(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak lokailu fisikoak eta farmakologikoak arautuko ditu gizarte-zerbitzuen zentroetan osteguna, 2011.eko irailak 29


Berrikuntza moduan, profesionalek erabiltzaileei izan ditzaketen aurkako ondorioen berri eman beharko diete, eta erabiltzaileek haiek aplikatzearen aurka egin ahal izango dute


Adin nagusiko bikote bat parketik paseatzen.

Adin nagusiko bikote bat parketik paseatzen.

Nafarroako Gobernuak honako hauek arautzen dituen foru-dekretu bat onartu du: lokailu fisikoen erabilera (gerrikoak, txalekoak,mamu- izarak edo barandak) eta tratamendu farmakologikoak egoitza-zentroetan nahiz eguneko zentroetan ezintasun fisiko edo psikikoren bat duten pertsonentzat eta adin nagusikoentzat.

Gizarte Zerbitzuen 15/2006 Foru Legearen zortzigarren artikulua garatzen duen arauaren helburua lokailu-mota horiek ahalik eta gehien kentzea da; izan ere, gehiegi erabiliz gero, depresioa, antsietatea, desorientazioa, txizari ezin eustea eta zauriak eragin ditzake hartzaileen artean, oinarrizko eskubideak eta konstituzio-printzipioak urratzeaz gain: askatasun fisikoaren eskubidea esaterako, giza legezkoak ez diren edo iraingarriak diren tratuak ez pairatzeko eskubidea, eta nortasunaren garapen askea izateko eskubidea.

Horretarako, zentro guztietarako jarduteko jarraibide homogeneo batzuk ezartzen ditu. Berrikuntza moduan, dekretuak profesionalei "era argian eta sinplean" jakinaraztera behartzen die aplikatu aurretik lokailuek dituzten abantailen eta desabantailen inguruan.

Testuak ezartzen du, gainera, hartzaileek neurri fisiko eta farmakologiko horiek ukatu ahal izango dituztela "behar den zainketa alde batera utzi gabe", osasun-alorrean eskubideen eta betebeharren 17/2010 Foru Legean ezarritako mugen barnean.

Edozein kasutan, interesdunaren edo bere ordezkari legalaren baimena behar da. Gainera, berrikuntza moduan, lokailu-mota bakoitzak "informatutako baimena bereizita" izan beharko du, eta onarpen bakar bat ez da baliozkoa izango lokailu-mota ezberdinak onartu eta baimentzen direla ulertzeko.

Neurri horiek azken eskaera egitean aplikatu dira eta medikuaren aginduz, ezinbesteko salbuespenetan izan ezik "aparteko beharra dagoen egoeretan edo premiazko egoeretan, pertsonari berari edo besteei berehala kalterik ez eragiteko"; kasu horretan, medikuari abisatu beharko zaio "eta ahal den neurrian, berehala". Era horretan, diziplina edo egokitasunagatik lokailuak ezartzea eragotzi nahi da

.

Gainera, behin aplikatuta, dekretuak jarraipen bat egitea behartzen du ahal den neurrian bizitza guztirako erabilera ekiditeko. Hala, zentroek banakako arreta-plan bat landu beharko dute, eta bertan erabiltzaile eta lokailuaren kontrol-jarraibideak zehaztu beharko dituzte, pertsonen ezaugarriak, bilatutako helburua, hura lortzeko kalkulatutako epea eta aurreikusten diren nahiz saihestu daitezkeen ondorioak. Eta, gainera, neurriak kentzeko jarraipen bat egin beharko dute sortu zuten arazoa konpontzen bada.

Nolanahi ere, dekretuak berme batzuk ezartzen ditu lokailuen erabileran: pertsonak oinarrizko behar guztiak beteta izatea eta bere ondorio txarrak prebenitzen edo gutxitzen dituzten zainketak jasotzea; neurri horiek aplikatzearen ondorioz, ez dadila isolatua edo baztertua izan; azken horiek ahalik eta epe laburrenean ken daitezela; aldez aurretik beste aukera batzuk erabiltzen saiatu izan dela; eta, beharra izanez gero, murriztaileenak ez direnak erabiltzea.

Neurri horien guztien azken xedea erabiltzaileei tratamendu duin bat bermatzea da, haien askatasuna eta autonomia ahalik eta gehien bermatuko dituena.

Egoitzako eta eguneko zentroek urtebete dute, araua indarrean jartzen denetik, gizarte-zerbitzuak bertan dauden aginduei egokitzeko. Nafarroan 118 daude guztira, eta haietatik 91 bizitzeko zentroak eta babestutako pisuak dira (76 adin nagusikoentzat, 10 ezindu psikikoentzat eta 5 ezindu fisikoentzat), eta 27 eguneko zentro (12 adin nagusikoentzat, 8 ezindu psikikoentzat eta 7 ezindu fisikoentzat).

Guztira, 7.819 pertsonarentzako lekua dute. Zehazki, 6.438 plaza dago 65 urte baino gehiagoko pertsonentzat, 901 ezintasun psikikoren bat dutenentzat eta 480 ezintasun fisikoren bat dutenentzat.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa