(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2010-2011ko Batxilergoko sari bereziak eman dizkie Iruñea, Tutera eta Tafallako lau ikasleri osteguna, 2011.eko irailak 8


Nafarroako hiriburuko Vedruna eta San Ignacio ikastetxeetan, Tuterako Benjamin BHIan eta Tafallako Sancho III el Mayor BHIan ikasten dute


Iruñea, Tutera eta Tafallako ikastetxeetako lau ikaslek 2010-2011ko Batxilergoko sari bereziak erdietsi dituzte. Sari horiek Nafarroako Gobernuak banatzen ditu ziklo horretako ikasketetan espediente onenak dutenei, joan den irailaren 6ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean jasotzen denez.

Saritutako ikasleak ondorengoak dira: Vedruna ikastetxeko Naiara Salinas Barbosa; San Ignacio ikastetxeko Miguel Angel Nuño Viguria (bi ikastetxeak Iruñekoak); Tuterako Benjamin BHIko Iñigo Zuberdía Lafuente eta Tafallako Sancho III el Mayor BHIko Leire Arbona Puértolas

Bakoitzak lau sari jasoko ditu: 450 euroko aitorpen ofizial eta ekonomiko bat, sari hori egiaztatzen duen diploma bat eta, gainera, gertakari hau beren ikasketetako espedientean agertuko da. Halaber, ikastetxe publiko batean, goi-ikasketetako lehen ikasturtean ez dute matrikularik ordaindu beharko; horrez gain, Hezkuntza, Gizarte Politika eta Kirol Ministerioak antolatzen duen Batxilergoko Premio Nazionalaren Sarirako hautagaiak izango dira.

Deialdi horretan parte hartu ahal izango dute, 2010-2011 ikasturtean zehar Nafarroako ikastetxe batean Batxilergoko ikasketak 8,75 punturekin edo puntuazio handiagoko kalifikazioarekin gainditu dituzten ikasleak.

Sari hori lortzeko, saridunek hiru zatitan banatutako proba bat gainditu behar izan zuten: ikasleak hautatutako hizkuntza, historia edo filosofiako testu baten iruzkina egitea; ikasleak ikasitako atzerriko lehen hizkuntzan testu-azterketa bat egitea; eta gai baten garapena egitea, ikasleak hautatutako bi gaien inguruan galdera eta ariketa praktikoei erantzuna ematea, ikasitako modalitatearen arabera. Probak gaztelaniaz eta euskaraz egin zitezkeen, ikasle bakoitzak bere ikasketak egin dituen hizkuntz ereduaren arabera.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa