(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitale Guneko Pediatriako Larrialdietarako unitate berriaren azalera egungoarena baino hiru aldiz handiagoa izango da

ostirala, 2011.eko abuztuak 26


Barcina Lehendakaria instalazio berriak ikustera joan da gaur; dagoeneko martxan daude


Nafarroako Ospitale Guneko Pediatriako Larrialdietarako unitate berriaren azalera egungoarena baino hiru aldiz handiagoa izango da

Barcina Lehendakaria unitate pediatriko berriari buruzko azalpenak entzuten, Vera kontseilariarekin eta Iribarren zuzendari kudeatzailearekin batera, besteak beste ( irudia handitu )

Iruñean dagoen Nafarroako Ospitale Guneko (lehen Virgen del Camino Ospitalea zena) pediatriako larrialdietarako unitate berriak orain artekoaren azalera hirukoiztu du: 439 metro koadro izatetik 1.237 metro koadro izatera pasa da. Proiektua Nafarroako Gobernuak gauzatu du, eta ama-haurren Larrialdien unitateko lehen fasea osatzen du. Proiektuan 7.430.000 euro inbertitu dira guztira. Proiektuaren bigarren fasean ama berrientzako eraikinaren beheko solairua birmoldatuko da ginekologiako eta obstetriziako larrialdietako unitate berriak jartzeko.

Yolanda Barcina Angulo Nafarroako Lehendakariak azpiegitura berrira bisita egin du gaur goizean. Azpiegitura horren bidez, gaur egungo zerbitzuen eskaintza hobetu da, bai laguntzaren (pazienteen sailkapen klinikoa, larrialdiko arreta, emergentziako/bizkortzeko arreta, baporizazio bidez medikamentuak ematea, kirurgia pediatrikoa, etab.), bai erosotasunarekin eta arretarekin loturiko alderdien aldetik (haurrak identifikatzea, itxarongelak, etab.). 

Lehendakariarekin batera izan dira Marta Vera Osasun kontseilaria eta Ignacio Iribarren Nafarroako Ospitale Guneko zuzendari kudeatzailea, baita Pediatria Zerbitzuko beste arduradun batzuk ere. Lehendakariak Nafarroako zerbitzuak hobetzeak duen garrantzia azpimarratu du "bereziki osasunari loturikoak", eta proiektuaren aldeko iritzia azaldu du: "Metro koadro kopurua handitzeaz gain, honikuntzak eta baldintzak ere hobetu dira, arlo honetako profesionalek haien lana arreta handiagoa jarriz, azkarrago eta modu koordinatuagoan burutu dezaten".


Nafarroako Ospitale Guneko Pediatriako Larrialdietarako unitate berriaren azalera egungoarena baino hiru aldiz handiagoa izango da

Barcina eta Vera geletako batean; haien ondoan, arduradun medikoak eta unitateko langileak ( irudia handitu )

Bisita eraikineko atondoan hasi dute. Handik sar daiteke itxarongeletara eta arreta medikorako gordetako gunera. Gune horretan dago bizkortzeko boxa, haurrentzako ekipamendu espezifikoa duten bi ohek osaturikoa. Beheko solairuan sei postutarako ekipatuta dagoen behaketarako gela, erizaintza kontrola eta kontsultak ere ikusi dituzte.

Lehendakaria, ondoren, lehen solairura igo da; han, zaintzako langileen logelak, ekitaldietarako aretoak eta pediatriako eta ginekologiako beste kontsulta batzuk daude.

Bisita amaitzeko, langileen egongela ikusi dute, beheko solairuan dagoena. Han, Lehendakariak, unitate berriaren eta eraikinaren berritze orokorraren alderdi garrantzitsuenei buruz hitz egin du bertaratu direnekin.

Zerbitzuko langileak

Pediatriako larrialdietako unitate berriko langileei dagokienez, aurreikusi denaren arabera, orain artekoak izango dira. Hortaz, langile hauek egongo dira:

-larrialdietarako 2-3 pediatra eta barruko 2 mediku egoiliar (BAME), pediatria eta familiako medikuntza, goizetan, arratsaldetan eta gauetan

-pediatriako 2 zirujau eta barruko mediku egoiliar 1 (txandaka)

-laguntzeko beste espezialitateak, partekatuta, adinekoei larrialdiko arretarekin

-goizetan 2 erizain, 3 arratsaldeetan eta 2 gauetan; goizetan 2 erizain laguntzaile, 3 arratsaldeetan eta 1 gauetan (astelehenetik ostiralera) eta 3 goizetan, 2 arratsaldeetan eta 1 gauetan (larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan)

-goizetan, arratsaldeetan eta gauetan zelari bana

-goizetan, arratsaldeetan eta gauetan administrari 1 (ginekologiako eta amentzako larrialdietako unitatearekin partekatua)

3.880 metro koadro eraiki dira 

Ama-haurren larrialdietarako eraikina egiteko proiektua Ferrovial Agroman S.A. eta S.A. Navarra de Construcciones enpresen aldi baterako elkarteari esleitu zitzaion, eta Nafarroa 2012 Planeko jarduera nagusietako bat da. 7.430.000 euroko aurrekontua du guztira eta, horietatik, 382.800 euro proiektua idazteko eta obra zuzentzeko erabili dira eta milioi bat euro ekipamendurako.

Higiezina eraikinaren amen orain arteko unitatearen ondoan egin dute (lehen Virgen del Camino Ospitalea zena), eta 3.880 metro koadroko azalera eraikia izango du. Proiektuaren barruan, erdi sotoko solairu bat egin da instalazioetarako biltegiak eta lokalak dituena, beheko solairuan, pediatriako larrialdietako zerbitzua eta ama-haurren larrialdietarako sarrera komuna daude; azken hori ama-haurrentzako eraikinaren ipar-ekialdeko hegaleko beheko solairuarekin dago lotuta (goitik-behera berritu dute eta Ginekologiako eta Obstetriziako Larrialdietako Zerbitzua jarri dute bertan). Lehenengo solairuan pediatriarako kontsulten gune bat eta ginekologia-obstetriziarako beste bat daude, bakoitzak bere itxarongela du; ekitaldietarako areto berri bat ere egin da.  Zaintzako medikuentzat 10 logela ere jarri dituzte.

Eraikinak duen egitura ikusita, gaur egungo eraikineko estalkira arte handitzeko aukera dago. Horrek, amen eraikineko ospitaleratze unitate guztiak berritzeko aukera emango du etorkizunean.

Hala, eraikin berriko laguntzarako solairuetako guneak honakoetan daude banatuta:

-Erabiltzaileentzako sarrera eta harrera (187 m2), sarrerako atondoa, zelarien postua, larrialdietako sarrera eta triage gunea (triage jardunaren bidez pazienteak diagnostikoaren arabera sailkatzen dira).

-Ginekologiako eta Obstetriziako Larrialdiak (431 m2), erabiltzaileentzako gune bat du itxarongela eta komunekin, eta laguntzeko bi gune: bata lehen mailakoa, bi miaketa gela dituena, eta bestea bigarren mailakoa, miatzeko eta monitorizatzeko gela bana dituena.

-Pediatriako Larrialdien unitateak (547 m2) erabiltzaileentzako gune bat du, itxarongela batekin, lau boxeko lehen mailako laguntza gunea, bizkortzeko gela bat eta bigarren mailako laguntza gunea nebulizazioen gela bat, behaketarako gela bat eta erizaintzako kontrola dituena.

-Azkenik, aurreko biei laguntza emateko gune bat (79 m2) egin da. Biltegiratzeko beste gela batzuk, farmazia, bilera aretoa eta medikuentzako bulegoak ditu, baita garbiketarako gelak ere.

Lehen solairua honako hauetarako erabiliko da:

-Pediatriako eta Ginekologia-Obstetriziako kontsulten gunea (272,42 m2), harrera gune bat, pediatriako bi kontsulta, itxarongela bat eta komunak, ginekologiako eta obstetriziako lau kontsulta, eta horientzako itxarongela eta komunak dituena.

-Ekitaldietarako aretoan (209,98 m2) 150 pertsona sartzen dira. Ekitaldietarako aretora sartu aurretik atondoa dago (tabike mugikor batez banatuta, hala, aretoko espazioa handitu egin daiteke), baita prestatzeko biltegi txiki edo lokal bat.

-Zaintzako medikuentzako logelak (140,88 m2): 10 logela gune osorako komunak eta bi dutxa dituztenakea.

-Bilera aretoa (18,23 m2)

-Atondoak, korridoreak, komunak, etab. (118,53 m2)

Eraikuntza berria lehengo Virgen del Camino Ospitaleko eraikinaren ama-haurrentzako solairuekin lotuta egongo da bertikalki bi igogailu eta eraikineko ipar-ekialdeko hegaleko eskaileren bidez. Eskailerak ama-harrentzako blokeko solairu guztietan zehar joango dira, hala, segurtasuna eta ama-haurrentzako blokearekiko komunikazioa hobetuko da. Aurreikusi denez, obrak urtearen amaieran amaituko dira.

Gogorarazi behar da obrak 2009ko azken hiruhilekoan hasi zirela. Orduan, obrak egitean ospitaleko logistika konpontzeko ondoko eraikina egiten hasi ziren. Lehen fasea amaitzeak proiektuaren bigarren faseari bide emango dio, eta ama berrientzako eraikinaren beheko solairua birmoldatuko da ginekologiako eta obstetriziako larrialdietako unitate berriak jartzeko.

Ama-haurrentzako Larrialdi zerbitzuetan emandako arreta

2010ean, Nafarroako Ospitale Guneko ama-haurrentzako Larrialdi zerbitzuak 54.323 paziente artatu zituen. Horietatik 17.392 paziente Ginekologia eta Obstetrizia gunean artatutako emakumeak izan ziren. Horrek guztiak esan nahi du egunean 48 paziente artatu zirela; Pediatrian, ordea, 39.931 paziente artatu ziren (egunean 101 haur). 2003tik, Padiatriako Larrialdietan emandako arreta egonkortu egin da Iruñean pediatriako larrialdietarako bi zerbitzu anbulatorio martxan jarri direlako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Barcina Lehendakariaren adierazpenak
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa