(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak 2012rako Aurrekontuen Legearen aurreproiektua aztertu du ostirala, 2011.eko azaroak 4


Gobernuak datorren astelehenean, azaroaren 7an, onetsiko du Foru Legearen proiektua eta Nafarroako Parlamentura bidaliko du


Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren bilera

Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren bilera 2012ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren inguruan jakinarazteko ( irudia handitu )

Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren gaurko goizeko saioaren buru izan da. 2012rako Nafarroako Aurrekontu Orokorren Legearen aurreproiektuaren kopuruak aztertzeko elkartu dira. Gastua, guztira, 3.837,7 milioi euro izango dira, eta horietatik 3.711 gastu ez finantzarioa, hau da, departamentuek gauzatu ahal izango duten gastua. Azken zenbateko hori % 2,95 jaitsi da 2011ko ekitaldiko gastuaren mugari dagokionez.

EGK-k 2012rako Tributu eta Neurri Fiskalei buruzko Foru Legearen aurreproiektua ere aztertu du. Araudiaren arabera derrigorrezkoa den balorazioa egin ondoren, Nafarroako Gobernuak bi dokumentuak onetsiko ditu datorren astelehenean, azaroak 7, ezohiko bileran, eta, ondoren, Foru Parlamentura bidaliko ditu izapidetu eta onetsi ditzaten datorren abenduan, 2012ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu aurretik.

EGK kontsultarako organoa da, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren mendekoa da. Organoaren egiteko nagusia arlo sozioekonomikoak arautzen dituzten foru legeen aurreproiektuei, bereziki Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektuari, ekonomiaren, zergen, lanaren, nekazaritzaren, enpleguaren eta gizarte ongizartearen gaiei buruzko txostenak eta irizpenak ematea da, Nafarroako Gobernuak edo Parlamentuak eskatuta edo kontseiluaren beraren ekimen gisa.

EGK honako erakunde hauetako ordezkariek osatzen dute: Foru Erkidegoko Administrazioa, Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioa, UGT, Comisiones Obreras, ELA eta LAB sindikatuak, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren patronala,  Nafarroako Nekazaritza Kooperatiben Elkartea, Nafarroako Nekazarien eta Abeltzainen Elkartea, Nafarroako EHNE sindikatua, Nafarroako Lan Enpresen Elkartea, Gurelur ekologisten elkartea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Irache Kontsumitzaileen Elkartea.

Gaurko bileran, Miranda presidenteordeak ondoan izan ditu Lourdes Goicoechea Zubelzu Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilaria eta Juan Franco Pueyo Aurrekontuen zuzendari nagusia.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa