(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Foru Erkidegoko tokiko maparen berrikuntzari ekingo dio legealdi honetan asteartea, 2011.eko abuztuak 9


Horrela adierazi du Jimenez lehendakariordeak, gaur, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren goi-karguekin egindako bileran


Baztan

Baztan harana

Nafarroako Gobernuak Nafarroako tokiko mapa legealdi honetan berritzeko borondatea agertu du gaur. Horrela adierazi du lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko kontseilariak, Roberto Jimenezek, gaur, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren (FNMC) goi-karguekin egindako bileran, burua Jesus Maria Garcia lehendakaria izan dela.

Topaketa "emankortzat" hartu du bi zuzendariek, eta gai horrez gain, tokiko erakunde batzuen finantza-egoera, 2013-2016 Tokiko Inbertsio Planen etorkizuna, gehien zorpetutako udalen arazoak gaur egungo planaren lanak finantzatzeko, idazkarien eta kontu-hartzaileen egoera, udalen ordainsariak eta Zezen Ikuskizunen Arautegia ere aztertu dituzte.

Jiménezek adierazi du ados jarri dela tokiko erakundeekin; tokiko maparen berrikuntzan bereziki. Gai horri buruz hauxe adierazi du: "Ezinbestekoa da beharrezko berrikuntzak egitea, udalen gastua zentzuzkoa izateko eta herritarrei ematen dizkieten zerbitzuak hobetzeko". Halaber, nabarmendu du, gaur egungo egoera ekonomian bereziki beharrezkoa dela berrikuntza egitea, helburu horiek lortzeko".

Tokiko korporazioetako kideen ordainsariei dagokienez, kontseilariak taula batzuk egitea proposatu dio FNMCri, orientagarriak izan daitezen erakundearen diru-sarrera arrunten eta biztanleen arabera parametro horiek finkatzeko.

Bestalde, Jimenez lehendakariordeak adierazi du foru Gobernua "formula hobeak" bilatzen ari dela lau urteko Planean onartutako lanak dituzten tokiko erakundeen arazoa konpontzeko, ezin baitute krediturik hitzartu, diru-sarrera arrunten % 75eko muga hori gainditzen dutelako. Hori horrela, hauxe adierazi du: "Gobernua Planean onartutako baliabideak onuradunei transferitzeko eta foru gobernuaren diru-kutxetan ez geratzeko lan egiten ari da".

Hesiei dagokienez, kontseilariak hauxe jakinarazi die udal ordezkariei: "Nafarroako Gobernua Zezen Ikuskizunen Arautegi berria idazten hasiko da, hesien araudia hobetzeko", eta ikuskizun horietan inplikatutako eragile guztiek, hala nola udalek, FNMCren bitartez, enpresa antolatzaileek, zezen, osasun eta segurtasun arloko profesionalek edo partaideek, parte hartzea nahi duela esan du.

Azkenik, bi zuzendariek adierazi dute bileran "giro ona" egon dela. Horren harira, FNCMko lehendakariak nabarmendu du "adostasuna" antzeman duela gaietan, eta sakon lan egin behar dutela hurrengo lau urteetan irtenbidea emateko".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa