(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lizarrako Antzinako Musikaren Astean Ensemble La Fenice taldeak Donejakue Bideko musika joko du astearte honetan

astelehena, 2011.eko irailak 5


San Miguel elizan izango da 20:15ean


La Fenice y Arianna Savall. ( irudia handitu )

Jean Tuberyk zuzendutako Ensemble La Fenice taldeak eta Ariana Savallek Lizarrako Antzinako Musikaren Asteak antolatu dituen bost kontzertuetatik lehenengoan joko dute San Miguel elizan, 20:15ean. Nafarroako Gobernuak antolatu duen programan Donejakue Bideko kantuen kontzertua eskainiko dute. Horien egileak Loth, Caurroy, Moulinié, Selma eta Salaverde dira besteak beste.

Mendeetan zehar, Donejakue bidea milioika pertsonaren erromesaldiaren lekuko izan da. Europako bazter guztietako jendea izan da, eta bidean espiritualtasuna, historia eta milaka urteko ibilbidearen edertasuna bizi izan dute. Musika une eta egoera guztien parte izan da, liturgikoa zein erlijiosoa, herrikoia eta ludikoa. Kantu herrikoiak, bidearekin, bertako elezahar eta gertakizunekin loturiko guztiari buruzko erromantzeak besteei jakinarazi eta partekatu zituzten erromesek mendeetan zehar.

Kantu horietako gehienen testua bakarrik mantendu bada ere, musika ere iraunarazi dutenak oso baliotsuak dira Pizkundearen eta Barrokoaren amaierako leku horietako musikaren kultura herrikoia ezagutzeko.

Ensemble La Fenice

1990ean, Jean Tubéry turutariak elkartutako musikarien talde batek izen hori hartu zuen garaiko musika veneziar ospetsuarekiko zuen grina partekatzeko. Taldearen errepertorioa, hala ere, Europa osoko eta bi mende baino gehiagoko denboraldiko musikak osatzen dute.

La Fenice taldeak nazioarteko hainbat sari jaso izan ditu hasiera-hasieratik, esate baterako, Brujas eta Malmökoak, eta Europako (Basilea, Bremen, Brujas, Glasgow, Innsbruck, Lisboa, Milan, Oslo, Palermo, Utretch, Viena), Estatu Batuetako, Hego Amerikako eta Japoniako jaialdirik garrantzitsuenetan jotzen du.
Ricecar, Cypres, K617, Opus 111, Naïve eta Virgin Classics enpresekin egin dituzten grabazioei esker saririk garrantzitsuenak lortu dituzte (Choc du Monde de la Musique, Diapason d'Or, 10/10 de Répertoire, 5 étoiles de Goldberg, etab.).
Estatuan eta nazioartean 20 urtez aritu ondoren, Ensemble La Fenice taldea erreferente ukaezina da XV. mendeko musikan.

Arianna Savall

Basilean (Suitza) jaio zen 1972an, musikari katalanen familia batean. Harpa klasikoa ikasten hasi zen Magdalena Barrerarekin, eta, 1991n, aldi berean, Maria Dolors Aldearekin kantuko ikasketak, Terrassako kontserbatorioan. Han amaitu zituen harpa eta kantuko ikasketak. Arianna Savall Figuerasek Europan zehar, Eskandinavian, Estatu Batuetan, Hego Amerikan, Australian, Japonian, Zeelanda Berrian eta Israelen eman ditu kontzertuak. Antzinako musika eta inprobisazioarekiko grinak, musika garaikidearekiko grina izatera bideratu du. Musika mota horren inguruan Conrad Steinmann konpositore suitzarrarekin lankidetza estuan aritu zen Greziako antzinako musika eta Saforen poemak berreskuratzeko. Lan horren emaitza izan zen diskak kritika onak jaso zituen. Melpomen (HARMONIA MUNDI). Rolf Lislevanden Nuove musiche (ECM2006) azken diska oso lan esperimentala da, eta Arianna Savall Figueras abeslaria eta harpagilea da bertan.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa