(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Osasun alorreko jarduera-ildo nagusiak aurkeztu ditu osteguna, 2011.eko abuztuak 25


Vera kontseilariak ildo horiek alor horretako profesionalei eta langileen ordezkariei azaldu dizkie gaur


Kontseilariaren eta langileen arteko bilera

Ezkerretik eskuinera. Ruth Vera, Sanz Barea, Vera kontseilaria, Sada eta Iribarren, bileretako batean. ( irudia handitu )

Osasun Departamentuko kontseilari Marta Vera Janin-ek zenbait bilera egin du gaur goizean Nafarroako Ospitale Guneko, Tuterako eta Lizarrako Mediku eta Erizaintza Zerbitzuen zuzendariekin, Nafarroako Osasun Zentroko zuzendariekin, eta langileen ordezkariekin, Osasun Departamentuak egungo legealdian lan egingo duen jarduera-ildo nagusiei buruzko azalpenak emateko, eta bere zuzendaritza-talde berria aurkezteko.

Verarekin batera, Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari Ángel Sanz Barea eta departamentuko beste arduradun batzuk izan ziren.

Kontseilariak talde berria aurkeztuz eman dio hasiera agerraldiari eta aurreko taldeari "emandako laguntza guztia eta guztiek egin dioten harrena ona" eskertu dio. Ondoren, egungo legealdia zuzenduko duten jarduera-ildo nagusiak "bizi dugun testuinguru ekonomikoaren barnean" kokatu nahi izan ditu. Verak azpimarratu duenez, "Nafarroako Gobernuak jarri duen helburu nagusietako bat, Yolanda Barcina Lehendakariak bere inbestidurako hitzaldian aurreratu zuenez, defizit publikoa kontrolatzea da". Helburu hori, gainera, Espainiako Gobernuak eta Europar Batasunak inposatu ditu.

Jarraian, Osasun Departamentuan epe ertainean lan egiten hasiko diren jarduera batzuen berri eman du hitz gutxitan.

Lehenik eta behin, adierazi duenez, "gaixoari orientatutako osasungintza baten paradigma errealitate bihurtu nahi dugu. Ondo informatutako gaixoa, bere zainketan arduratsua dena, eta prebentzioko jokabidea duena da osasun-politikaren muina. Gaur egun, osasun-kontsumitzailea osasun-zerbitzuen erabiltzaile izan daitekeen edozein pertsona da: gaixoa, gaixotasunik gabeko pertsona edo familiar bat. Beste edozein kontsumitzaile modura, osasun zerbitzukoak kalitate, zerbitzu eta erabakitzeko botere handiagoa eskatzen du". Kontseilariak azpimarratu du Nafarroako Osasun Zerbitzuak Gaixoari Arreta Emateko Zuzendaritza berri bat jartzen duela herritarren esku, "eta baliabide zehatzak jarriko dituela gaixoek eta haien inguruneak sentitutako beharrak sartzeko jokabide proaktiboari euste aldera".


Kontseilariaren eta langileen arteko bilera

Bileretako batera bertaratutako pertsonak. ( irudia handitu )

Jarraian, Osasun Departamentuan epe ertainean lan egiten hasiko diren jarduera batzuen berri eman du hitz gutxitan.

Lehenik eta behin, adierazi duenez, "gaixoari orientatutako osasungintza baten paradigma errealitate bihurtu nahi dugu. Ondo informatutako gaixoa, bere zainketan arduratsua dena, eta prebentzioko jokabidea duena da osasun-politikaren muina. Gaur egun, osasun-kontsumitzailea osasun-zerbitzuen erabiltzaile izan daitekeen edozein pertsona da: gaixoa, gaixotasunik gabeko pertsona edo familiar bat. Beste edozein kontsumitzaile modura, osasun zerbitzukoak kalitate, zerbitzu eta erabakitzeko botere handiagoa eskatzen du". Kontseilariak azpimarratu du Nafarroako Osasun Zerbitzuak Gaixoari Arreta Emateko Zuzendaritza berri bat jartzen duela herritarren esku, "eta baliabide zehatzak jarriko dituela gaixoek eta haien inguruneak sentitutako beharrak sartzeko jokabide proaktiboari euste aldera".

Verak hitz egiten jarraitu du, eta gogora ekarri du "guztiok jakitun garela krisialdi ekonomiko sakon batean gaudela. Gure erronka nagusia, eta berehala heldu beharko dioguna da gure osasun-sistemaren iraunkortasuna bermatzea. Nafarroako osasun publikoaren sinesgarritasun eta bikaintasun-maila handia izateko, epe labur eta ertainean, hobeto kudeatzeko eta, jakina, erabateko eraginkortasuna lortzeko gaitasuna izan behar dugu", nabarmendu du.

Nafarroako Gobernuak baliabideak optimizatzeko egin beharreko plan bat garatzeaz ere aritu da, antolaketako eta neurri ekonomikoak sustatuko dituena. "Lehen adibide modura aipa dezaket, Nafarroako Ospitale Gunearen berrantolaketa-prozesuaren amaiera klinika-kudeaketako eredu batean oinarrituta; Lehen Mailako Arreta Hobetzeko Plana Osasuneko funtsezko gune guztietara hedatzea; Osasun Mentaleko Plan berri bat inplementatzea; eta printzipio aktibo modura preskripzioa sustatzea Nafarroako Osasun Zerbitzu guztian", aipatu du Verak.

Bestalde, adierazi du "Nafarroako osasungintzak osasun-profesional bikainak dituela, eta ulertzen dutela azken urteotako erronka garrantzitsuenetako baten aurrean gaudela. Gu guztion ardura da elkarrekin lan egiten segitzea -testuinguru eta egoera zailetan bagaude ere-, herritarrek egiazta dezaten arreta ona ematen segitzen zaiela. Hain zuzen, gure arloan, profesionalen arloan, berehala lan egiten hasiko gara kudeaketa-sistemen sorkuntzan eta mantenimenduan sartzeko; hala, itxarote-zerrendak maila egokietan geldituko dira, eta ardurak partekatzeak gure helburuak betetzera eramango gaituzte.

Kontseilariak adierazi du, gainera, Foru Gobernuak komunikabideak eta parte hartzeko etengabeko sistemak era iraunkorrean eta etenik gabe sortuko dituela. "Gauzak beti zuen parte-hartzearekin eta erabateko gardentasunez egin daitezela nahi dugu", azpimarratu du.

Azkenik, Verak azaldu duenez, departamentuak prozesuen modernizazioa jorratuko du IKTak Lehen Mailako Arretan eta Espezializatuan era integralean sartuz. "Herritarraren arreta hurbilduko dugu teknologia berriak erabiliz (telemedikuntza), edo telematika-tresnak erabiliz arreta eta kontroleko eskaera-maila altuena duten herritar-taldearen jarraipen eraginkor bat izateko (gaixo kronikoak)". Alderdi hori ere nabarmendu du, hots, errezeta elektronikoa Nafarroa guztira hedatzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa