(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Datorren asteazkenean Lizarrako Antzinako Musika Astea hasiko da, Victoriako TL musikaren espiritualtasunari buruzko hitzaldi batekin
astelehena, 2011.eko abuztuak 29


Manuel Horno Garcíak emango dituen hitzaldiak Fray Diego kultur etxean izango dira, abuztuaren 31n, irailaren 1 eta irailaren 2an


Programaren kartela. ( irudia handitu )

Lizarrak era askotako errepertorioarekin ekingo dio datorren asteazkenetik, abuztuak 31, eta irailaren 11ra arte, Lizarrako Antzinako Musikaren 42. edizioari. Hitzordu hau Nafarroako Gobernuaren kultur programa egonkortuenetako bat da, eta urtero, irailean, Erdi Aro, Errenazimendu eta Barrokoko antzinako musika onena erakusten du, nazioartean sona handia duten ganbera-talde eta bakarlarien eskutik.

Kontzertuen eskaintzarekin batera, azken edizioetan programa izaera didaktikoa duten hitzaldi nahiz beste zenbait ekitaldirekin osatu da, familia-kontzertua adibidez. Ekitaldi horiek Golem Los Llanos zinema-aretoetan izan dira.

Zehazki, abuztuaren 31n, asteazkena, Lizarrako Fray Diego kultur etxean emango diren hitzaldien programa hasiko da. Abuztuaren 31n eta irailaren 1ean 20:00etan izango dira eta irailaren 2an, 19:00etan. Kontzertuen aurreko hitzaldi horien bidez, errepertorioak entzuleari hurbildu nahi zaizkio, egileak beren garaiko testuinguruan sartu, eta giltzarriak eskaini beren musika eta musika hori konposatu zen denboraren testuingurua, testuinguru politiko eta sozialak hobeto ezagutzeko.

Hala, lehen hitzaldia abuztuaren 31n, asteazkena, 20:00etan izango da, eta "Réquiem Aeternam: Tomas Luis de Victoriaren musikaren espiritualtasuna Espainiako Urrezko Mendean" izena du. Hitzaldiak Iruñeko Ganberako Abesbatzaren kontzertua erakutsi nahi du, eta Tomás Luis de Victoriaren Officium defunctorum interpretatuko du. Requiem-en mezaren otoitzak historian zehar Victoria, Mozart, Verdi edo Fauré konpositoreek nola musikatu dituzten azalduko du, bai eta Victoriak bere Officio defunctorum-a konposatzen duen esparru errenazentista ere.

Irailaren 1ean, osteguna, 20:00etan, hitzaldiaren izena "Barrokoaren hasiera eta amaiera: Caccini eta Bach" izango da, eta Faenzako kontzertuak erakutsi nahi ditu, Cacciniren irudia eta Die Kölner Akademie-ren (azken honek Bach interpretatuko du) irudiaren inguruan programa bat dakartena. Lehenengoak Barrokoa hasten du, bigarrenak amaitu, eta biak ala biak musika-konposizioa ulertzeko era ezberdinen ordezkariak dira.

Azkenik, irailaren 2an, ostirala, 19:00etan, hitzaldiaren izenburua "Bideak eta Batailak" izango da, eta beste bi kontzerturi erreferentzia egingo die: alde batetik, Santiago bidearen etapa ezberdinekin lotutako konposaketekin, Santiagoko bide musikatua egin duen La Fenice taldearen kontzertuari; bestetik, Forma Antiqva taldearenari. Talde honen kontzertuan Pavíako bataila erreproduzitzen du zenbait konpositore errenazentista eta barrokoren bidez.

Hitzaldien zikloa alde batera utzita, bigarren urtez jarraian, Antzinako Musika Asteak "Lorategiko musika" izeneko atal berri bat izango du, baita ere. Jaialdiari atari zabalean gune berri bat irekitzeko asmoz, Fray Diego kultur etxeko lorategian burutzen da. Atal honen barnean Spanish Brass Luur Metalls-en emanaldia iragarri da irailaren 2rako, 20:30erako, eta Cabanilles, Bach, Ewald, Gabrieli, Granados, Turina eta Montsalvatgek osatuako programa interpretatuko dute. Kontzertu hori doan da, nahiz eta gonbidapena beharko den bertaratzeko. Gonbidapen horiek irailaren 2an bertan eskatu ahal izango dira kultur etxean, harik eta edukiera betetzen den arte.


Kontzertuak

Bestalde, kontzertuak San Miguelgo elizan emango dira irailaren 6tik 10era, 20:15ean. Golem Los Llanos zinema-aretoko Familiako kontzertua, berriz, irailaren 11n eskainiko da, 12:00etan.

Irailaren 6an, asteartea, Ensemble La Fenice taldea entzun ahal izango da Jean Tuberyren zuzendaritzapean, eta Arianna Savall sopranoak Santiago bidearen interpretazio musikatua egingo du; irailaren 7an, asteazkena, Michel Alexander Willens-ek zuzendutako Die Kölner Akademie taldeak J.S. Bach-en piezak eskainiko ditu Myrian Arbouz-en laguntzarekin; eta irailaren 8an, osteguna, Faenza taldearen emanaldia programatu da: "Il giardino de Giulio Caccini".

Gainera, irailaren 9an, ostirala, Josep Cabré-k zuzendutako Iruñeko Ganberako Abesbatzak "Victoriaren TLren Officium defunctorum 6 ahotsetara" interpretatuko du; eta hilaren 10ean, larunbata, Forma Antiqva-k batailen musika instrumentala eskainiko du, Aaron Zapicok zuzenduta.

Azkenik, Golem Los Llanos aretoan familiako kontzertu bat antolatu da irailaren 11rako, igandea. Capella Antiqua taldeak "Espainiako erokeriak" izeneko kontzertua taularatuko du, G. Sanz, F. Laurenti, J. Herrando, D. Scarlatti, A. Caldara eta A. Corelli-ren obrekin.

Kontzertuetako abonuen prezioa 30 eurokoa da eta horren barnean sartzen da hilaren 12rako gonbidapena. San Miguelgo elizan emango diren kontzertuetarako sarrera askeen prezioa 9 eurokoa da. Aldez aurretik erositako sarrerak irailaren 2an jaso daitezke Iruñea eta Lizarrako turismo-bulegoetan.

Nafarroako Gobernuak sustatutako programa garatzen da, Lizarrako Udalarekin, Lizarrako San Miguel parrokiarekin, Merkatarien Elkartearekin, Irache Upeltegiekin eta Logroño nahiz Gasteizko Antzinako Musika Asteekin lankidetzan.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa