(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2011-2012 ikasturteak iaz baino 2.229 ikasle gehiago izango du astelehena, 2011.eko irailak 26


Iribas kontseilariak ikasturtea inauguratu du Iruñeko "Andrés Muñoz Garde" Hezkuntza Bereziko ikastetxe publikoan


2011-2012 ikasturtean iaz baino 2.229 ikasle gehiago izango da

Ezkerretik eskuinera, Jiménez, Caeiro, Belloso, Iribas kontseilaria eta Fortuño, 2011-2012 ikasturtearen irekiera-ekitaldian. ( irudia handitu )

Guztira 106.810 ikaslek ikasiko dute Nafarroan dauden 298 ikastetxeetako batean, hau da, iaz baino 2.229 gehiagok. 2011-2012 ikasturtea gaur inauguratu du José Iribas Sánchez de Boado Hezkuntzako kontseilariak, "Andrés Muñoz Garde" Hezkuntza Bereziko ikastetxe publikoan egin den ekitaldian. Bertan izan dira, Pedro Belloso ikastetxeko zuzendaria, Mª Antonia Fortuño APYMAren lehendakaria, Begoña Caeiro ikastetxeko ikasketetako burua eta Marian Jiménez idazkaria.

Ikasturtea irailaren 7an hasi zen Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeekin (160 ikastetxe); 43k hil honen 8an edo geroago ekin zioten eta 32k irailaren 7an baino lehen. Haiei, irailaren 9an, Bigarren Hezkuntzako 72 ikastetxe eta unibertsitatekoak ez diren ikasketetakoak (Batxilergoa eta Lanbide Heziketa) gaineratu zitzaizkien, eta 37k hilaren 12an ekin zioten.

Haietatik 66.787 Haur eta Lehen Hezkuntzako hasierako hezkuntza-zatietan daude, zehazki, 26.947 Haur Hezkuntzan eta 39.840 Lehenengoan. 24.426 DBHn dabiltza, 8.460 Batxilergoan, 3.205 gradu ertaineko prestakuntza-zikloetan, eta 3.414 goi-graduko prestakuntza-zikloetan. Hezkuntza Berezian, berriz, 527 ikasle matrikulatuta daude.

Haur eta Lehen Hezkuntzako 66.787 ikasletatik, 37.913k ikastetxe publikoetan ikasten dute eta 22.321ek ikastetxe kontzertatuetan. DBHn 15.043 ikasle matrikulatuta daude ikastetxe publikoetan eta 8.663 kontzertatuetan.


2011-2012 ikasturtean iaz baino 2.229 ikasle gehiago izango da

Iribas kontseilaria, ikastetxean ematen den jardueretako bat ikasle-talde batek nola egiten duen ikusten ( irudia handitu )

Derrigorrezkoaren ondoko irakaskuntzei dagokienez, Batxilergoko 8.460 matrikulatatik, 5.043k beren ikasketak erakunde publikoetan egiten dituzte eta 2.842k sare kontzertatuan. Aldiz, Lanbide Heziketako zikloetako bat ikasten duten 6.619 gaztetatik, 5.214 ikastetxe publikoetara joaten dira eta 1.405 kontzertatuetara.

Nafarroako Hezkuntza Berezia

Hezkuntzaren Lege Organikoak ezartzen duenez, hezkuntza-laguntzako behar zehatzak dituzten ikasleak dira, ondorengo baldintzengatik ohikoa ez den hezkuntzako arreta eskatzen dutenak: hezkuntza premia bereziak (HPB), ikasteko zailtasun zehatzak, adimen gaitasun handiak, hezkuntza-sisteman berandu sartzea edo egoera pertsonalak nahiz historia pertsonalak.

1985. urtetik, Nafarroak ikasle guztiak hezkuntza-sisteman integratu eta sartzearen aldeko apustua egin du. HPBen beharrak dituzten ikasleak ohiko ikastetxe eta programetan eskolatzen dira, eta ikasle horien beharrak ohiko ikastetxe batean behar bezala bete ezin daitezkeela era kontrastatuan ikusten denean soilik, orduan proposatzen da hezkuntza bereziko ikastetxeetan eskolaratzea. Badira arretarako beste egitura batzuk ere, asko ez direnak: Iruñetik edo Tuteratik oso urrun dauden landa-esparruetako ohiko ikastetxeetan dauden ikasgela alternatibo eta sektorizatuak.

1990. urtean Nafarroako Hezkuntza arloan erabateko eskumenak bereganatu zituenetik, hezkuntzako administrazioak beharrezko mekanismoen sorrera eta aplikazioa sustatu zituen ezintasunak dituzten umeak hezkuntza-sistemara orokorrean sar zitezen; irakasleen laguntzarekin hori oso azkar egin zen.

CREENA Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroa 1993. urtean sortu zen, eta era honetako ekimenek ezintasunak dituzten ikasleak Nafarroan integratzen lagundu dute, eta handik kanpo eragina izan dute (sortu eta handik 10 urtetara, 2003an, Iruñean Hezkuntzako eta ezintasuna duten Pertsonen I. Kongresu Nazionala egin zen). Baliabideen zentro horrek ohiko ikastetxeen hezkuntza-arretari laguntzen dio, eta baita izaera bereziko ikastetxeetan ere.

2011-12 ikasturte honetan, ezintasun ezberdinengatik hezkuntza bereziko beharrak dituzten 262 ikaslek hezkuntza bereziko 4 ikastetxe zehatzetan ikasten dute. Bi ikastetxe publikotan: Iruñeko Andrés Muñoz Garde eta Tuterako Torre Monreal-en, eta bi kontzertatutan: Isterria eta El Molino-n (Iruñea). Haietan, ikasleei irakaskuntzako langileek ematen diete arreta eta baita fisioterapia, logopedia, terapia okupazionala, orientazioa, pedagogia eta abarretako espezialistek ere. Helburua ikasleek arreta pertsonalizatua jasotzea da beren gaitasunak eta autonomia pertsonala sustatze aldera.

Ikasleen gehiengoak adimen-urritasuna dute, garun-perlesia, ezintasun fisiko edo zentzumenezkoa eta baita hainbat ezintasun ere.

Ikastetxe bereziek ikasleen beharrei egokitutako curriculuma dute.

Mailak edo etapak honako era honetan egituratzen dira: Oinarrizko Hezkuntza Derrigorrezkoa, 6 urtetik 16 urtera, eta derrigorrezkoaren ondokoa (16-21 urte artekoa); azken hori, aldi berean, Hasierako Lanbide kualifikaziorako Programetan (HLKP) eta Helduarora Bideratzeko Programetan (HPB) banatzen da.

Ikaskuntzak ez daude ikasketa-alderdiei lotuta bakarrik. Bereziki lantzen dira: autonomiaren trebeziak, komunikazioa, eguneroko bizimodurako eta lan- nahiz gizarte-bizimodurako baliabideak, balioak, aisialdia, kirola… Haientzat, zenbait metodo pedagogiko erabiltzen dira, estimulaziozkoak eta komunikaziokoak, plantilla zabalekin eta dagozkien egokitzapenekin. Oinarrizko xedea da ikasleek ahalik eta garapen eta autonomia pertsonal eta sozial handiena lortzea eta beren integrazioa eta gizarteratzea erraztea.

Andrés Muñoz Garde Ikastetxe Publikoa

Iruñeko Iturra auzoan kokatuta, 70 ikasle ditu. Ikastetxeak 1992-93 ikasturtean ekin zion lanari egungo lekuan.

3-21 urte bitarteko Iruñerriko ikasleentzat da bereziki, nahiz eta Nafarroako beste udalerri batzuetako ikasle batzuk ere badiren. 60 pertsona baino gehiagoko plantilla bat dute: pedagogia terapeutikoko eta entzumen nahiz lenguaien irakasleak; Lanbide Heziketako irakasleak, gorputza hezkuntza, erlijio eta musikako irakasleak, orientatzailea, erizaina, igeriketako irakaslea, lanaldi osorako fisioterapeuta bat eta beste bat CREENArekin partekatuta, lanaldi osorako hamahiru laguntzaile eta beste sei lanaldi murriztuan, eta beste zazpi zaintzaile garraiorako eta jantokirako.

Andrés Muñoz Garde Ikastetxe Publikoko ikasleek Haur Hezkuntzako etapetan ematen zaie arreta (bi talde); Oinarrizko Hezkuntza Derrigorrezkoa, (arreta emandako 37 ikasle hamabi taldetan); eta derrigorrezkoaren ondokoa, Helduarora Bideratzeko Programa (HPB) (sei ikasle bi taldetan) eta Hasierako Gaitasun Profesional Bereziko Programa bat (bost ikasle).

Ikasleekin egindako lanarekin bizi-kalitate handiena sustatzen lortzea da haren garapen integrala banakako prestakuntza baten bidez, normalizazioa bilatze aldera. Ikastetxea bertako ikasleen behar berrietara etengabe egokituta dago, senideentzat oso hurbilekoa da eta berritzailea hezkuntzako metodologiei dagokienez. Jarduera osagarrien artean, irteerak eta bisitak edo klimatizatutako igerilekua nabarmendu behar dira.

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta kontzertatuekin egindako "Eskolaratze konbinatua" izeneko modalitatea ere badago, Zenbait ikaslek beren ikasketa-ordutegiaren zati handiena hezkuntza bereziko zentroan egiten dute, baina asteetako zenbat alditan ohiko ikastetxe batera joaten dira komunikazioa eta elkarrekintza soziala sustatze aldera.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa