(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak kultura-turismoari buruzko liburuxka berri bat argitaratu du

asteartea, 2011.eko urriak 4


Bertan jasotzen ditu Donejakue Bidea, Iruñerria, Erdialdea, Erribera, Pirinioak eta kultura-ibilbideak


Nafarroako Gobernuak "Nafarroa, kultura-turismoa egiteko aukera paregabea" izeneko informaziorako liburuxka plazaratu du. Argitalpen berri horrek sei kategoria ditu: Donejakue Bidea, Iruñerria, Erdialdea, Erribera, Pirinioak eta kultura-ibilbideak.

Donejakue Bidea lehen kategoria da, Nafarroa baita bide hori hasteko estatuko guneetako bat eta Europako Xakobeo ibilbide guztien elkargunea. Atal horretan Erdi Arotik hasita gaur egunera arteko giltza historiko guztiak ematen dira jakitera Nafarroako Bidea ezagutzeko. Foru Erkidegoan jarrai daitezkeen lau ibilbideen mapak eta grafikoak ditu erantsita, eta ibilbidean zehar igarotzen diren herriak edo distantziaren kilometroak agertzen dira, baita Xakobeo ibilbidean zehar dauden Nafarroako herrien altuera metrotan ere.

Iruñerriak liburuxka kulturalari buruzko bigarren atala osatzen du. Atal horretan hiriaren sorrerako Erdi Aroko kultura zein gaur egungo kulturaren modertasuna, Iruñeko harresiak eta San Bartolome gotorlekuko Interpretazio Zentroa, Katedraleko klaustro gotikoa eta fatxada neoklasikoa edo Nafarroako Museoa eta Oteiza Museoa agertzen dira. Kategoria horretan San Fermin jaiak, Planetarioa edo Nafarroako Baluarte Biltzar Jauregia eta Auditorioa ere azaltzen dira.

Hirugarren kategoria Erdialdeari buruzkoa da; han, Nafarroako historiak arrastoa utzi du. Atal horrek Arellanon eta Andelosen erromatarrek utzitako aztarna berrikusten du, baita musulmanen eta gaztelarren erreinua defendatu zituzten jauregi eta gotorlekuak ere, esate baterako, Xabierko Gaztelua, Uxueko eliza-gotorlekua edo Artaxoako Zerkoa. Leireko Monasterioa, Iratxekoa eta Eunateko tenplua nabarmentzen ditu, baita Zangoza, Erriberri, Tafalla, Lizarra, Viana edo Garesko monumentuen multzoak ere. Azkenik, liburuxkak Nafarroako Erdialdeko urte osoko kultura-agenda erakusten du.

Erribera kultura-turismorako liburuxkaren laugarren atalean dago. Tutera nabarmentzen du 400 urtean zehar musulmanen, juduen, mozarabiarren eta kristauen kulturaren arteko elkarbizitzaren sorrera izan zelako; horrek hiriko arkitekturan arrastoa utzi zuen. Mestizaje hori Monreal Dorrean edo Andre Maria katedralean ikus daiteke. Erriberan, gainera, Corella eta Milagoko arkitektura multzo zibil eta erlijiosoetan dauden barrokoaren aztarnak nabarmentzen ditu. Beste alde batetik, eskualde horretan garrantzitsuak dira Fiteroko, Tulebrasko edo La Olivako monasterioak, nor bere baitan biltzeko tokiak.

Bosgarren atala Pirinioen ingurukoa da, paisaiaren, historiaren eta kulturaren aldetik aberastasun handiko tokia dena. Liburuxkak elezaharrez inguraturiko Orreagako Kolegiata bezalako lekuak azpimarratzen ditu, han baitago Antso VII.a Nafarroakoaren hilobia. Elezaharra eta historia bateratzen dituen beste lekuetako bat Aralarko San Migel santutegia da. Han Europako esmalte pieza garrantzitsuenetariko bat dago. Liburuxkak dio Nafarroako Pirinioak nobleen eraikinen eta jauregien lurra direla, horregatik daude Donamaria, Irurita edo Zubiriako dorretxeak edo Arizkungo Ursuatarren Jauregia. Gainera, eskualde horretan hainbat museo etnografiko daude, esate baterako, Uztarrozekoa, Izabakoa, Erronkarikoa eta Burgikoak. Horietan, bisitariak Erronkariko nortasuna eta ibar horretako historia mirestu ditzake. Bestalde, Jorge Oteiza Museo Etnografikoak Baztan ibarreko tradizioak biltzen ditu. Zugarramurdikoak, ostera, Erdi Aroan sorginkeria dela-eta 40 auzokide baino gehiago epaitu zituzteneko prozesua gogoratzen du.

Liburuxkako azken atala kultura-ibilbideei buruzkoa da. Nafarroan gaikako hainbat ibilbide egin daitezke: Alde batetik, Gazteluen eta Gotorlekuen Ibilbideak historian zehar etsaien erasoetatik onik atera diren defentsarako elementu nagusiak zeharkatzen ditu. Erromanikoko Ibilbideak arkitektura estilo hori duten monasterioen, elizen, ermiten eta garaien aberastasuna erakusten duen bidetik zehar igarotzen da, Erdialdean eta Nafarroako Erriberan. Ardoaren Ibilbideek upategiak eta establezimendu turistikoak erakusten dituzte. Karlismoaren ibilbideak XIX. mendean Nafarroan garrantzia izan zuen mugimendu horretako gertaera nagusienak bertatik erakusten ditu. Halaber, Sorginen Ibilbideak esoterismoari lorturiko istorioz beteriko elezaharren txoko ederretara gerturatzen du. Azkenik, Pilotaren Ibilbidea Foru Erkidegoko 40 herritatik  pasatzen da eta Nafarroan pilotak izan duen historia, pilotariak bakoitza bere modalitatean eta frontoirik esanguratsuenak erakusten ditu.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa