(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitale Guneko sukaldeen berrantolaketa berria kalitatezkoa, eraginkorra eta modernoa izango da ostirala, 2011.eko urriak 21


Gainera, laborategiak bateratzeak osasun prestazioaren estaldura bermatuko du zerbitzuen homogeneotasun eta optimizazio irizpideak eta pazienteentzako laguntzaren kalitatea oinarri


Transcripción textual del video

Marta Vera Janín Osasun kontseilaria eta Angel Sanz Barea Osasunbideko zuzendari kudeatzaileak,  gaurko prentsaurrekoan, Nafarroako Gobernuak osasun zerbitzuak hobetzeko burutuko dituen bi jardueren inguruan jakinarazi dute. Alde batetik, Nafarroako Ospitale Guneko sukaldeen berrantolaketaren berri eman dute. A (lehengo Nafarroako Ospitalea), B (lehengo Virgen del Camino Ospitalea) eta D gunekoak (Ubarmin klinika) batzen ditu. Beste alde batetik, Nafarroako Ospitale Guneko zentroetako (lehengo Virgen del Camino Ospitalea, Nafarroako Ospitalea, Ubarmin Klinika eta Docor San Martín anbulatorioa) eta Tuterako Reina Sofía eta Lizarrako García Orcoyen ospitaleetako laborategiak batzearen inguruan hitz egin dute.

Lehengo Nafarroako Ospitaleko sukaldea

Marta Vera Janín Osasun kontseilaria eta Angel Sanz Barea Osasunbideko zuzendari kudeatzaileak,  gaurko prentsaurrekoan, Nafarroako Gobernuak osasun zerbitzuak hobetzeko burutuko dituen bi jardueren inguruan jakinarazi dute. Alde batetik, Nafarroako Ospitale Guneko sukaldeen berrantolaketaren berri eman dute. A (lehengo Nafarroako Ospitalea), B (lehengo Virgen del Camino Ospitalea) eta D gunekoak (Ubarmin klinika) batzen ditu. Beste alde batetik, Nafarroako Ospitale Guneko zentroetako (lehengo Virgen del Camino Ospitalea, Nafarroako Ospitalea, Ubarmin Klinika eta Docor San Martín anbulatorioa) eta Tuterako Reina Sofía eta Lizarrako García Orcoyen ospitaleetako laborategiak batzearen inguruan hitz egin dute.

Verak sukaldeen berrantolaketari edo kontratu bidez enpresa bati proiektua esleitzearen inguruan esan du "enpresa espezializatuen esku jarriz gero proiektua, kalitatea, eraginkortasuna eta modernitatea hobetzen dira nabarmen". Gainera, esan du "enpresa horiek Europan homologaturiko kalitatearen ziurtapen arauak dituzte, eta erabiltzen dituzten kontrol sistemek menuen trazabilitatea bermatzeaz gain, huts egitea ia ezinezkoa dela ziurtatzen dute. Jakina, ospitaleratutako pertsonen dieta terapeutikoak bermatzen dituzte, kontuan izanik Nafarroako Ospitale Guneko pazienteen % 50ek basala ez den dieta jasotzen dutela". Horren haritik, azpimarratu nahi izan du Nafarroako Ospitale Guneko Dietetika eta Nutrizio Klinikoaren Atala izango dela, orain arte bezala, menu bakoitzaren jarraibide nutrizionalak ikuskatu eta zehaztu eta hornitzaileek lizitazioaren baldintzen orrian jasoko diren xedapen tekniko nutrizional eta dietetikoak betetzen dituela kontrolatzeko ardura izango duena.

Eraginkortasun arrazoiei dagokienez, kontseilariak esan du oraingo langileekin (880 pazienterentzako janariak prestatzeaz arduratzen diren 204 pertsona), "Nafarroako edozein etxe edo familiatako batez bestekoa gainditzen dela". Verak azpimarratu duenez, "Elikaduraren kasuan, amaierako produktuaren kalitatea ez dago beti proportzio zuzenean balio-kate osoan dauden langile kopuruarekin (erosketak, biltegiratzea, ekoiztea eta banatzea), baizik eta antolaketa ereduaren, euskarri informatikoko bitartekoak ezartzearen, ekipo moderno eta espezializatuen ezagutza eta eguneraketa etengabearekin baino".

Sukaldeetan lan egiten duten langileei dagokienez, "horietako askorentzat, kategoria bereko baina beste zerbitzu batzuetako beste postu batzuk burutzera pasatzea gaur egungo lan baldintzak hobetzea dakar. Gainera, lizitazioaren baldintzen orrian esleipendunak lehentasunez pertsona horiek kontratatzea baloratuko da".

Verak, horrez gain, Nafarroako osasun sistema eraberritzea ere apaitu du. Vera osasun sistema modernoaren aldekoa da, teknologiaren eta profesionalen abangoardian dagoena, baina baita pazienteen arretari dagokionez ere, esate baterako, elikaduran. Gaur egun, kalitatearen estandarrek haien prozesuetan behar bezala ziurtatuta dauden enpresa edo konpainiekin lan egitea eskatzen dute. "Horrexegatik, duela hainbat urtetatik, ospitale publiko eta pribatuak elikadura zerbitzuak kanporatu dituzte. Gaur egun gehiengoa dira Espainian eta Europan. Nafarroako osasun publikoa ez da atzean geratuko", gogorarazi du.

Mintzaldiaren beste une batean, Verak gaur egun zerbitzuak dituen zailtasunak aipatu ditu, izan ere, A eta B guneetako sukaldeen instalazioak egunean jarri behar dira goitik behera. Gainera, horien kokapena dela eta, hau da, ospitaleen eraikinen erdian daudenez, "hondakin organikoak eta hornidurak operazio-gela edo anestesiaren ondorengo zaintza unitateetatik hurbil pilatzen dira eta ezinezkoa da etorkizunean espazio gehiago behar duten unitate batzuk handitzea".

Verak nabarmendu bezala, Nafarroako Ospitale Gunea sortu zenetik, zerbitzu medikoen homogeneizazioa eta funts publikoen kudekatea eraginkorragoa egitea izan da helburua. Horrekin gauza bera gertatzen da "ez da zentzuzkoa Ospitale Gune bakarra eta hiru sukalde izatea".

Azkenik, Osasunbideak zerbitzuaren titularra izaten jarraituko duela esan du, baita enpresa espezializatu bati azpikontrataturiko garbitegi zerbitzuarena ere.

Tuterako Reina Sofía Ospitaleak kontratau dizkio zerbitzuak dagoeneko elikadura enpresa bati

Vera kontseilariak azpimarratu nahi izan du, elikaduraren kasuan, "sukaldea pazientearentzako zerbitzu  gisa antolatu behar dela, hau da, pazientearen beharrizanetara bideratuta, eta ez antolakuntzaren beharrizanetara. Hartara, oraingoak baino jateko ordutegi arrazoizkoagoak ezarri ahal izango dira, gaur egun langileen lanaldiek baldintzatzen baitituzte, gaixoen beharrizanek baldintzatu ordez, edo pertsonen beste beharrizan batzuetara egokitu ahal izango dira (kultura-aniztasuna, beharrizan erlijiosoak, etab.).

Verak zein Sanz Bareak zehaztu duten moduan, Tuterako Reina Sofía Ospitaleak Auzolagun sozietate kooperatiboa kontratatu du elikadura zerbitzurako.

Azken esleipena 2011ko apirilaren 8an egin zen (Osasunbideako zuzendari kudeatzailearen 885/2011 ebazpena), eta kontratua 2011ko abenduaren 31ra arte dago indarrean; urtero ere luza daiteke 2014ko abenduaren 31ra arte. Kontratu horren arabera, paziente bakoitzaren eguneko dietaren prezioa 19,60 euro da, ospitaleko pazienteen zerbitzuari zein zentroko zaintzako langileen zerbitzuari dagokionez. Osasunbidean, eguneko dietaren kostua 29,24 euro da gutxi-gorabehera, hau da, 3,5 eta 4 milioi euro aurreztea ekar dezake horrek urtean.

Osasun laborategiak bateratzea

Bigarren jarduerari dagokionez, Nafarroako Ospitale Guneko zentroen (lehengo Virgen del Camino Ospitalea, Nafarroako Ospitalea, Ubarmin Klinika eta Docor San Martín anbulatorioa) osasun laborategiak eta Tuterako Reina Sofía eta Lizarrako García Orcoyen ospitaleetako bateratzeari dagokionez alegia, kontseilariak esan du badagoela lan talde bat laborategi bakoitzaren beharrizanak eta zerbitzuen zorroa aztertzen ari dena antolatzeko eredurik onena baloratzeko. "Azterketa horretatik sare publiko guztiko laborategiak batzea egokia den ala ez jakingo da, hau da, zentroetako laborategiak".

Veraren arabera, laborategiak bateratzeak "eraginkortasuna hobetuko du, eta osasun prestazioaren estaldura bermatuko da zerbitzuen homogeneotasun eta optimizazio irizpideak eta pazienteentzako laguntzaren kalitatea oinarri, bi arrazoi direla eta: lehena, bateratzeak modu automatikoan egin daitezkeen azterketako probak errobotizatzea dakarrelako; gehiengoa dira. Hala, zehaztasunek emaitzan hutsegiteko tartea murrizten dute, eta, gainera, hiritarrek gaur egungoak baino epe berberak ledo aburragoak itxaron ostean lortuko dituzte emaitzak.

Bigarrena, orain baino prestatzio analitiko gehiago eta hobeak eskuratu ahal izango dituztelako, baita despertsio geografikoa eta makina espezializatuen aniztasuna dela eta eskaini ezin daitezkeenak ere. "Masa kritiko handiagoa, teknologia efikazagoa eta kanpoko laborategietara eraman ordez gure komunitatean analitikak egitea ahalbidetzen duten sistema gehiago edukita, gure beste lehentasunetako batean hobekuntza garbia lortuko dugu: nafarrek osasun prestazio berberak eskuratu ahal izatearen zuzentasuna eta bermea", zehaztu du.

Gainera, kontseilariak esan duenez, bateratze horrek profesionalentzako hobekuntza ere ekarriko du lanbidea hobetzeko aukera ere izango delako, azpiespezialitate berriak garatzeari esker: zentzu horretan, teknika abangoardistak garatu ahal izango dia, alderdi ikertzailea hobetu eta, azkenik, irakaskuntzako jarduera garatuko da.

Verak eta Sanzek biek esan dute, sukaldeak kanporatzearen kasuan bezala, sare publikoko laborategiak zentralizatzea osasun sistema askotan eta aukeratutako kudeaketa ereduetan eraginkorra izan dela (Madrilgo ospitale berri guztien moduan). "Horregatik, asko aurrezteko aukera emango digun arren, ez da murrizketan barne hartzeko neurria. Pazienteak jasotzen duen prestazioaren kalitatean ez da murrizketa bat ere egiten. "Alderantziz, haien zerbitzua nabarmen hobetuko dugu". "Gainera, laborategiak zentralizatuta egoteak ez du esan nahi pazienteek lekuz aldatu behar izango dutenik ateratzeak egiteko. Diagnostikorako teknikak bateratuko dira, ez kanporatzeak egiteko guneak", zehaztu du.

Azkenik, laborategiko gastua biztanleko eta urteko 45 euro baino gehiagokoa da. Laborategiak errobotizatu eta zentralizatzen badira soilik 12 euro aurreztu daitezke biztanle eta urteko, hau da, urtean 7,2 milioi euro.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa