(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak enplegua bilatzeko tailer bat 124.800 eurorekin finantzatu du lan-munduan sartzeko arazoak dituzten pertsonentzat astelehena, 2011.eko urriak 3


Goicoechea kontseilariak jarduera horri amaiera eman dio, Nafarroako IV. Enplegu Planaren programa esperimentalen barnean


ENafarroako Gobernuak 124.800 eurorekin finantzatu du enplegua bilatzeko tailer bat

Langileak.

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko kontseilari Lourdes Goicoecheak "Apuntatu Enpleguan" tailer esperimentalari amaiera eman dio. Tailer hori Nafarroako UGTk antolatu du eta Nafarroako Gobernuak 124.800 eurorekin finantzatu du.

Nafarroako IV. Enplegu Planaren programa esperimentalen barnean egindako jarduera hori, lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat da eta 60 ikaslek parte hartu dute.

Goicoecheak nabarmendu duenez, ekimen honen arrakastaren sekretua (parte-hartzaileen % 45 baino gehiago lanean ari da une hauetan) "lan-merkatua, lana lehenesten duela da eta, batez ere, enplegua topatzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonentzat dela". Gainera, kontseilariak aurreratu duenez, "datorren urterako Nafarroako Gobernuak honen antzeko beste zazpi programa esperimental onartu ditu".

Tailerra oinarritu den taldeak honako hauek osatzen dute: 40 urte baino zaharragoko emakumeek, 50 urte baino gehiagoko gizonek, beren kargu 16 urte baino gutxiagoko seme-alabak dituzten emakume immigranteak, eta bideratuta dauden sektore ekonomikoak: metalurgia eta manufakturako industria; garbiketak; merkataritza eta biltegia.

Metodologia

Programaren lehen eginkizuna ikasleak hautatzea da. Horretarako, tailerra interesgarria izan daitekeen pertsonekin harremanetan jartzen da postaz. SNEren laguntzarekin, eta informazio-hitzaldi batean parte hartzeko gonbita luzatzen zaie. Horren ondoren, banakako elkarrizketa bat egiten da bakoitzaren profil pertsonala eta profesionala ezagutzeko, eta 60 parte-hartzaileak hautatzen dira.

Tailerraren beste helburuetako bat erabiltzaileen enplegu-maila hobetuko duten ekintzak egitea da banakako edo taldekako orientazioaren bidez, saioak parte-hartzaileen ezaugarri pertsonaletara egokituz. Horretarako, banakako saioak egiten dira, eta bertan ondorengo alderdi hauen inguruan orientazioa eskaintzen zaie: lehen elkarrizketa, curriculuma egitea eta aurkezpen pertsonaleko gutuna, lan-eskaintzetarako hautagaitza, sor daitezkeen lan-kontsultak, immigrazio-gaiei buruzko kontsultak edo Interneteko eskaintzei buruzkoak.

Prestakuntzari dagokionez, zeharkako prestakuntza (taldeko saioak) eta prestakuntza zehatza bereizten dira. Lehenengoak jorratzen ditu: lana bilatzea, curriculuma eta aurkezpeneko gutuna, posta elektronikoa, lan-merkatua gaur egun, eskaintzen tailerra, lan-elkarrizketa, enplegua nola zaindu, laneko legeria, test psikoteknikoak, taldeko dinamika, autoenplegua, lan-bizitza eta familiarra bateratzea, lan-arriskuak prebenitzea, kualifikazio profesionalak edo Informazio eta Orientazioko Sarearen erabilera (Riop). Prestakuntza zehatzean ahalegin berezia egiten da erabiltzaileak lan-munduan sartzeko potentziala duten sektoreetan sar daitezen; hau da, logistika edo biltegiratzean, elikagaiak manipulatzen, kobrantzak kudeatzen, administrari-laguntzailea edo komertziala, mantenu-lanetako teknikaria, sustatzailea…

Tailerra bitartekotzako fase batekin osatzen da (prospekzioa). Xede-enpresak hautatzea da kasu honetan egin beharrekoa, sektore estrategikoak antzemanez eta enpresa-zorro bat sortuz, eta harremanetarako bideak zehazten dira haietako bakoitzarekin (hitzartutako bisita, telefonoz bidezko harremana, atez atekoa, mailing-a, webgune espezializatuak edo sinergiak).

Enplegurako programa esperimentalak

Horien helburua da, alor ezberdinak nahasten dituzten enpleguaren plan integralak garatzea, esate baterako: informazioa, orientazioa eta aholkularitza, prestakuntza, lan-praktika eta mugikortasuna geografikoa; horiek kudeatzen dituzten erakundeen xedea eta hartzen duten konpromisoa da, gutxienez bertan parte hartzen duten langabeen % 35ek lan-merkatuan sartzea, lan-merkatuan sartzeko zailtasun handienak dituzten taldeen artean.

Horretarako, Nafarroako Gobernuak urtero diru-laguntzak eskaintzen ditu enpleguaren alorrean programa horiek abian jartzeko, irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko guztiek lehia ahal dezaten, eta esperientzia egiaztatzen dutenak besteren edo norberaren kontura lan-munduan sartzeko prozesuetan langabeei laguntzeko egiten diren ekintzetan.

2010ean eta 2011n, Nafarroako Gobernuak milioi bat euroko laguntza eman du zortzi programa esperimental egiteko, eta haietan lan-munduan sartzeko zailtasun handienak dituzten taldeetako 480 pertsonak parte hartu dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa