(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nazioarteko Lizitazioen Programako enpresa nafarrek 10 kontratutan parte hartzea lortu dute
astelehena, 2011.eko urriak 31


Aholkularitza programa hori Nafarroako Gobernuaren Nazioarteko Planeko 60 ekintzetako bat da eta Nafarroako Industria eta Merkataritza Ganberak kudeatzen du


Transcripción textual del video

Nafarroako Nazioarteko Planaren barruan egin den nazioarteko lizitazioetan laguntzeko programako enpresa nafarrek hamar kontratutan parte hartzea lortu dute, eta beste horrenbeste proiektu garatuko dituzte Brasilen, Mexikon, Argentinan, Panaman eta Perun. Horixe azaldu dute gaurko prentsaurrekoan Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Javier Taberna Nafarroako Industria eta Merkataritza Ganberako buruak.

Lortu dituzten hamar kontratuetatik biren buru izan dira enpresa nafarrak. Panaman dagoen Erdialdeko Amerika eta Kariberako Nazio Batuen Eskualdeko Zentroaren ingeniaritza azterlan zehatzerako aholkularitza zerbitzuetarako ah asociados enpresa buru duen partzuergo batek egindako kontratua da. Beste kontratua Peruko Cuzcoko ospitaleko obrak gainbegiratzeko TYM Asociados Nafarroako enpresa buru duen partzuergoak egingo du. Gainerako kasuetan, enpresa nafarrek esleipendun atera diren kasuan kasuko enpresen partzuergoetako kide gisa parte hartu dute.

Ebroko laborategia

Elikagaien Teknologiaren eta Segurtasunaren Estatuko Zentroak (Ebroko laborategia) Nafarroako Nazioarteko Lizitazioen Planean lortutako 10 proiektuetatik 5 proiektutan parte hartzen du

Nafarroako Nazioarteko Planaren barruan egin den nazioarteko lizitazioetan laguntzeko programako enpresa nafarrek hamar kontratutan parte hartzea lortu dute, eta beste horrenbeste proiektu garatuko dituzte Brasilen, Mexikon, Argentinan, Panaman eta Perun. Horixe azaldu dute gaurko prentsaurrekoan Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Javier Taberna Nafarroako Industria eta Merkataritza Ganberako buruak.

Lortu dituzten hamar kontratuetatik biren buru izan dira enpresa nafarrak. Panaman dagoen Erdialdeko Amerika eta Kariberako Nazio Batuen Eskualdeko Zentroaren ingeniaritza azterlan zehatzerako aholkularitza zerbitzuetarako ah asociados enpresa buru duen partzuergo batek egindako kontratua da. Beste kontratua Peruko Cuzcoko ospitaleko obrak gainbegiratzeko TYM Asociados Nafarroako enpresa buru duen partzuergoak egingo du. Gainerako kasuetan, enpresa nafarrek esleipendun atera diren kasuan kasuko enpresen partzuergoetako kide gisa parte hartu dute.

Nazioarteko Lizitazioen Programaren bidez sortu den negozio kopuruari dagokionez, Álvaro Miranda kontseilariak adierazi du enpresa nafarrak partaide izan dituzten hamar proiektuen zenbatekoa 1,7 milio eurokoa izan dela gutxi gorabehera. Horietatik, Nafarroako enpresei 350.000 euro baino gehiago egokituko zaiela zenbatetsi da. Proiektu horien funtsak Nazio Batuen Erakundeak, Amerika Arteko Garapen Bankuak, Munduko Bankuak eta Europaidek (EE) eman ditu.

Kontratu horietakoren bat lortu duten enpresa guztiek zerbitzuak eskaintzen dituzte. Hauek dira, zehazki: CNTA, ah asociados, DURSOIngeniería de Proyectos Navarra eta TYM. Irabazitako proiektuen artean hainbat sektoretako enpresa ertain eta txikiak garatzeko adituen egitekoak eta laguntza teknikoak, sektorekako kalitatearen auditoreen prestakuntza edo enpresa ertain eta txikien lehiakortasunerako programak daude.

Gainera, nazioarteko lizitazioak lortzera bultzatzeko Nafarroako enpresei laguntzeko zerbitzuaren funtzionamenduaren lehen urtean egin den lanaren emaitza izan da El Salvador, Costa Rica, Guatemala, Uruguai, Kolonbia, Ekuador, Jamaika, Montenegro eta Armenian egin diren proiektuetako enpresak aurrekalifikatzea. Kasu horietan, programako enpresek bitarteko zenbait mugarri gainditu dituzte lizitazio bat eskuratzeko, esate baterako, zerrenda  laburrak osatzea (aurrez hautatutako enpresen talde txikia eskaintzak aurkeztu ahal izateko), hornikuntzen eskaintzak egitea, erakunde aldeaniztunek balioztaturiko erregistroak lortzea, partzuergoak sortzea bai Nafarroako enpresen artean bai nazioarteko bazkideekin arrakasta izateko bermea duten ahalik eta eskaintza gehien aurkezteko.

Horretarako, negoziotarako 900 aukera aztertu dira, 52 partzuergo eratu dira, bidalitako 54 interes adierazpenetatik 29 irabazi dira (kasu arrakastatsuen % 54) eta aurkeztutako 47 eskaintzetatik 10 irabazi dira (arrakastaren % 21).

Kontseilariak ontzat azpimarratu ditu emaitza horiek guztiak, kontuan izanik nazioarteko lizitazioak eskuratzea epe luzerako programa dela eta urtebete baino ez dela eman lantzen. Esan du konfiantza duela eta gure enpresak mota horretako merkatuetan esperientzia lortzen doazen heinean emaitzek ere hobera egiten jarraituko dutela.

Jarraipena 2012an

Emaitza onak lortu direnez, Nafarroako Gobernuak eta Merkataritza Ganberak 2010ean izenpetutako hitzarmena 2012. urtearen amaierara arte luzatzea adostu dute berriki. Esandakoaren arabera, laguntzeko aholkularitza zerbitzua handituko da beste bost enpresa sartzen direnean. Gainera, nazioarteko lizitazioen Nafarroako sarea sortzeko lanean ari dira enpresa nafarrek merkatu aldeaniztunean duten lehiakortasuna hobetzeko. Horren helburuak enpresa nafarren artean partzuergoak sortzea, aukerak bilatzen laguntzea eta nazioarteko partzuergoetara sartzea izango dira.

Sarearen parte izanez gero, lizitazio aldeaniztunetan laguntzeko zerbitzu batzuk lortu ahal izango dira bi esparrutan: alde batetik, informazioa eta aholkularitza eta, bestetik, ikuspena eta sustapen komertziala. Lehenengoaren adibideak hauek izango dira, besteak beste: lizitazioen abisuen zerbitzua lortzea, proiekturako bazkideak izan daitezkeenak bilatzea sarearen barruan eta kanpoan zein estatuan edo nazioartean, interes adierazpenak eta partzuergoak eratzeko orduan eskaintzak prestatzean laguntza eman eta zalantzak argitzea. Hauek dira ikuspena eta sustapen komertziala hobetzeko ekintzak: lizitatzaileen Nafarroako Sarea (Navared) lineako plataforma espezifikoan parte hartzea, sarea komertzializatzeko plana garatzea, enpresak kanpora ateratzea estatuko eta nazioarteko beste sare batzuetara hedatuta eta herrialde onuradunetako alderantzizko egiteko instituzionaletan eta onuradun horiek eta aldeaniztunen egoitzak aztertzeko bidaietan parte hartzea.

Programaren helburuak

Nazioarteko lizitazioetan laguntzeko aholkularitza programa hori Nafarroako Gobernuaren Nazioarteko Planeko 60 ekintzetako bat da eta Nafarroako Industria eta Merkataritza Ganberak kudeatzen du.

Nafarroako enpresak nazioartera irekitzeko bide berri bat irekitzea da asmoa eta helburua merkatu aldeaniztunetara sartzeko oztopo nagusiak gainditzen laguntzea da hala egiteko gaitasuna duten enpresei: diseinatzeko eta bermedun eskaintzak aurkezteko estrategia efikazak abian jartzeko orduan esperientzia falta eta giza baliabideak eta ekonomikoak inbertitzeko beharra epe ertainera itzulkinak lortzeko.

Horretarako, programaren bidez enpresari urtebetez laguntzen zaio, enpresaren gaitasunaren hasierako azterketatik hasi eta aukerak bilatu eta nazioarteko lehiaketetan eskaintzak aurkezteko estrategiak diseinatu eta gauzatu arte. Horrez gain, asmoa enpresa partaideak merkatu aldeaniztunean aukerak identifikatu eta hautatzeko eta beraien kabuz bermedun eskaintzak aurkezteko gaitzea da.

2010ko irailean abian jarri zenetik, programan 18 enpresak parte hartu dute: Alonso Hernández & Arquitectos Asociados S.L., AZYSA, Construcciones ACR S.A.U., OBENASA (Obras Especiales de Navarra S.A.), BIKO2 2006 S.L., CENER (Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala), CNTA (Elikagaien Teknologiaren eta Segurtasunaren Estatuko Zentroa), DURSO (Hiri Garapen Jasangarria), Iniciativas Innovadoras S.A.L., Kaizen Compañía de Gestión S.L., TRACASA (Trabajos Catastrales S.A.), Alfaro y Berango S.L., TYM Asociados, Hidrostank S.L, Arco Soluciones Modulares, Ingeniería de Proyectos Navarra, AIN eta Presión y Fuerza.

Nafarroako Gobernuak 300.000 euro bideratuko ditu programa horretara 2010-2012 denboraldian.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nazioarteko Lizitazioen Programa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa