(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Musikaren Hiriak astearte honetan bere lehenengo ikasleak hartuko ditu astelehena, 2011.eko irailak 5


Iribas kontseilariak, Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioa eta "Pablo Sarasate" Kontserbatorio Profesionala dauden instalazioak bisitatu ditu gaur


Nafarroako Musikaren Hiriak astearte honetan bere lehenengo ikasleak hartuko ditu

Huarte, Escauriaza, Iribas kontseilaria, Garay eta Herreros, Musikaren Hiriaren auditoriumean. ( irudia handitu )

Mendebaldea Iruñeko auzoan dagoen Nafarroako Musikaren Hiriak astearte honetan, hilak 6, bere lehenengo ikasleak hartuko ditu ikasturtea hastearekin batera. Gune hori Nafarroako Gobernuak sortu zuen espazio berean gradu ertaineko eta goi-graduko musika-irakaskuntzak hartzeko eta, hurrenez hurren, Iruñeko Kale Nagusian eta Agoitz kalean zeuden bi eraikinetan banatuta zeuden.

Hezkuntzako kontseilari José Iribas Sánchez de Boadok instalazioak bisitatu ditu gaur; harekin batera izan dira, hurrenez hurren, Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateen zuzendari nagusi David Herreros eta baita Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusi Iñigo Huarte ere. Gainera, bi kontserbatorioetako zuzendariek ere parte hartu dute: Julio Escauriazak (Goi Mailako Kontserbatorioa) eta Santiago Garay-k (Kontserbatorio Profesionala).

Nafarroa 2012 Planean lehenetsitako jardueretako baten moduan jasotako obrak kubo formako bi eraikin barnean hartzen ditu; lehenengoa, Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioari buruzkoa da eta bigarrena "Pablo Sarasate" Kontserbatorio Profesionalari buruzkoa, eta topagune den kanpoko plaza batetik sarbide independenteak dituzte. Halaber, zerbitzu komunen zonalde bat dago bientzat. Proiektuak 22,4 milioi euroko kostua du.

Guztira 185 gela akustiko independente ditu, eta honako era honetan banatzen dira: sotoa, behe solairua, lehen solairua, bigarrena eta solairu estalia. Haien artean, ganbera-musikako 50 gela nabarmendu behar dira, instrumentuentzako 59 gela, 49 estudio-kabina, koro-orkestrarako 4 gela, 380 lagunentzako auditoriuma eta zerbitzu komunetarako espazio bat. Musikako gela bakoitzak, sabai hotzen sistema berritzaile baten bidez, barnean hartzen ditu: azken belaunaldiko akustika, trenkada-multzoak eta ate bikoitzak , beirak eta aroztegi bereziak, isilgailuak aireztatzean, zolarriak eta sabai flotatzaileak edo klimatizazio isila.


Gainera, kontserbatorio bakoitzak ditu: liburutegia, mediateka, idazkaritza, atezaintza-erreprografia, komunak eta komun-aurreak, irakasleen gela, bisita-gela, aldagelak, artxiboa, grabatzeko kabina, bulegoak, instalazio-gela eta patioa, beste instalazio batzuen artean. Eraikitako azalera, guztira, 17.213 metro koadrokoa da.


Nafarroako Musikaren Hiriak astearte honetan bere lehenengo ikasleak hartuko ditu

Musikaren Hirirako sarbidea kanpoko plazatik. ( irudia handitu )

Gune hori Fernández Militino eta Tellechea arkitektoek diseinatu dute, eta obrak Construcciones ACR enpresak gauzatu ditu.

803 ikasle 2011-2012 ikasturtean

2011-2012 ikasturte honetan 803 ikasle matrikulatu dira guztira, Musikaren Hirian: 293 Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan eta 507 "Pablo Sarasate" Kontserbatorio Profesionalean, eta 144 irakaslek eskolak emango dituzte, 72 modalitate bakoitzeko.

Aldi berean, gune horrek ikasturte honetan 15 sail didaktiko izango du (9 eta 6, hurrenez hurren) eta 55 espezialitate (32 Goi Mailako Kontserbatorioan eta 23 Profesionalean).


 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa