Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Iribas kontseilariak zorionak eman dizkie gaur parte-hartzaileei; hauek asteazkenean jasoko dute saria Madrilen. Erreginaren eskutik.
Rubén, Izarne, Lorena, Oihane, Cristhian eta Damián (makurtuta) ikasleak, Iribas kontseilariarekin, Zabalegui irakaslearekin eta ikastetxeko zuzendariarekin batera.
(
irudia handitu
)
José Iribas Sánchez de Boado Hezkuntza kontseilaria Iruñeko Padre Moret Irubide BHIn izan da gaur, "Acción Magistral 2011" sarian,
“La aventuras del mago Kamelo: un cómic para prevenir el consumo de drogas entre adolescentes” ( Kamelo magoaren abenturak: nerabeen artean drogen kontsumoa prebenitzeko komikia) lanarekin, aipamen berezia lortu duten ikasleei zorionak emateko. Saria Sofia Erreginak emango du, asteazken honetan, urriak 5, Madrilgo Zarzuela Jauregian egingo den ekitaldi batean.
María Zabalegui eta Iñaki Redín irakasleen zuzendaritzapean talde nafarrak burututako proiektua, finalista izan da 12tik 16 urtera bitartekoen kategorian. Maila horretan sartzen dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako zentroek aurkezten dituzten lanak edo esperientziak (PCPI – Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programak barne). Proiektu honetan Iruñeko ikastetxeko irakasleek, ikasleek, gurasoek eta langileek parte hartu dute.
Maisu Ekintzaren Saria Drogamenpekotasunaren kontra Laguntzeko Fundazioak (FAD), UNESCOrekin Lankidetzan aritzeko Espainiako Batzorde Nazionalak, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak, eta BBVAk antolatzen dute, Homenaje al Maestro (Maisu-Maistrari omenaldia) kanpainako ekintzen esparruan,; eta irakasleen hezkuntza-lanak duen garrantzia aintzatestea du helburu.
Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko Espainiako ikastetxeetan garatzen diren eta ikasleen nortasunaren garapenean laguntzera bideratuta dauden proiektuei ematen zaie saria. Saritutako proiektuek, gainera, balio prosozialen transmisioa ahalbidetu eta familiaren eta eskolaren arteko lankidetza eta horiek komunitatearekiko elkarreragina izatea bultzatu behar dute.
Aurtengo ekitaldian (zazpigarrena) 441 proiektu aurkeztu dira Andaluzian, Aragoan, Gaztela Leonen, Katalunian, Madrilgo Autonomia Erkidegoan, Galizian, Kanariar Uharteetan, Nafarroan eta Euskadin.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen