(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Foru Erkidegoko “apartamentu turistikoen” antolamendu-araudia onartu du asteazkena, 2011.eko urriak 26


Era honetako establezimenduen kopurua hirukoiztu egin da 2006. urtetik


Apartamentu turistiko bat

Apartamentu turistiko bat. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Foru Erkidegoko "apartamentu turistikoen" antolamendu-araudia onartu du asteazken honetako ohiko saioan. Era horretako ostatuak nabarmen ugaldu dira azken hiru urteetan.

Gaur onartu den foru-dekretuak jarduera hori antolatzen du, hau da, apartamentu horien berariazko ezaugarriak, baldintza teknikoak eta eman beharreko zerbitzuak mugatzen ditu, eskaintzen dituzten zerbitzuen kalitatea bermatzeko xedez.

Orain arte Turismoari buruzko 7/2003 Foru Legeak, otsailaren 14koak, barnean hartzen zituen era horretako ostatu turistikoak, definizio zabala emanez; izan ere, barnean hartzen zituzten pisuen eraikinak, etxeak, txaletak edo antzekoak, edo halakoen multzoak. Orain, apartamentu turistikoak izango dira denboraldiko egonaldietakoak, hau da, hiru hilabeteko edo gutxiagoko okupazioa eskaintzen dutenak. Tipologia honek barnean hartzen ditu izaera finkoa duten etxeak, txaletak, haitzuloak, eraikin aurrefabrikatuak, eta eraikin baten atxikiak edo zatiak, gutxienez 90 metro karratuko azalera erabilgarria, sarrera independentea eta banaketa bertikala badituzte.

Araudi berriak, hala, berrikuntza bat gehitzen du: kategoria horretan haitzuloak, txaletak eta eraikin aurrefabrikatuak sartzea. Gainera, bi motatako apartamentu turistikoak bereizten ditu: apartamentu-blokea eta etxebizitza turistikoa. Apartamentu turistikoen blokeak dira titular berberak ustiatzen dituen hamar etxebizitzako edo gehiagoko multzoak, eraikuntza berean instalatuta daudenak nahiz multzo arkitektoniko homogeneo bat osatzen dutenak.

Beste berrikuntza bat ere bada: ostatu turistikoak gainera landa-ostatuaren kalifikazioa ere izan dezakete, Nafarroako Turismo Erregistroan landa-etxe gisa erregistratu ezin badira, 5.000 biztanletik beherako guneetan kokatuta badaude eta balio arkitektoniko berezia duten eraikinetan edo kokatuta dauden inguruko arkitektura tradizionala jarraitzen duten eraikinetan badaude. Ezingo dute "landakoen" kalifikazioa hartu 25 ostatu-unitate edo 80 plaza baino gehiago dituzten bloke eta multzoek.

Lau kategoria

Turismo-ostatuen sailkapena honako hau izango da, beren instalazioen eta zerbitzuen arabera: "luxuzkoa", "lehen mailakoa", "bigarren mailakoa" eta "hirugarren mailakoa". Hurrenez hurren lau, hiru, bi eta giltza bat izango dituzte bereizgarri. Araudiak luxuzko kategoria berria gehitu du, lau izarrekoa, lehen ez baitzegoen halakorik.

Apartamentu turistikoek sarrera nagusiaren ondoan plaka arautu bat jarrita izan behar dute, beren modalitatearen eta sailkapenaren arabera dagokien bereizgarriarekin, xedatutakoa betez; eta egiten duten publizitatean, fakturetan eta dokumentuetan ere beren modalitatea eta sailkapena adierazi behar dituzte.

Azkenik, araudiak bezeroari entregatu behar zaizkion fakturei eta erreklamazio-orriei buruzko jarraibideak xedatzen ditu, eta ezarritako kategoria bakoitzean sartua izateko behar diren baldintza tekniko orokorrak (sektoreko araudia, kalitate-baldintzak, garbitasun-baldintzak, independentziari buruzkoak, argiztapen bideko eta suteen kontrako babesari dagozkionak, etab.), edukierari buruzkoak eta baldintza tekniko espezifikoak ezartzen ditu.

Gorantz doan okupazioa

Nafarroako apartamentu turistikoek gorakada handia izan dute azken hiru urteetan. 2011ko urtarriletik abuztura halakoetan ostatu hartu zuten bidaiarien kopurua, 2010eko aldi berarekin konparatuta, % 11,4 hazi zen. Igoera % 31koa da 2009ko aldi berarekin konparatzen badugu eta % 34,3koa 2008ko aldiaren ondoan.

Nafarroan 2011ko urtarriletik abuztura bitartean apartamentu turistikoetan ostatu hartutako turisten kopurua 34.508 bidaiari izan dira eta era horretako instalazioetan igarotako gauen kopurua 113.263.

Bestalde, 2011ko urriaren 21ean, Nafarroan era honetako establezimenduen kopurua 213 zen; establezimendu turistiko guztien % 15,5 eta 2006koa hirukoizten duena; urte horretan 71 apartamentu turistiko zenbatu ziren. Aldi horretako plaza-kopurua ia bikoiztu egin da, 1.028tik 1.947ra pasatuz, hau da, Nafarroako ostatu-plaza guztien % 5,7.

71 establezimendu horietatik 36 (227 plaza) giltza bakarrekoak dira; 67 establezimendu (566 plaza) bi giltzakoak; eta 49 hiru giltzakoak (768 plaza). Erregistroan oraindik beste 61 establezimendu (386 plaza) daude definitu gabe. Hauek bost urteko epea izango dute beren instalazioak eta zerbitzuak araudiak xedatutako baldintzetara egokitzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa