(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sierra Leonako Obra Publikoen ministroa Nafarroara etorri da bisita instituzionala egitera



osteguna, 2011.eko uztailak 28


Miranda presidenteordeak eta Astiz kontseilariak egin die harrera, eta Astiz kontseilariarekin Foru Erkidegoko hainbat obra publiko ikustera joan da


Sierra Leonako ministroa Nafarroara joan da bisitan

Alimamy P. Koroma Sierra Leonako Herrilan ministroak Álvaro Miranda bigarren presidenteordearekin hitz egin du ( irudia handitu )

Sierra Leonako Obra Publiko, Azpiegitura eta Etxebizitza ministro Alimamy P. Koroma, azken bi egunetan, Foru Erkidegoan egon da bisita instituzionala egiten.

Nafarroako Gobernuaren aldetik, gaur eguerdian, ministro afrikarrari harrera egin diote Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta María Jesús Valdemoros Ekonomia Politikako eta Nazioarteko Politikako zuzendari nagusiak.

Mirandak Nafarroako adierazle ekonomiko nagusiak aurkeztu dizkio eta Erkidegoko enpresek Sierra Leonan lan egiteko eta lizitazio publiko guztietara (aholkularitza, obrak, etab.) aurkezteko duten gaitasuna dutela jakinarazi dio.

Ministroak Nafarroarekin harremanak hasteko eta bere herrialdera Espainiako eta Nafarroako inbertsioak erakartzeko aukera aztertzeko interesa duela adierazi du; bereziki, energia berriztagarrien eta eraikuntzaren sektoreekiko interesa erakutsi du.

Bestalde, presidenteordeak esan du Nafarroa guztiz prest dagoela Sierra Leonara Nafarroak duen ezagutza eta esperientzia eramateko, bai sektore publikoarena bai pribatuarena, eta, hala, herrialdea garatzen lagunduko da. Horrez gain, bi aldeen artean lan talde bat sortzea erabaki dute; horren bidez, sakontasunez landu beharreko arlo zehatzak zeintzuk diren jakingo dute. 


Egiten ari diren Jacako Autobiako tunelaren barruan, Amador Mariscal, obraren burua, Anai Astiz, Sustapen eta Etxebizitza kontseilaria, Alimamy P. Coroma, Sierra Leonako Obra Publikoen ministroa eta Naxaneko Eduardo Sanzol ( irudia handitu )

Nafarroako obra publikoetara bisita

Atzo, asteazkena, ministro afrikarrak bisita luzea egin zuen Nafarroako hainbat obra publikotara Anai Astiz Medrano Sustapen eta Etxebizitza kontseilariarekin. Harekin batera ere lan saio bat egiteko aukera izan zuen ministroak Astizen bulegoan.Koromak Nafarroako hainbat azpiegitura ikusi nahi izan zituen, esate baterako, Jacako Autobia, Itoizko Urtegia eta Nafarroako Kanala.

Azpimarratzekoa da, Nafarroako bi enpresak, Lizarrako Tex eta Iruñeko Excavaciones Olloquiegui enpresek alegia, Sierra Leonan zenbait obra publiko egiteko eskaintzak egin izana. Han, Sierra Leonan, Free Town herrialdeko hiriburuko ingurabidearen hainbat tarte esleitzen dira gaur egun.

Ministro afrikarra Madrildik iritsi zen zuzenean, Sustapen Ministerioko, Atzerri Arazoetako Ministerioko eta Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioko ordezkariekin bilera bana egin ondoren.

Iruñean, Alimamy P. Koromari atzo goizean egin zion harrera Alberto Catalán Higueras Parlamentuko presidenteak eta, ondoren, Energia Berriztagarrien Zentro Nazioanean (CENER) eta Trabajos Catastrales SA (TRACASA) sozietate publikoan burutzen diren jarduerak zeintzuk diren ikusi zuen bertatik.

Nafarroako azpiegituretara egindako bisitaren xehetasunak

Sierra Leonako ministroak, 15:00etan, Atarrabiako perituen eraikinean dagoen Riesgos de Navarra sozietatearen egoitzan, lehen bilera izan zuen Anai Astiz kontseilariarekin batera. Ministroak Amador Mariscal Jacako Autobiaren Obren II. Sekzioaren buruak, Miguel Angel Horta Riegos de Navarra, S.A. enpresako kudeatzaile zuzendariak eta Alfonso Mariscal Ebroko Konfederazio Hidrografikoko ustiatzen diren baliabideen kudeaketaren buruak emandako aurkezpena entzun zuen. Haiek, bisitaren xede ziren obren xehetasunak azaldu zizkioten.

17:30ean, Itoizko urtegira joan ziren, eta, han, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko langile teknikariek egin zien harrera. 18:15ean, taldea Jacako Autobiara joan eta, han, tunela eta biaduktoa ikusi zituzten. Haiekin batera izan ziren enpresa eraikitzaileetako ordezkariak: Construcciones Elcarteko José Miguel Elcarte eta Francisco Fernández, Construcciones Mariezcurrenako Javier Mariezcurrena, Dragadoseko Javier Lasa eta Pirinioetako Autobiako Santos Sanz.

Bisitan, hauek ere izan ziren: Jonás Coleman ministroaren kabineteko ordezkaria, Marie Gómez Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Berta Miranda Garraioko zuzendari nagusia, Goyo Galilea Vianako alkatea eta Sierra Leonan lizitazioa aurkeztu duten enpresa nafarretako enpresaburuak, hau da, Andrés Salón (Lizarrako Texekoa), Miguel Ángel Bermejo (Excavaciones Olloquieguikoa) eta Naxaneko Eduardo Sanzol. Azken enpresa horrek garapen bidean dauden herrialdeetan negozioak sustatzen ditu, Afrikan batez ere.

Astiz kontseilariak oso positibotzat jo ditu Nafarroako Foru Erkidegoaren eta Sierra Leonaren arteko lotura berria, herrialde horretako Nafarroako enpresen jarduera sustatzen baita, eta egiten duten lana zuzenean ezagutzeko ministroak berak erakutsi duen interesa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa