(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak kalitatezko hezkuntza dauka osteguna, 2011.eko azaroak 3


Iribas kontseilariak Hezkuntza Ministerioaren 2010eko Diagnostikoaren Ebaluazio Orokorraren Nafarroako emaitzak aurkeztu ditu


Transcripción textual del video

José Iribas Sanchez de Boado Hezkuntza kontseilariak 2010eko Diagnostikoaren Ebaluazio Orokorraren Nafarroako emaitzak eman ditu ezagutzera gaur ekitaldi batean, Sagrario Avezuela Sánchez Hezkuntza Ministerioko Ebaluazio Institutuko zuzendariak lagunduta. Organo hori arduratzen da estatuko ebaluazioak egiteaz eta nazioartekoak koordinatzeaz. Angel Sanz ere bertan izan da, Hezkuntza Departamentuaren ordezkari gisa.

49 ikastetxetako (29 ikastetxe publiko eta 20 itundu) 1.643 ikasleen artean egindako azterlanean lortutako emaitzen arabera, Nafarroak kalitatezko hezkuntza dauka. Nafarroan, bigarren hezkuntza zuzena eta bikaina da.  Esan duenez, horren arrazoiak Nafarroako gizarteak hezkuntzari ematen dio balorazio altua, kudeaketan zein arlo pedagogikoan ikastetxeetako zuzendaritzek ezartzen dituzten hobekuntza planen nagusitasuna edo irakasleen maila zientifiko, didaktiko eta gizatiar altua izan daitezke.

José Iribas Sanchez de Boado Hezkuntza kontseilariak 2010eko Diagnostikoaren Ebaluazio Orokorraren Nafarroako emaitzak eman ditu ezagutzera gaur ekitaldi batean, Sagrario Avezuela Sánchez Hezkuntza Ministerioko Ebaluazio Institutuko zuzendariak lagunduta. Organo hori arduratzen da estatuko ebaluazioak egiteaz eta nazioartekoak koordinatzeaz. Angel Sanz ere bertan izan da, Hezkuntza Departamentuaren ordezkari gisa.

49 ikastetxetako (29 ikastetxe publiko eta 20 itundu) 1.643 ikasleen artean egindako azterlanean lortutako emaitzen arabera, Nafarroak kalitatezko hezkuntza dauka. Nafarroan, bigarren hezkuntza zuzena eta bikaina da.  Esan duenez, horren arrazoiak Nafarroako gizarteak hezkuntzari ematen dio balorazio altua, kudeaketan zein arlo pedagogikoan ikastetxeetako zuzendaritzek ezartzen dituzten hobekuntza planen nagusitasuna edo irakasleen maila zientifiko, didaktiko eta gizatiar altua izan daitezke.

Ekitaldian zehar, Iribas kontseilariak lortutako emaitzen inguruko poza agertu du hainbat arrazoi direla eta: eskalaren beheko mailan ikasleen portzentaje baxua dagoelako, lortutako emaitza ikasleen eta familien maila sozioekonomiko eta kulturalaren arabera espero zen emaitza baino altuagoa delako, immigranteen kopuru handia eskolatzen duelako baina eskatzen dena eta emaitzak jaitsi gabe, eta eskalaren goiko mailan ikasleen  portzentaje altua dagoelako.

Hezkuntza Ministerioak estatu mailan egin dituen proben helburua ikasleak lau arlotan ebaluatzea izan da: komunikazioan, matematikan, ingurune fisikoaren ezagutzan eta elkarreraginean, eta gizarte eta biztanle trebakuntzan. Ezagutza espezifikoa neurtu ordez, ikasitakoa ikasleen mundutik gertu dauden egoeretan aplikatzeko gaitasuna neurtu zuten gehiago, eta garrantzi handia eman zieten arrazoitzeari eta egoera zehatzetan irtenbideak bilatzeari. Lehen hiru arloak PISAren (Ikasleak Ebaluatzeko Nazioarteko Programa) nazioarteko ebaluazioen maila berean daude.

Hezkuntza Ministerioak esan bezala, ebaluazio horien helburua ez da autonomia erkidegoen artean sailkapen bat ezartzea, baizik eta irakaskuntzaren kalitatea baloratzeko aukera bat ematea, estatuan zein nazioartean.

Orain arte, estatuko ebaluazioak lagin orokor baten bidez egiten ziren, eta ez zuen uzten autonomia erkidegoen artean bereizten. Orain aurkeztu dena modu horretara burutu den bigarrena da, Lehen Hezkuntzan egindakoaren ondoren.

Azterlanean ikus daiteke Nafarroa etekinen talderik gorengoan dagoela aztertutako arlo guztietan.

Nafarroan Espainiako batez bestekoan baino ikasle gutxiago daude eskalako etekinaren maila baxuenetan. Ebaluaturiko hiru arlotan, etekin baxueneko ikasleen portzentajerik txikiena duen erakidegoa da Nafarroa (% 9 % 18rekin alderatuta). Gizarte eta biztanleen arloan, portzentajea batez bestekoa (% 12) baino txikiagoa da. Portzentaje horrek hezkuntza sistema baten zuzentasuna adierazten du. Zenbat eta ikasle gutxiago egon maila horretan, are zuzenagoa da sistema.

Beste alde batetik, Nafarroan Espainiako batez bestekoan baino ikasle gehiago daude eskalako etekinaren maila altuenetan. Ebaluatu diren lau arloetatik bitan (matematika eta ingurunearen ezagutza eta elkarreragina) Foru Erkidegoak etekin altuena duten ikasleen portzentaje handiena du. Beste bietan, Madril, Errioxa eta Gaztela eta Leonen atzetik dago. % 12ko portzentajea dauka, estatuko batez bestekoa (% 8) baino handiagoa. Etekinaren eskalako maila altuenetan dauden ikasleen portzentajeak hezkuntza sistema baten bikaintasuna adierazten du. Zenbat eta ikasle gehiago egon maila horretan, are bikainagoa da sistema.

Halaber, ikasleen maila sozioekonomikoa eta kulturala, biztanleko aberastasuna edo immigranteen kopurua bezalako aldagaiak hartu dira kontuan. Horiek aintzat hartuta, emaitza espero zena baino altuagoa izan da.

Datu horiek guztiak, lehenago, beste saio batean aurkeztu dituzte. Han izan dira Bigarren Hezkuntzako institutu eta ikastetxe publiko eta itunduetako ordezkariak, eskola-kontseilukoak, Hezkuntza Ministerioko Nafarroako goi-mailako ikuskaritzakoak, irakaskuntzako patronalekoak, Nafarroako unibertsitateetakoak, Moderna Planekoak eta Nafarroako Gobernuko hezkuntzakoak.

Ebaluazioaren helburuak

Aurkezpenean, Iribas kontseilariak zer azaldu du: "ebaluazioaren asmoa estatuko hezkuntzaren errealitatea ahalik eta modu doienean aurkeztea da. Errealitate horrek hezkuntzaren alorrean eskumen osoa duten autonomia erkidegoen pluraltasuna eta aniztasuna barne hartzen dituˮ.  Iribasek zera azpimarratu du Nafarroako hezkuntza sistemari buruz: ‟sistema efikaza da, hainbat adierazlek eta estatuko ebaluazioek berretsi dutena, baita PISA bezalako nazioarteko ebaluazioek ereˮ. ‟Gure hezkuntza planifikatuta dago, beraz, eskola porrota estatuko batez bestekoa baino nabarmen txikiagoa da, ikasle gutxiagok errepikatzen dute ikasturtea, geroz eta gutxiagok uzten dute eskola goiz eta graduatuen tasa handiagoak erregistratzen dira. Egoera positiboa izanik, ez dugu atseginean erori behar. Emaitza horiek irakasleen, ikasleen eta familien lan eta ahaleginagatik lortu dira".

Nafarroako Gobernuak kanpoko ebaluazio horien bidez lortu nahi dituen helburuen artean kontseilariak hiru azpimarratu ditu: "gure ikasleek zer dakiten eta, batez ere, ikasi dutena baliatuz, bizitzako arazoak eta egoerak konpontzeko zer egin dezaketen; bigarrenik, ebaluazio horiek aprobetxatzea Nafarroako hezkuntza nolakoa den aztertzeko, gure hezkuntza politikaren bi irizpide nagusiak kontuan hartuta: zuzentasuna eta bikaintasuna. Azkenik, emaitza onekin hezkuntzako gastua doitzeak arduratzen gaitu. Gizartearekiko dugun erantzukizunak uneoro hezkuntzan inbertitzen den dirua modurik efizienteenean erabiltzen dela zaintzera behartzen gaitu. Ebaluazio honetako datuek ikuspegi horretara gerturatzea ere ahalbidetzen dute".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa