(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak zenbait gomendio eman ditu beroari aurre egiteko asteartea, 2011.eko abuztuak 16


Hidratatuta egotea, eguzkitik babestea eta eguneko ordu zentraletan ariketa fisikorik ez egitea gomendatu du


Nafarroako Gobernuak zenbait gomendio orokor eman ditu beroak sortutako osasun-arazoak prebenitzeko, izan ere, Meteorologiako Estatu Agentziak adierazi du, asteazken honetan, abuztuak 15, gehieneko tenperatura 35 º C-koa izango dela Erriberan.

- Ura eta ur likido freskoak edatea askotan.

- Fresko egotea. Zehazki, bustitzea, bainatzea edo ur freskoaz dutxatzea; haizagailua edo aire girotua erabiltzea eta leku girotuetan egotea (zinemetan, kafetegietan, saltokietan).

- Eguzkitik babestea, eguneko ordu zentraletan kalera irtetea saihestuz eta itzalpean jarriz.

- Bero gehien egiten duen orduetan, esfortzu handia eskatzen duen jarduerarik ez egitea, hala nola erosketak, garbiketa, ibiltzea, ortura edo lorategira joatea eta kirola egitea.

- Haurrak eta adinekoak edo gaixoak zaintzea. Egunean bi aldiz harremanetan jartzea komeni da, eta haien osasun-egoera ona dela eta neurri horiek hartzen dituztela egiaztatzea.

- Pertsona batek tenperatura oso altua badu (arrazoirik gabe) edo kontzientzia egoeran aldaketak baditu, kontsultatu berehala osasun-zerbitzuekin.

Bero gehiegi egiteak osasun-arazoak eragin ditzake, hala nola deshidratazioa, karranpak, nekea edo bero kolpea –gorputzaren tenperatura 39 º C-koa edo hortik gorakoa bada-, buruko mina eta nahastea edo konortea galtzea. Horiek guztiek osasun-arreta behar dute.

Egoera horren arrazoia da gorputzaren tenperatura kontrolatzen duen ohiko sistemak gehiegizko zama duela, eta egoera hori, gorputza hozteko mekanismoak erabiliz saihestu daiteke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa