(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak lanbide-heziketan teknologia berriak aplikatzeko proiektu batean parte hartzen du ostirala, 2011.eko irailak 23


Iribas kontseilaria on-line prestakuntza praktikoko "Leonardo da Vinci" proiektu honen emaitzen aurkezpenean izan da gaur, Tuteran


José Iribas Sánchez de Boado Hezkuntzako kontseilaria Reworcom (Remote Workshop of Communications) proiektuaren emaitzen aurkezpenean izan da gaur, Tuterako ETI Zentro Integratu Politeknikoa buru den proiektu bat, eta bertan Nafarroako Gobernuak parte hartu du. Proiektua LHrako "Leonardo da Vinci" Europako programaren barnean sartzen da, eta Espainiako lanbide-heziketako zentro batek 2009ko deialdian aurkeztu duen ezaugarri horietako berrikuntza-transferitzeko proiektu aldeaniztuneko proiektu bakarra da.

Proiektua zabaldutako kode baten plataforma bat sortzean datza, urrutitik on-line bidez prestakuntza praktikoa egin ahal izateko, ekipamenduak Lanbide Heziketako zentroetan kokatuta edo munduko edozein lekutan kokatutako enpresatan. Era horretan errazten da, ikasleak, Internet erabiliz, sistema fisiko batzuetara urrutitik sartzeko aukera, eta baita irakasleak teoriako eskoletara era elkarreragilean ematea ere; hala, praktikak azalpen teorikoekin bat egitea lortzen da.

Tuterako ETIk "ikaslearentzako elektronikako entrenatzaile pertsonal" batzuk garatu zituen 2004. urtean Lanbide Heziketan berrikuntza-proiektuen lehen deialdiaren barnean. Kostu txikiko praktikak egiteko elektronikako maketa modular batzuk ziren, eta ikasleak bere etxera eraman zitzakeen praktikak egiteko. Bere garaian, maketa horiek LHko beste zentroetara eta Bigarren Hezkuntzako zentroetara orokortu ziren teknologiako praktikak egiteko eta, lortutako arrakastaren ondoren, urrutitik edo on-line bidez erabiltzea erabaki zen.

Proiektuan zazpi herrialdetako bederatzi bazkidek parte hartu dute: Espainiatik, Tuterako ETIk, Nafarroako Gobernuak eta Berrikuntzako Nafarroako Agentziak parte hartu dute, eta haiei egokitu zaie elektronikako maketa didaktikoak egitea, urrutiko kontroleko sistema, proiektuaren koordinazio teknikoa eta administratiboa, aholkularitza teknikoa eta sistemaren difusioa; Greziak (Moodle 2.0 prestakuntza-plataforma proiektuaren helburuei egokitzeaz arduratu da; Austriak (Education Highway GmbH enpresak multimediako unitate didaktikoak sortzeko programa bat edo Wizard bat garatu du); Italiak (Florentziako Leonardo Da Vinci LHko zentroak Bideokonferentzien Sistema garatu du); Suediak (enpresa batek datu-basea sortu du); Frantzia eta Turkiak (plataforma probatu dute, unitate didaktikoak sortu dituzte eta edukiak beren hizkuntzetara itzuli dituzte).

Ekitaldian, Iribas kontseilariak azpimarratu du proiektu hau behar bezala egokitzen dela Nafarroako Gobernuak IKTen eta Lanbide Heziketako berrikuntzaren alde egiten duen apustuaren barnean.

Gainera, aurkezpenean nabarmendu da sistema honekin kalitatezko lanbide-heziketa praktikoa biztanle guztiei zabaltzea bilatzen dela, eta Lanbide Heziketako ekipamenduan egindako inbertsio handiari eraginkortasun handiena eta erabilera handiena lortzea; izan ere, ikasleek urrutitik erabil dezakete eskola-orduetatik kanpo eta baita ikastetxera joan ezin duten langile edo langabeek ere". "Prestakuntza klasikoaren osagarri interesgarri honek ikasleen ikaskuntza modu aktiboago eta erakargarriagoan hobetzeko aukera eskaintzen du, multimedia materialen bidez", adierazi dute proiektuaren arduradunek.

Horrez gain, kasu honetan elektronikaren ikaskuntzari aplikatzen zaion arren, edozein ekipamendu teknologikora heda daiteke.

Sistemaren konposizioa

Reworcom-ak honako elementu hauek barne hartzen ditu:

-Urrutitik eragin daitezkeen (analisiak, neurketak, manipulazioa, programazioa, e.a.) eredu batzuk (mikroprozesagailuak, robotak eta telefonoguneak).

-Urrutiko jardueretarako telekomunikazio-ingurune bat.

-Burututako prozesuak denbora errealean ikusteko urrutiko ikuspen-sistema bat.

-E-learning azpisistema osoari eusten dion irakaskuntza-plataforma bat.

-E-learningari didaktikoki laguntzeko ezagutzazko datu-base bat.

-Bideokonferentzia-sistema bat, hezkuntza-komunitateko kideek parte hartu ahal izateko.

-Bereziki e-learning euskarrira bideratutako multimedia unitate didaktikoak sortzeko laguntza-softwarea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa