(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak nekazaritzako elikagaien 21 ETEi 4,46 milioiko laguntza ematea onartu du asteazkena, 2011.eko abuztuak 31


21, 9 milioiko laguntza horrek enpresen inbertsioei babesa ematen die, produktu nahiz prozesuen ekipamendu eta hobekuntzan


Nafarroako Gobernuak nekazaritzaren elikagai-sektoreko 21 enpresa txiki eta ertainari 4.460.864 euroko laguntza ematea onartu du gaurko bilkuran.

Laguntza horiek enpresek instalazioetan eta produktuak hobetzeko nahiz merkaturatzeko egindako inbertsioak egiteko eman dira: 21.908.088 euro, guztira. Laguntzaren portzentajea enpresek aurreikusitako eta lagun daitekeen inbertsio-kostuaren % 11 eta % 39 artean dago.

Hala, diruz laguntzen dira: produktuen transformazioa eta merkaturatzea; produktu, prozesu eta teknologien (arrantza eta basoko produktuak salbu) garapen berriak eta nekazaritzako elikagai-enpresek aktibo material eta materiagabeetan egindako inbertsioa

Gaurko bilkuran onartutako laguntzak gehituta, Nafarroako Gobernuak 2011n nekazaritzako elikagaien ETE-ei 12.659.626 euroko laguntza eman die, eta enpresek guztira egin duten 62.473.962 euroko inbertsioari babesa eman dio.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
2011ko abuztuaren 31n Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako nekazaritzako elikagai-enpresak eta inbertsio-proiektuak.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa