(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 24,1 milioi euro jarri ditu Tokiko Inbertsioen 2009-2012 Planean, eta dagoeneko ehuneko 60 gauzatu da asteartea, 2011.eko abuztuak 2

Tokiko erakunde bakar batzuk bakarrik erabili dute Plana zorra finantzatzeko

Transcripción textual del video

Tokiko Inbertsioen 2009-2012 Planak ekuatorea lortu duen une honetan, Nafarroako Gobernuak dagoeneko 24,1 milioi euro jarri ditu finantzaketarako; hau da, Planerako aurreikusitako ekarpen osoaren ehuneko 60a. Plana Foru Legearen bidez onartu zuen Nafarroako Parlamentuak 2008ko urrian. Tokiko erakunde bakar batzuk bakarrik baliatu dira Planaz zorra finantzatzeko.

Planari esker, toki erakundeek horren barruan sar ditzakete Plan zuzentzaileak, tokiko programazioa, ibilbideen urbanizazioa eta askatasunez erabakitzeko obrak. Hain zuzen ere, legeak berrikuntza bat ekarri zuen; hots, "askatasunez erabakitzeko obrak", eta, hasiera batean, 40 milioi euroko finantzaketa izan zuen. Era horretan, toki entitateek dagokion zenbatekoa erabil dezakete gehien komeni zaizkien proiektuetarako. Zehazki, askatasunez erabakitzeko 624 espediente aurkeztu dira, eta Nafarroako Gobernuak dagoeneko ordaindu du 24,1 milioi euroko zenbatekoa, dagokion ekarpenaren %60,39 (ikus A Koadroa), lehen lehendakariordeak eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko kontseilariak, Roberto Jiménez Allik, informazio-ekitaldi batean gaur adierazi duenez.

Kopuru hori banatzeko irizpideekin, batez ere biztanleria gutxieneko entitateak hartu dira kontuan, biztanleria-kopuruaren araberako banaketa proportzionala egin gabe. Guztira, 29,6 milioi eskatu dira, eta 2010. urtera bitarte 27,9 milioi eman dira. Bestalde, eskaera batzuk aztertze-fasean aurkitzen direnez, oraindik ez da erabaki Gobernuak dagokien ekarpena egingo duen.

Onartutako ekarpenen erabilerari dagokionez, tokiko erakunde gehienek inbertsioetarako erabiltzea erabaki dute. Horrela aukeratu du kasuen %92,77ak, eta horietarako 24,8 milioi euroko inbertsioa behar izan da. Aldi berean, tokiko erakunde gutxi batzuk bakarrik erabili dute Plana zorra finantzatu ahal izateko, partida horren kontura ere aukera hori gauzatu baitaiteke, diruzaintzako geldikinak finantzatze edo finantza-pasiboak amortizatze aldera. Zehazki, horretarako, 36 eskaera onartu dira (guztien %7,23), 4,8 milioi euroren truke (eskatutako ekarpenaren %16,29), B Koadroan ikus daitekeen moduan.

Erriberriko aireko bista

Eskaeren %93 inbertsioak egiteko

Askatasunez erabakitzeko funtsaren kontura finantzatzeko, Nafarroako Gobernuak, guztira, 523 eskaera jaso ditu, 2010. urtera bitarte, jardunak hasteko edo egiteko, 29,3 milioi euroren truke. 2010. urtean, 305 eskaera egin ziren, aurreko urtean izapidetutakoak baino %39,9 gehiago. Eskaera horietatik guztietatik 498 onartu dira (%95,21), eta 25 onartu gabe geratu dira (18 baztertu dira Planeko Legeko alderdiren bat ez betetzeagatik, eta beste 7 kasutan tokiko erakundeek eskaera atzera bota dute).

Foru Legeak eskaerak bide elektronikoz aurkezteko aukera eskaintzen zuen, eta, eskaeren %10,84 (54) elektronikoki izapidetu dira, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoan sortutako eskaera espezifikoaren bidez. Gainerakoak, 444, (guztien %89,16), berriz, beste erregistro batzuen bidez izapidetu dira, aurrez aurre.

523 eskaera aurkeztu dituzte tokiko 326 erakundek, eta horietatik 180 Udalak dira (28,5 milioiko eskaerak) eta gainerakoak (146) udalbatzak (1.057.950 euroko eskaerak).

Plan zuzentzaileetako obren egoera

Plan Zuzentzaileetan aurreikusitako obra-espediente guztietatik (1.078) 115 lan amaituta zeuden 2010 ekitaldia amaitzean (%10,67), 16,4 milioiko inbertsioarekin, C Koadroan ikus daitekeenez.

Horren inguruan adierazi behar da espediente guztietatik planen barruan dagoeneko sartuta zeudela gauzatzen ari ziren 455 obra (%42,21), (78 milioiko inbertsioa), eta beste 490 sartzeko zeudela (%45,45). Espedienteen %1,6 baliogabetuta geratu ziren.

Inbertsioen Aparteko Plana

Tokiko Inbertsioen 2009-2012 Plana onartu eta gero, Nafarroako Parlamentuak 2010eko ekainean onartu zuen Tokiko Inbertsioen 2009-2012 denboraldiko Planaren Aparteko Plana. Aparteko Plan horren helburu nagusia zen eskaeretan aurretik ikusi ezin zitezkeen disfuntzio batzuk eta horren ondoriozko lehentasunetan sortzen zirenak zuzentzea, lurralde-mailan desoreka-egoerak sortu baitituzte", Legearen arrazoiak azaltzerakoan adierazitako moduan.

2010eko uztailean, Foru Legea garatzerakoan, Nafarroako Gobernuak Aparteko Plan horren deialdia onartu zuen; Plana, inbertsio batzuk osatzen zuten, eta 9 milioi euro banatuko ziren zati berdinetan 2011 eta 2012 ekitaldien artean. Helburua zen Plan Arruntean dagoeneko sartutako 68 inbertsio osatzea eta 50 inbertsio berri finantzatzea.

Iazko urtearen amaiera aldera (D Koadroan ikus daitekeenez), espediente gehienak (95) oraindik sartzeko zeuden, eta jardunean zeudenekin (23) 424.000 euroko inbertsioa egingo zen.

(Dokumentazio osagarri gisa, www.navarra.es orrian ikus daiteke Tokiko Inbertsioen 2009-2012 Planaren 2010eko balantzea).

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
A Koadroa: espedienteak egoeraren arabera  
B Koadroa: inbertsio-eskaerak eta zorra finantzatzekoakuadro
C Koadroa: espedienteak obren egoeraren arabera
Tokiko Inbertsioen Planaren balantzea
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa