(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ana María Valderrama espainiarrak irabazi du Pablo Sarasate Nazioarteko Hamaikagarren Biolin Lehiaketa

osteguna, 2011.eko irailak 22


Ji Yoon Lee hego korearrak eta Stephen Gerart Waarts estatubatuarrak irabazi dituzte bigarren eta hirugaren sariak, hurrenez hurren


Sánchez de Muniáin, Valderrama eta Spivakov

Valderrama Sánchez de Muniáin kontseilariak eta Spivakovek emandako saria eskuartean duela ( irudia handitu )

Ana María Valderrama madrildarrak irabazi du Pablo Sarasate Nazioarteko Hamaikagarren Biolin Lehiaketa, Nafarroako Gobernuak antolaturikoa. 26 urteko biolinista Ji Yoon Lee hego korearra eta Stephen Gerard Waarts estatubatuarra bigarren eta hirugarren postuetan geratu direnen aurretik geratu da, bart Iruñeko Gayarre Antzokian egin zen finalean.

Juan Luis Sánchez de Muniáin Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak eman zion 10.000 euroko saria.

Aurtengo epaimahaiaren burua Vladimir Spivakov biolinista izan da. Sari hauek ere eman dituzte:

- 7.000 euroko 2. saria Ji Yoon Leerentzat izan da (Hego Korea, 19 urte).

- 5.000 euroko 3. saria Stephen Gerardentzat (Estatu Batuak, 15 urte).


Taldeko argazkia

Sánchez de Muniáin kontseilaria finalistekin eta epaimahaikideekin ( irudia handitu )

- Bilaketa saria Pablo Sarasateren obren interprete onenari eman zaio, Agoizko Bilaketa Elkarteak emana eta 3.000 eurokoa; Ji Yoon Leek lortu du (Hego Korea, 19 urte).

- 1.500 euroko sari berezia Ana María Valderramarentzat izan da (Espainia, 26 urte), publikoak eman du Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioak eskainita.

Pianista laguntzailearentzako saria eman gabe geratu da. Hala ere, sei beka eman dira (horietatik bi lehiakide espainiarrentzat); bakoitza 1.500 eurokoa da gehienez ere, eta biolinista hauek lortu dute: Lea Birringer (Alemania, 22 urte), Ilian Garnet (Moldavia, 27 urte), Yury Revich (Errusia, 20 urte), Gabriel Tchalik (Frantzia, 22 urte), Pablo Rapado (Espainia, 26 urte) eta Ana María Valderrama (Espainia, 26 años).

Gogoratu, lehiaketaren irabazlea Camerata Portuguesa Cascais & Oeirasek, Bilboko Orkestra Sinfonikoak, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Extremadurako Orkestra Sinfonikoak kontratauko dute 2012/2013 edo 2013/2014 denboraldian emanaldiak eskaintzeko. Halaber, 2011/2012 denboraldian biolin eta piano errezitaldi bat eskaintzeko ere kontratatuko dute: Zaragozako Entzunaretoan, Gasteizko Caja Vital Kutxa Fundazioan, Madrilgo Goi Mailako Errege Musika Kontserbatorioan (Sarasatek ikastetxeari emandako Stradivarius biolina erabiliz), Burgosko Elkarte Filarmonikoan, Pontevedrako Elkarte Filarmonikoan eta Vigoko Elkarte Filarmonikoan.

Irailaren 14tik 21era egin den hamaikagarren lehiaketa honetan 15 eta 27 urte arteko Kanadako, Txinako, Hego Koreako, Espainiako, Estatu Batuetako eta Errusiako 26 biolinistak parte hartu dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Finalisten biografiak
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa