(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Kanaleko zona ureztagarrian Andosilla sartzea aztertuko du asteartea, 2011.eko abuztuak 9


Goicoechea kontseilariak konpromiso hori hartu du udalerri horretako Udalarekin bildu eta gero


Goicoechea kontseilaria Andosillako alkatea den Manuel Teresekin (esk.) eta Jesús María Echeverríarekin.

Goicoechea kontseilaria Andosillako alkatea den Manuel Teresekin (esk.) eta Jesús María Echeverríarekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Kanaleko zona ureztagarria Erdiko zonako eskualde berrietara zabal daitekeen aztertuko du, eta, horretarako, bideragarritasun teknikoa, ingurumen-arlokoa eta ekonomikoa baloratuko ditu.

Horrela jakinarazi du gaur goizean Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko kontseilariak, Lourdes Goicoecheak, Andosillako Udaleko ordezkaritzarekin, Manuel Teres alkatea buru zutela, bildu eta gero. Lan-saioan, Landa Garapeneko zuzendari nagusia den Jesús María Echeverríak ere parte hartu du. Hitzordua Andosillako udalerriak eskatu zuen, ureztatze-soroak eta lehorreko lurrak Nafarroako Kanaleko ureztatze-zonan sartzea eskatze aldera.

Andosillak, batetik, ureztatze tradizionaleko zona bat du, Ebro ibaitik hartutako urarekin erruz ureztatzen duena, eta, bestetik, ureztatze altxatuko zona, neguko ureztatzeak bakarrik egiteko aukera ematen duena. Itoitz-Nafarroako Kanalarekin lotuz gero, egungo ureztatze-sistema hobetuko litzateke, kostu energetikoak murriztearekin eta ur-emaria urte osoan izatearekin batera.

Halaber, topaketan, Andosillako Udaleko ordezkariek Goicoechea kontseilariari jakinarazi diote udalerrian industria-zoru berriaren premia dagoela eta inguruko hornidura elektrikoa hobetu beharra dagoela.

Nafarroako Kanaleko Ureztatze Zonako I. Fasea

Nafarroako Kanaleko Zona Ureztagarriko I. Fase osoa 2011ko martxoan inauguratu zen. Une honetan, 25 herritako soroak ureztatzen ditu; hau da, 22.300 hektareatik gora. 14.000 hektarea inguru (ia %60) dagoeneko ureztatzen ari dira eta 35 labore ezberdin eta uzta bikoitzak lortzen ditu kasuen %17an.

Lehen fase horrekin, ustiapenean jarri dira Kanaleko 98 kilometro eta Itoizko urtegiko presaren behealdeko zentral hidroelektrikoa.

Nafarroako Kanala 180 kilometroko proiektua da, bi fasekoa, eta, amaitzen denean, guztira 53.125 hektarea ureztatzeaz gain, Iruñeko eskualdeko industriak eta etxebizitzak hornitzeko balioko du, kontuan izanik Nafarroako biztanleriaren %70 eskualde horretan kokatzen dela.

Lehen faseak 120 milioi eurotik gorako produkzio gordina ekarriko du, eta 2.200 lanpostu sortuko dira, zuzenekoak eta zeharkakoak, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren kalkuluen arabera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa