(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak uste du Mediterraneo-Kantauriko korridoreak Pirinio arteko komunikazioak hobetuko dituela asteazkena, 2011.eko urriak 26


Herri Lan eta Garraioetako zuzendari nagusiek Toulousen azaldu dute, korridoreak Nafarroarentzat zer ondorio on duen eta haren terminal intermodalek Tuteran eta Noain-Iruñean zer ondorio on dituzten


Toulouse, Nafarroa Kantauri-Mediterraneoko Korridorean

Berta Miranda (erdian) Pirinioetako Komunikazioei buruzko Konferentzian egindako agerraldian. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Toulouse-n gaur egin den Pirinioetako Lan Erkidegaren bileran azpimarratu du Mediterraneo-Kantauri korridorean sartzeak zer garrantzi eta interes duen Pirinio arteko komunikazioak hobetzeko. Hala adierazi dute Herri Lanetako zuzendari nagusi Camino Bonafaux Martínez-ek eta baita Garraioetako zuzendari nagusi Berta Miranda Ordobás-ek, gaur Pirinioetako Komunikazioei buruzko V. Konferentzian egin dituzten agerraldietan, Pirinioetako Lan Erkidegoak burutzen diten saioen barnean.

Jakinekoa denez, bihar, osteguna, hiri frantses horretan Pirinoetako Lan Erkidegoaren 29. osoko bilkura egingo da, eta bertan Nafarroako Gobernuaren Lehendakari Yolanda Barcina Angulok buruzagitza hartuko duela aurreikusita dago.

AHko Nafarroako korridorearen garrantzi estrategikoa

Camino Bonafaux-ek adierazi duenez, Sustapen Ministerioak proposatuta eta Europako Batzordeak Garraioaren Europa arteko Sareei buruz duela gutxi hartutako erabakiaren barnean bermatuta, Nafarroa Kantauri-Mediterraneoko korridorean sartzearekin abiadura handiko Nafarroako korridoreak behin betiko bultzada jaso du, eta hortik ondorio oso onak aterako dira Nafarroaren etorkizunerako.

Era horretan, Herri Lanetako zuzendari nagusiak azaldu duenez, egoera pribilegiatuan geratzen da maila nazionalean nahiz nazioarteko mailan; izan ere, kontuan hartu behar da bereziki merkantzietarako prestazio handiko korridore bat dela, baina baita bidaiarientzat ere. Hala, Nafarroa puntu estrategiko batean geratzen da maila nazionalean eta nazioarteko mailan merkantzien jarioari eusten dioten ardatzen artean.

Gainera, azpimarratu du, trena etorkizuneko motor nagusietako bat dela, eta merkantzien tren bidezko garraioa oraindik ustiatzeko dagoela Espainian. Herrialde honetan merkantzien garraioa % 3a da; Europar Batasunean, berriz, % 15a. Hori dela eta, korridorea pizgarri izango da jada badauden inbertsioak finkatzeko eta beste batzuk bereganatzeko, eta horren ondorioz enplegua sortuko da.

Azkenik, jarraitu du, Nafarroan barneko nahiz kanpoko turismoa (Europako gainerako herrialdeetatik) handitzeko aurreikuspena dago.

Terminal intermodalak Tuteran eta Noain-Iruñean

Bestalde, Garraioetako zuzendari nagusi Berta Mirandak azpimarratu duenez, merkantzien garraiorako egun errepidearekiko dagoen menpekotasunak lehiakortasunean eragin txarra du, esportazio eta inportazioetan bereziki. Horregatik, Abiadura Handiko Trena eraikitzeak lehiakortasuna hobetzea ekarriko dio Nafarroari, merkantzien errepideko garraioaren aurrean (ibilgailuz beteta dauden errepideak).

Gainera, erantsi du, abiadura handiko trena garraiobide modernoa eta eraginkorra da bidaiari nahiz merkantzientzat, eta iraunkorra; izan ere, garbiagoa da ingurumenean duen eraginari dagokionez, elektrizitatea bakarrik erabiltzen baitu (gero eta gehiago energia berriztagarriekin sortzen dena), eta trenek balaztei eragitean ere elektrizitatea sarera itzultzen duten sorgailu gisa funtzionatzen dute.

Berta Mirandak nabarmendu du, halaber, Nafarroako tren-korridorea Kantauri-Mediterraneoko ardatzean sartzeari esker, eta bide-sarearekin elkar lotuta, beste garapen logistiko batzuk egingo direla Tutera eta Noain-Iruñeko nodo logistikoetan aurreikusitako bi terminal intermodaletatik abiatuta bereziki. Ez da ahaztu behar, Kantauri-Mediterraneoko ardatzak (Valentzia, Aragoi, Errioxa, Nafarroa, EAE eta Kantabriako autonomia erkidegoak zeharkatzen ditu) bertan dauden portuak, ekoizpen-zentroak eta biztanleak lotzeaz gain, Mediterraneo, Atlantikoko korridoreekin eta korridore Zentralarekin elkartzen dituela ere; aldi berean, mugaren bidez merkantzien Europako korridoreekin erlazionatzen da.

Horregatik, Berta Mirandak adierazi duenez, Abiadura Handiko Nafarroako Korridorea eraikitzeari esker, "beste garapen logistiko batzuk sustatu ahal izango dira, Nafarroaren barnean garraio-sistema bat antolatuz sistema nazional eta europarrarekin lerrokatuta; era horretan, gure ekonomiak eraginkortasun eta iraunkortasun handiagoa izango du".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa