(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Urbasa-Andiako Baliabideak Antolatzeko Plana indartu da

asteazkena, 2011.eko irailak 7


Aldaketa horrek babestutako azalera ezarri eta Babes Bereziko Eremu izateko baldintzara egokituriko erabilerak eta jarduerak arautu ditu


Nafarroako Gobernuak Urbasa-Andiako Baliabide Naturalak Antolatzeko Planaren aldaketa bat onetsi du gaurko saioan. Aldaketa horren bidez erabilerak eta jarduerak parke naturalak Babes Bereziko Eremu izateko duen baldintzara egokitu dira.

Urbasa eta Andia mendilerroek parke naturala osatzen dute 1997tik, ondorioz, Baliabide Naturalak Antolatzeko Plan bat jarraitu behar dute. Aurrerago, 2007an, gunearen babes maila igo eta parkearen zati handi bat Garrantzi Komunitarioko Leku eta Kontserbazio Bereziko Eremu bihurtu zen, hortaz, Kudeaketa Plan egokia onetsi zen.

Plan horrek mantentzeko edo, behar denean, habitat naturalen eta landaredi eta animalia basati eta autoktonoen populazioen kontserbazio egoera leheneratzeko behar diren kontserbazio neurriak ezartzen ditu, Europar Batasunak ezarritako ildoei eta Kontseiluaren 92/43/CEE Direktibak eskatzen duenari jarraiki.

Nafarroako Gobernuak gaurko saioan hartu duen erabakiak Urbasa-Andia Parke Naturalaren Antolaketa Plana Kontserbazio Bereziko Eremuaren Kudeaketa Planera egokitzen du. Horren haritik, gehitutako aldaketetako bat babestutako azaleraren muga da. Muga horren barruan daude Urbasa eta Andia mendilerroak, Ameskoako Limitaciones mendia eta Urederraren sorburua, guztira 20.049 hektarea.

Limitaciones mendiko jarduera eta erabilerekin loturiko ordenantzak erregulatzen dituzten arauak ere ezarri dira ekosistemen iraunkortasunaren printzipioak ezartzeko, leheneratzeko eta hobetzeko, eta paisaia eta aniztasun genetikoa babesteko.

Gainera, parke eolikoak eta bestelako energia-ustiategiak jartzea berariaz debekatu da, baita hidrokarburoak erauztea eta golf zelaiak eta merkataritzarako jarduerak jartzea ere, prestaturiko tokietan artisautzako produktuak eta freskagarriak saltzeko postuak eta Turismo Departamentuaren baimena duten eremuko bizilagunen lehenagoko hotel establezimenduek haien jarduerarekin jarraitzea izan ezik. Urbasako Jauregian turismorako erabilera baimendu da baina ez ordea eraikitako azalera handitzea. Horrez gain, eremuan basoko aprobetxamendua baimendu da, betiere arboladiak kontserbatzea eta hobetzea bermatzen badu. Hala ere, barrutietatik kanpo artzaintzan aritzea ez dago baimenduta, ezta parkearen kudeaketarekin loturikoak ez diren azpiegiturak ezartzea ere.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa