(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Nafarroako foru lege bat proposatu du gastuak erregulatzen dituena

asteartea, 2011.eko irailak 20


Horixe iragarri du Europa Pressen goizetako albistegian egin duen mintzaldian


Barcinaren mintzaldia

Barcina Lehendakaria Europa Pressen goizetako albistegian mintzatu da

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak gaur iragarri du, Madrilen, bera agintean duen Gobernuak foru lege bat sortzea proposatuko duela Nafarroan epe luzera gastua erregulatzeko, Ekonomia Ministerioak proposatu duenarekin eta Espainiako Konstituzioaren 135. artikuluaren aldaketarekin "guztiz bat etorriz".

Barcinak esan du "lege horrek gastu publikoaren bilakaeraren bide orekatua zehaztuko duela eta, gainera, ekonomiak gora egiten duenean zorra itzultzera behartuko duela, baita aintzatetsitako eskubide sozialei eta egindako konpromisoei erantzun ahal izateko aurrezki funtsa sortzera ere, gure ekonomiak behera egiten duenean".

Madrilgo InterContinental hotelean iragarri du gaur goizean, Europa Pressen goizetako albistegian. Gaurko albistegiko pertsonaia nagusia Nafarroako Lehendakaria izan da.


Barcinaren mintzaldia

Barcina Lehendakaria Europa Pressen goizetako albistegian mintzatu da

Barcinak adierazi duenez, nazioarteko krisi ekonomikoaren testuinguru honetan, Nafarroak, Gobernua aurrean duela, bere betebeharrak beteko ditu, eta defizita murrizteko eta zorrari eusteko estatuarekin adostutako egonkortasun helburuak erabakitasunez beteko ditu. Hori, betiere, enplegua sortzea lehentasun nagusia izanik egingo du".

Horretarako, jarduera ildo batzuk zehaztu ditu aurrekontua egonkortzeko, eta esan du, "horrek zorrotzak izatera behartuko gaitu": Aurrekontuak modu efikaz eta eraginkorrean kudeatuko dira eta baldintza mesedegarriak sortuko dira "gainerako eragile ekonomikoak hazkuntzaren bidera itzul daitezen".

"Gure erronka nagusia edozeren gainetik nafarren ongizatearen, osasunaren eta hezkuntzaren oinarriei eustea da, enpresen gaineko zerga presioa areagotu gabe, horiek baitira jarduera ekonomikoa eta aberastasuna sortzen dutenak".

Horren haritik, iragarritako neurriak gogorarazi ditu, esate baterako, aurreko gobernuarekin alderatuta goi-kargudunen eta konfiantzako postuen % 23,7 kentzea, 2011ko aurrekontuan adostutako 327 milioi euro doitzea, 2013tik aurrera zor gehiagorik ez kontratzea, enpresa publikoen bi heren kentzea eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Batzordea eta Foru Erkidegoko RTVEren Aholkularitza Kontseilua kentzea.

Zergen arloan, Barcinak esan du "iruzur fiskalari aurre egiten saiatuko gara", iruzurrari aurre egiteko plan berri baten bidez, eta "zerga onuren politika behar bezala berrikusi eta berraztertuko dugu". "Asmoa bost helburu estrategikotara zuzentzea da: familientzako laguntzak, inbertsio emankorra, berrikuntza, hazteko aukera handia duten sektore eta jarduerei ekitea, eta, horren guztiaren emaitza gisa, enpleguaren sorrera".

Bildu erakundeetan

Beste alde batetik, Nafarroako Lehendakariak Bildu foru erakundeetan egoteari buruz mintzatu da. Horren inguruan esan du "herritarrei oraindik iritsi ez den ETAren amaiera datorrela esan zitzaien, baina, horren ordez, ETAren ordezkari diren alderdietako batzuk legeztatu dituzte; hala, demokratoi egitea hainbeste kostatu zitzaigun bidean atzera egin dugu".

Zentzu horretan, esan du, "behin eta berriz eskatu behar diegu hiltzaileei, eta hainbat urtez ETAren ideologia babestu duten guztiei, egindako kalteak aitortzeko, damututa daudela erakusteko, biktimei eta familiei barkamena eskatzeko".

"Historia irabazleek idazten dutela esaten dute. Hortaz, argi gera dadila, Espainian ETAren terrorismoaren orbana ezabatzen denean, irabazleak, demokratak, eta galtzaileak, hiltzaileak eta hiltzaileek egindakoa  bidezkotu zutenak, egongo direla", esan du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariaren mintzaldia 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa