(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Japoniako Akahata egunkariak, Alderdi Komunistaren organoak, energia berriztagarriek Nafarroan duten garapenari buruzko erreportaje batzuk argitaratu ditu ostirala, 2011.eko uztailak 22


Europarako duten erredaktoreak Nafarroako Gobernuko arduradunak elkarrizketatu zituen


Japoniako egunkariak hilaren 29an argitaratutako egunkariaren orrialdea

Japoniako egunkariak hilaren 29an argitaratutako egunkariaren orrialdea, erreportaje-sortaren hasiera. ( irudia handitu )

Japoniako Akahata egunkariak hiru erreportaje argitaratu ditu, jarraian, Nafarroako energia berriztagarrien garapenari buruz, Nafarroako Gobernuko eta sektore enpresa nagusietako arduradunen datu eta iritziekin. Akahata Shinbun Japoniako Alderdi Komunistaren organoa da, 1928an sortu zen eta egunero 1.680.000 aleko tirada du, Wikipediak argitaratutako datuen arabera. Europarako duen korrespontsalak, Junichi Kodama, Londresen du egoitza eta Nafarroara etorri zen, Japonian batez ere Fukushimako hondamenditik gaurkotasun handikoa den gai honi buruzko erreportajeak egitera.

Erreportajeak ekainaren 29an eta 30ean eta uztailaren 1ean argitaratu ziren. Lehena Nafarroako elektrizitate-kontsumoaren % 81 energia berriztagarrietatik datorrela egiaztatuz hasten da; kopuru horren % 63 energia eolikoa zen. Red Eléctrica de España enpresa aipatuz, erreportajeak dio 2009an energia eolikoak Foru Erkidego osoaren 92 eguneko elektrizitate-kontsumoa eman zuela, hau da, urte-laurden batekoa.

Erreportajeak orduan Nafarroako Lehendakari zenaren, Miguel Sanzen, hitzak jasotzen ditu. Hark azpimarratu zuenaren arabera, Gobernuak energia berriztagarrien garapena bultzatu zuen "autosufizientzia energetikoa lortzeko". Eta gogora ekartzen du jada 1989. urtean Energía Hidroeléctrica de Navarra (EHN) enpresa publikoa sortu zela, 1990an energia berriztagarrien bultzada barnean hartzen zuen energiako lehen proiektua onartu zela eta 1991n eta 1992an haizearen indarraren ahalmenaren ikerketa sustatu zela. 1994ko abenduan EHNk lehen haize-errota instalatu zuen. Handik aurrera eta 2009. urtera arte, 1.164 haize-errota instalatu dira. Haien gaitasun sortzailea 980.000 Kw.koa da, Norvegiakoa eta Finlandiakoa baino handiagoa.

Sorkuntza elektrikoaren industria

Hurrengo erreportajeak azpimarratu egiten du –Sanz Lehendakariaren hitzetan– Nafarroan energia berriztagarriak zabaltzea, bere araudiaren egitura ezartzeaz eta administrazio publikoen parte-hartzeaz gain, "gizartearen babesak" eta "herritarrek proiektuan izan duten parte-hartzeak" ere bultzatu dituela. "Energia berriztagarrien sustapena jendeak berotegi-efektuko gasen produkzioa murrizteko duen kontzientzian oinarritzen da", erantsi dio Lehendakariak.

Erreportajean espresuki aipatzen da 750 jabe dituen Milagroko "eguzki-baratzea", 5000 etxe inguruko elektrizitate-eskaerari erantzuten diona. Nafarroan guztira energia berriztagarrien instalazioen 8.000 jabe daude gutxi gorabehera, erreportajearen barnean adierazten denaren arabera, eta datu hori aukeratu dute titulurako ere.

Hirugarren erreportajeak sorkuntza eolikoaren industriaren garapena du ardatz. Junichi Kodamak adierazten duenez, sektore horrek energia berriztagarriekin lotutako ehun bat enpresa ditu Nafarroan eta 5.000 lanpostu inguru sortzen ditu. Gainera, sektorean finkatu diren enpresa nagusiek beste herrialde batzuetara esportatzeaz gain, Espainiatik kanpo ere hedatzen hasi dira.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Ekainaren 30eko erreportajea
Uztailaren 1eko erreportajea
Erreportajeen itzulpena
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa