(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak abian jarriko du zerealen nematodoaren aurkako ekintza-plana asteartea, 2011.eko abuztuak 9


Izurria garagar-laborantzako azaleraren %3an antzeman da, eta uztan %0,3ko galerak izan dira


Zerealen nematodoaren inguruko jardunaldi teknikoko hizlariak Erriberrin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak ekintza-plana abian jarriko du zerealen zezidioetako nematodoari (Anguina tritici) aurre egite aldera; patologia horrek garagar-laborantzak harrapatzen ditu.

Pasa den abuztuaren 5ean, Erriberrin, izurri horri buruzko jardunaldi teknikoa egin zen, Nekazaritza Kudeaketako Institutu Teknikoak (ITG), Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoak, antolatuta, eta han erabaki zuten plana abian jartzea. Bertan, Katalunia, Aragoi eta Foru Erkidegoko teknikariak izan ziren.

Jardunaldian aztertu duten nematodo-espeziea har mikroskopikoa da, zerealaren laboreetan bizi dena, eta, zikloaren amaieran, garagarraren alea ordezkatzen duen zezidio txiki bat osatzen du. Barruan hamar milaka nematodo egoten dira, eta hurrengo kanpainara bitarte irauten dute.


Anguina tricitik kaltetutako garagar-aleak

Anguina tricitik kaltetutako garagar-aleak. ( irudia handitu )

Izurriaren sintomarik ikusgarriena dira garagarraren buru hutsak eta alerik gabeak, nahiz eta tente egon zikloaren amaiera arte. Sintoma hori Katalunian ikus ahal izan da 90. hamarkadaz geroztik eta Aragoin 2000. urtetik aurrera. Nafarroari dagokionez, tarteka topatu da azken hiruzpalau urtetan, baina aurten argi eta garbi agertu da garagarraren laborantzako azaleraren %2 edo 3an. Gainera, galera handiak sortu ditu zona batzuetan, Nafarroako uzta osoaren %0,3 besterik hartu ez badu ere.

Nekazaritza Kudeaketako Institutu Teknikoko (ITG) teknikariek, Nafarroako Gobernuko Landareen Biologiako Laborategiarekin batera, pasa den ekainean identifikatu zuten zezidioen nematodoa, "garagarraren buru hutsen" arazoaren agente eragile gisa. Identifikazio hori Madrilgo nematodoen laborategiak berretsi zuen beranduago.

Erriberrin egindako jardunaldiaren lehen saioan, nematodoaren arazoa kaltetutako hiru autonomia erkidegoetan zenbaterainokoa zen aztertu zuten. Horrela, erabaki zuten administrazioak eta sektore ekoizleak modu koordinatuan lan egin behar dutela, arrazoizko denboraren barruan errotik kentze aldera. Horretarako, lehen neurri gisa, kalitatezko haziak erabiltzea erabaki zuten, eta, bigarren, laboreak lekuz aldatzea eta garagarra berriro ez landatzea bi urtetan kaltetutako partzeletan.

Azkenik, ekintza-plana abian jartzea erabaki zuten erantzun gabe geratzen diren galderak ebaztearren; hala nola, nematodoak duen harremana praktika kulturalekin eta ingurumen-baldintzekin edota ziur jakitea garia edo oloa ere kalte ditzakeen.

Jardunaldi teknikoan ondorengoak izan ziren: nematodoetan aditua den Alfonso Navas, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusikoa (CSIC); landareen osasunean adituak direnak, Jaume Almacellas (Katalunia), Agustín Perdiguer (Aragoi) eta Juan Antonio Lezaun (Nafarroa); Jesús Goñi eta Alberto Lafarga, Nekazaritzako ITG-ko zerealen arloko espezialistak; Enrique Labiano, haziak ziurtatzeko Nafarroako arduraduna eta José Ignacio Ortega, Landare Aldagaien Espainiako Bulegokoa (MARM-en mendekoa). Jardunaldian, hazien eta landareen osasunaren arloko teknikari askok parte hartu zuten; baita ere, Nafarroako zereal-kooperatiba nagusietako ordezkariek eta Nekazaritzako ITGko teknikariek. Guztira, laurogei pertsona bildu ziren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa