(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanchez de Muniáin kontseilariak amaiera eman dio Erdi Aroko Ikasketen Lizarrako Astearen 38. edizioari

ostirala, 2011.eko uztailak 22


Bertaratutakoei eskerrak eman dizkie egun hauetan Nafarroako Historia aztertzeko jarri duten ahalegin eta interesarengatik


Sanchez de Muniáin kontseilariak amaiera eman dio Erdi Aroko Ikasketen Lizarrako Astearen 38. edizioari

Ganuza, Sánchez de Muniáin kontseilaria eta Carrasco, ekitaldiaren amaieran. ( irudia handitu )

Kultura, Turismo eta Harreman Instituzionaletako kontseilariak, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasiak, amaiera eman dio gaur goizean Erdi Aroko Ikasketen Lizarrako Astearen 38. edizioari. Aurtengo edizioa "1212-1214: Europa mamitu duen hirurtekoa" deitu da. Uztailaren 19tik 23ra, Erdi Aroko gaietan adituak direnek borrokaldi hori, aurretiko mugimenduak eta ondorioak aztertu dituzte.

Gaur eskaini da jardunaldietako azken hitzaldia, eta, goizeko 10:00etan, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko irakaslea den Angel Gomez-Morenok eman du. Izenburua "Espainiako atzerapen kulturala: jarauntsitako ideiaren patua" izan da. Ondoren, instituzioetako ordezkariek hitzaldiak eman dituzte; hain zuzen ere, Lizarrako alkateak, Begoña Ganuzak, Sanchez de Muniain kontseilariak eta Batzorde Zientifikoko lehendakariordea den Juan Carrascok.



Kontseilariek eskerrak eman dizkie bertaratutakoei egun hauetan Nafarroako Erresumako Historia aztertzeko jarritako ahalegin eta interesarengatik. "Nafarroako Historia –esan du- erkidego honek duen altxorrik handienetarikoa da. Hori dela-eta, Nafarroako Gobernuak eta erakundeek ondare historikoa aztertu nahi dute, zehaztasun zientifiko eta akademiko handiena aplikatzen ahalegintzearekin batera. Ondare hori zaintzea, babestea eta indartzea da, ezbairik gabe, nire gain hartzen dudan erantzukizunik handienetarikoa, Kulturako sailburu izendatu berri bezala".

Sanchéz de Muniáinek behin eta berriz azpimarratu du ezin dela ulertu Nafarroako erresuma pribatiboaren amaiera penintsula eta Europako testuinguruan, garai hartako nazioarteko harremanetan, erresumaren beraren arazo politiko eta sozialetan edo Nafarroako errege familiak une hartan zuen egoera zehatzean kokatu gabe; hori dela-eta, goraipatu egin du garai hartako Europako antzeko beste egoerekin alderatzeko astean zehar egin den analisia.

Era berean, gehitu du ez dela aukerarik eman behar "Nafarroako Historia bezalako altxorra epe motzeko interes politikoek murrizteko, mozteko eta mugatzeko, ez baitute aurkitu eta zabaldu nahi egia zientifikoa edo akademikoa".

Amaitzeko, kontseilariak adierazi du Nafarroako gizarteari egindako lanaren berri emateko konpromisoa hartuko duela, eta 2012an Erdi Aroko jardunaldietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu; hurrengo edizioaren izenburua "Mahomatik Carlomagnora. Lehenengo garaiak (VII. Mendetik IX. Mendera)" izango da.

Historia apur bat

Erdi Aroko Ikasketen asteak egiten 1964. urtean hasi ziren, eta Lizarrako Done Jakue Bidearen Lagunen Elkarteak antolatu zituen. Berehala izan zuten Vianako Printzea erakundearen laguntza, eta 1966. urtean asteko gastuen eta antolakuntzaren zati bat bere gain hartu zuen. Lehen etapa horretan, "udako unibertsitate" antzeko bat egin nahi izan zen, eta garrantzi berezia izan zuten orduan elkarteko presidentea zen Francisco Beruetek eta Zaragozako Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedratiko Jose Maria Lacarrak. Garai hartan, kultur jarduera osagarriak ere egiten ziren, musika-jarduerak oro har, Ama Klaratarren komentuan.

1991. urtetik aurrera, hamar urtetik gorako etenaldiaren ondoren, berriro saioak egiten hasi ziren; hots, hemezortzigarren edizioa, eta bide berriarekin. Batzorde Zientifiko bat sortu zen, Asteko eduki akademikoez arduratzen zena; bien bitartean, antolakuntzaz kultur jarduera propioen barnean sartzen duen Kultura Zuzendaritza Nagusia arduratuko da. Orduz geroztik, etengabe egingo da, aktak argitaratzearekin batera.

Gainera, Lizarrako Udalak laguntza eskainiko du Erdi Aroko Asteetarako, eta, bertaratutakoentzat eta jendearentzat oro har, zenbait kultur jarduera antolatuko ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa