(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2011-2012ko ikasturte akademikoari eman dio hasiera

ostirala, 2011.eko irailak 9


Mintzaldian azpimarratu du NUP erkidegoak bere etorkizunaren alde egindako apusturik handi eta irmoenetarikoa dela


Barcina, Lafuente eta Catalán Fernando Remacha gelara sartzen

Barcina Lehendakaria, Lafuente eta Catalán NUPen 2011-2012ko ikasturtea hasteko ekitaldian ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak esan du "Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) erkidego honek bere etorkizunaren alde egin duen apusturik handi eta irmoenetariko bat izan dela, dela eta izango dela, bikaintasunaren, eraberritzearen, etorkizunaren eta herritarren ongizatearen aldeko apustua delako”.

Horren haritik, adierazi du "gela hauetan izan behar du oinarria Nafarroaren aurrerapenaren parte handi batek, hortaz, banaka eta taldean, eragileak izateko egitekoa onartu behar duzue eta horren arabera jardun”.

Barcinak horixe esan du NUPen 2011-2012ko ikasturte akademikoa irekitzeko ekitaldian. Han izan dira, baita ere, Julio Lafuente unibertsitateko errektorea, Alberto Catalán Foru Parlamentuko presidentea, Nafarroako agintari nagusiak eta unibertsitatearen komunitateko kideak.

“Hala ere, NUP ez da uharte bat", jarraitu du esanez Lehendakariak. "Hain zuzen ere, Nafarroako gizartetik sortu delako eta nafarren diruarekin finantzatzen delako. Hemen inor ere ezin daiteke ezer egin gabe geratu eta krisi ekonomikoa eta hemendik kanpo eragiten duten gizartearen eraldaketak campus honen eta Tuterakoaren ateetara bakarrik iristea espero”.

Hortaz, esan du: "helburuak izan eta eragimen handiena lortzeko garaia da. Unibertsitatea ezagutzan, ikerketan eta berrikuntzan abangoardia bada, kudeaketan ere bikaintasun irizpideak ere aplikatu behar ditu". Zentzu horretan, eskatu du "klaustro honetan pilaturiko adimena bidea markatzeko erabiltzeko, instituzio publikoek zein erakunde pribatuen jarraibide izan dadin”.

Ondoren, zenbateko batzuk zehaztu ditu. Besteak beste, azpimarratu du: "nafarrak unibertsitate publikoa finantzatzeko gehien ematen duten estatuko biztanleak dira". Comptos Ganberak egindako kalkuluen arabera, ikasleko 7.082 euro ematen dituzte, hau da, estatuko batez bestekoa baino % 48 gehiago.

Horri lotuta, Barcinak esan du NUP "ikasleko gastu eta diru-sarrera arrunt gehien dituen estatuko unibertsitatea dela, irakasle kopuruari dagokionez bosgarrena eta ikasleko erabilgarri dauden liburutegi postu gehien dituen seigarren unibertsitatea”.

“Egoera itxaropentsu horri eutsi diezaiokegu pixkanaka eta etengabe lan eskari eta gizartearen beharrizan berrietara egokitzeko gai izanez gero".  Hortaz, esan du "unibertsitateak eredu ekonomikoa aldatzeko, modu emankorrean hobetzeko, espezializazioak sustatzeko eta teknologiaren aldetik garatzeko bultza ditzakeen antolaketa eta finantza aldaketak zeintzuk diren identifikatzea nahi du Nafarroak”.

Azkenik, Lehendakariak zera aipatu du: "Nafarroako Gobernuak eta NUPek finantzazio hitzarmen bat adostu behar dugu Comptos Ganberak egindako Unibertsitatearen Kudeaketari buruzko Txostenean jasotako gomendioak aintzat hartuta". Gauzak horrela, egungo Foru Gobernuaren oinarri den UPN-PSN itunak NUPerako hainbat urtetako finantzazio plana aurreikusi du.

NUPen ikasturtearen hasiera

2011-2012ko ikasturte akademikoa hasteko ekitaldia El Sario eraikineko Fernando Remacha gelan egin dute, eta ekitaldia segizio akademikoaren desfilearekin hasi dute, Cristina Solano banderariaren ostetik. Ondoren, 2010-2011 ikasturteko memoria irakurri du Javier Etxeberria unibertsitateko idazkari nagusiak.

Ikasturtea hasteko ikasgaia José Miguel Múgica NUPeko Merkatuen Ikerketa eta Komertzializazioan katedradunak eman du, eta "La aplicación del marketing a la educación superior" (Marketina goi-mailako hezkuntzan aplikatzea) izenburuko hitzaldia eskaini du. Zeremonia amaitzeko, Julio Lafuente errektoreak eta Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak hitz egin dute. Lehendakariak eman dio hasiera 2011-2012ko ikasturte akademikoari.

Zeremoniako musika Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko metalen taldeak eta Unibertsitateko Koruak eskaini dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariaren hitzaldia 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa