(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

 Hogeita hamar enpresak berdintasun planak ezartzeko trebakuntza programa batean parte hartu dute

osteguna, 2011.eko irailak 22


71 pertsonak hartu dute parte Berdintasunerako Nafarroako Institutuak antolatu dituen lau prestakuntza ekintzetan


Prestakuntza ekintzetako partaideak

Prestakuntza ekintzetan parte hartu dutenak ( irudia handitu )

30 enpresak hartu dute parte Berdintasunerako Nafarroako Institutuak antolatu dituen lau prestakuntza ekintzetan. Ekintza horiei esker, haien enpresetan genero berdintasunerako planak ezartzeko aholkularitza eskaintzen da. Guztira 71 pertsona, 48 emakume eta 23 gizon, izan dira ekainan eta irailean egin diren jardunaldietan.

Ekintzak Nafarroako Gobernuak berdintasun planak egiteko diruz laguntzen dituen enpresa eta erakundeei daude zuzenduta, eta horien helburuak laguntza jasotzen duten proiektuen kalitatea bermatzea eta proiektu horiek Foru Gobernuan genero berdintasuna (IGE) ezartzeko prozedurara egokitzea dira. IGE prozedura horrek enpresa bikaintasuaren EFQM ereduan du oinarria, hortaz, etengabeko hobekuntzara begira dago.

Enpresa hauek hartu zuten parte: Amma Navarra S.L., Animsa, Asociación Xilema, Burlatako Udala, Lizarrako Udala, Construcciones Abaigar S.A., DYA, Estructuras Poliméricas S.L., Fundación Varazdin, Gesport Gestión Deporte S.L., Hussmman Koxka S.L., Ibertissue S.L., Ingeteam Energy S.L., Ingeteam Paneles S.A.U., Itxako Kirol Elkartea, José Irigoyen Jara S.L., Laseme, M Torres Diseños Industriales S.A.U., Magnesitas Navarras S.A., Nafarco, Nuevo Futuro, Pamplona Distribución S.A., Ricardo Galdeano Sánchez S.L., Sedena S.L., Ultracongelados Virto S.A., Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Vda. de Cayo Sáinz S.L., Vega Mayor S.L., Viscofan S.A., Zeroa Multimedia S.A.

Lehen bi egunak, ekainak 16 eta 21, berdintasun plana egiten ari diren erakundeentzat izan zen. Orduan, berdintasunaren esparru kontzeptuala, legala eta enpresako esparrua bezalako gaiak landu zituzten, baita emakumeak eta gizonak barne hartzen dituen komunikazioa egiteak duen garrantzia ere, IGE prozedurak proposaturiko metodoarekin bat etorriz.

Irailaren 20an eta 22an beste bi saio egin dira, planetan jasotako ekintzak abian jartzeko prozesuan diren erakundeentzat. Horietan aldaketa prozesuei buruz egin da gogoeta, emaitza hobeak eta iraunkorragoak lortzeko.

Gogorarazi behar da, Berdintasunerako Nafarroako Institutuak 2009tik diru-laguntzen erakunde onuradunei doako prestakuntza eskaintzen diela genero berdintasunerako planak egin ditzaten. Ordutik, 90 proiektuk jaso dute laguntza eta 155 pertsonak hartu dute parte ekintza horietan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa