(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Etiopiak eta Munduko Bankuak Nafarroako Ubidearen zonalde ureztagarriari buruzko interesa agertu dute astelehena, 2011.eko irailak 5


Barcina Lehendakariak bi erakundeetako ordezkariak hartu ditu Foru Erkidegora egiten ari diren bisita dela eta


Transcripción textual del video

"Anbizio handiko proiektu horren aurrean miresmen zintzoena" agertu die Lehendakariak. Proiektu horrek, lehen fase batean, lehorreko 20.000 hektarea ureztatzeko zonaldean bihurtzea aurreikusten du. "Erronka erakargarria duzue aurretik, eta behin gaindituta, Etiopiaren garapen ekonomikoa ekarriko du eta baita bertako herritar guztien bizimodua hobetzea ere", baieztatu du Barcinak. Horregatik, "ahalegin horretan etsi ez dezazuen animatzen zaituztet".

Barcinak adierazi du, gainera, "garatu nahi duten adibidea aztertzeko tokietako bat Nafarroa aukeratzean asmatu egin dutela uste dut". "Apaltasuna alde batera utzita, esan diezazuket guretzat Nafarroako Ubidea arrakastaren istorioa dela. Hala ulertu dute errealitate hau berea bezala hartzen duten gure herritarrek. Nafarrok harro gaude etorkizunari begira gure ur-hornidura bermatzen duen obrarekin", aipatu du.

Barcinaren agerraldia

Barcina Lehendakaria Etiopiako ordezkaritzako kideei hitz egiten. ( irudia handitu )

Etiopiako Gobernuaren eta Munduko Bankuaren hamahiru ordezkariz osatutako ordezkaritza batek astelehen eta astearte honetan, irailak 5 eta 6, Foru Erkidegoa bisitatzen ari dira Nafarroako Ubidearen zonalde ureztagarriaren funtzionamendua eta esperientzia ezagutzeko asmoz.

Ordezkaritzari, Etiopiako Ur eta Energiaren ministro Kebeded Gerba buru dela, Nafarroako Parlamentuko Lehendakari Yolanda Barcinak eta Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko kontseilari Lourdes Goicoecheak egin die ongi-etorria, Gobernuaren egoitzako Areto Berdean.

Lehendakariak "anbizio handiko proiektu horren aurrean miresmen zintzoena" agertu die Lehendakariak. Proiektu horrek, lehen fase batean, lehorreko 20.000 hektarea ureztatzeko zonaldean bihurtzea aurreikusten du. "Erronka erakargarria duzue aurretik, eta behin gaindituta, Etiopiaren garapen ekonomikoa ekarriko du eta baita bertako herritar guztien bizimodua hobetzea ere", baieztatu du Barcinak. Horregatik, "ahalegin horretan etsi ez dezazuen animatzen zaituztet".


Taldeko argazkia

Barcina Lehendakaria eta Goicoechea kontseilaria Etiopiako ordezkaritzako kideekin. ( irudia handitu )

Ildo horretatik, Etiopiako ministroak adierazi du bere Gobernua gogor ari dela lanean herrialdea garatzeko asmoz. Hark baieztatu duenez, helburua Etiopia 10 edo 15 urtetan Afrikako ekonomia boteretsuenetako bat bihurtzea da. Horretarako, herrialde afrikarrak bere garapen ekonomikoa azkarra izatea bilatzen duen hazkunde eta eraldatzeko plan bat abian jarri du. Gerbak azaldu duenez, azken bost urteotan Afrika Ekialdean hazkunde handienetakoa izan duen herrialdea da Etiopia.

Bi egunetako bisitaldiei eta bilera teknikoei hasiera eman dien ekitaldian zehar, bi ordezkaritzek opariak eman dizkie elkarri. Hala, Barcina Lehendakariak ministroari "Navarra, innovating people" izeneko liburuaren ale bat eman dio, eta ministroak, berriz, Barcinari Etiopiari buruzko argitalpen bat ("The beauty of historic Ethiopia").

20.000 hektarearen ureztapena abian jartzea

Etiopiako Errepublika Federal Demokratikoko Gobernuak eta Munduko Bankuak herrialde afrikar horretan ureztatze berrien 20.000 hektarea garatzeko nahia dute, Nilo Ureztatu eta Drainatzeko Proiektuaren barnean, bai eta beste 80.000 hektareatarako ere bideragarritasun-azterketak gauzatzea ere.

Megech-Seraba eta Ribb zonaldetan –biak ere Tana lakuaren eskualdean- proiektatutako plan horien helburua, eraldatutako hektarea bakoitzaren nahiz erabilitako eskulanaren nekazaritzako ekoizpena eta produktibitatea handitzea da. Euri-urean oinarritutako iraupeneko nekazaritza merkatura bideratutako ureztatze-nekazaritza batean eraldatzea da kontua. Proiektua 2015erako amaituta izatea espero da.

Zonalde ureztagarria eraikitzeko lanez gain (hori garatzeko arlo horretan Nafarroak dituen ezagutzak baliatu nahi dituzte), Etiopiako Gobernuak eta Munduko Bankuak interesa dute: Foru Erkidegoan egindako jabetzaren berrantolaketa-prozesuak ezagutzeko, erkidego ureztatzaileen funtzionatzeko mekanismoa ezagutzeko eta zonalde ureztagarrien mantentze-lan eta kontserbaziorako erabilitako sistemak ezagutzeko.

Horretarako, Nafarroan egongo diren bitartean, Riegos de Navarra SA erakunde publikoarekin (erakunde hori da Nafarroako Ubidearen sustatzailea), Aguacanal zonalde ureztagarriaren esleipendun erakundearekin eta Canasa Nafarroako Ubidea egin zuen enpresarekin bilera teknikoak burutuko dituzte. Gainera, ubidea ureztatzeko zenbait sektore bisitatuko dute eta baita Artaxonan dagoen Nafarroako Ubidearen Kontrol Zentroa ere. Horrekin batera, Bardeetako Ubideko Ureztatzaileen Komunitate Orokorrarekin bilera bat egitea ere aurreikusita dago, haren barne-funtzionamenduaren berri izateko eta esperientzia ezagutzeko.

Nafarroara egindako bisita, Ebroren delta eta Proventzako ureztatzeak ere ezagutzeko ordezkaritzak Espainia eta Frantziatik egingo duten astebeteko bidaiaren barnean kokatzen da.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa