(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Torres kontseilariak behin eta berriz esan du kalitatezko gizarte-zerbitzuak eskaini behar direla, baina egoera ekonomikora egokituta osteguna, 2011.eko abuztuak 4


Valtierran izan da gaur ISO 9001 ziurtagiria eta AENORren Zerbitzuen Kartaren ziurtagiria emateko San Jose Egoitzari


Pertsona nagusiak egoitza batean

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko kontseilaria den Elena Torres Mirandak gaur Valtierran adierazi du denok ahalegindu behar dugula "kalitatezko zerbitzuak eskaintzen jarraitzen, baina egungo egoerara egokitu behar direla, ez baita erraza". Era horretan, gogoratu du kontseilari moduan gizarte-politikekiko duen konpromisoa, "betiere, aurrekontua zorrotz begiratuta eta kontuek aukera ematen diguten heinean".

Horrela azaldu du Elena Torresek Erriberako herri horretako San Jose egoitzan egindako hitzaldian. Ekitaldian, AENORrek Nafarroan duen zuzendariak, Emilio Flamariquek, Egoitzako zuzendaria den Eduardo Mateori, ISO 9001 ziurtagiria eta zentroko Zerbitzuen Kartaren AENOR ziurtagiria eman dizkio.

Elena Torres kontseilariak instalazioak eta bertan ematen diren zerbitzuak goraipatu ditu. Halaber, egoitzak egindako apustua nabarmendu du; hau da, zerbitzuen kartarekiko konpromisoa hartzea, "garbi utzi baitira kudeatzen duen Fundazioaren ezaugarriak diren konpromiso batzuk, hots, arreta osoa eskaini nahi die adineko pertsonei, eta, gainera, etxeko edo hurbileko giroan eta giro atseginean". Testuinguru horretan, azpimarratu du zerbitzuen kartak erakunde publikoetan nahiz pribatuetan sartzea "gardentasun-ariketa eta errealitatera eta erabiltzaileen premietara hurbiltzeko ariketa dela".

Jakina denez, AENORrek bere ziurtagiriarekin ziurtatzen du egoitzak betetzen dituela ISO 9001 Arauan ezarritako baldintzak, eta kalitatezko kudeaketa-sistema ezarri duela, etengabeko hobekuntzaren aldeko apustua egite aldera. AENORrek zerbitzuen kartetarako ematen duen N ziurtagiria Espainiako UNE 93200 arauan oinarritzen da, eta egoitzak duen konpromisoa ziurtatzen du; alegia, erabiltzaileei eskaintzen dituen zerbitzuen eta zerbitzu horiek ematerakoan bere baita hartzen dituen konpromisoen berri ematea.

Valtierrako San Jose Egoitza

Valtierrako San Jose Egoitza Fundazio batek kudeatzen du, eta Fundazio hori Eusebio Balduz Garciak, Valtierrako parrokoak, 1953. urtean hil zenak, testamentuan utzitako legatuaren bidez eratu zen. Fundazioaren Patronatua parrokoak zuzentzen du eta alkateak eta bi zinegotzik osatzen dute, egoitzako zuzendari kudeatzailearekin batera.

Lehen egoitza 1981. urtean inauguratu zen, eta 31 plaza zituen; 1990. urtean, berriz, 34 plaza izatera iritsi zen. 2008. urteko abenduan, instalazioak erabat berritzeko lanak amaitu ziren (eraikina eraistea eta bost solairuko berri bat eraikitzea), eta, une honetan, 75 plaza ditu eta beste 25 eguneko egonaldietarako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa