(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Euria ari duenean" haurrentzako argitalpena aurkeztu dute astelehena, 2011.eko azaroak 7


Nafarroako Gobernuak udalerrietan euskararen erabilera normalizatzera bideraturiko ekintzak bultzatzen lagundu du 7.000 euro emanez


Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako 14 mankomunitate eta udaletako euskararen udal zerbitzuek "Euria ari duenean" argitalpena aurkeztu dute gaur Iruñean. Argitalpena haurrentzako euskarazko bilduma da, Leire Salaberria gipuzkoarrak idatzi eta irudiz hornitu duena.

Argitalpena Foru Gobernuaren eta tokiko erakundeen artean udalerri mailan euskararen erabilera normalizatzeko adostutako lankidetza hitzarmenari esker lortu da. Gobernuak jarduera horietarako 7.000 euro ematen ditu.

Argitalpena Maximino Gómez Euskarabideko zuzendariak, Maitane Suarez Burlatako Udaleko zinegotziak, Etxepare sariaren antolatzaile diren euskararen udal zerbitzuen izenean, Pello Elzaburu Pamiela argitaletxeko ordezkariak eta Leire Salaberria lanaren egileak aurkeztu dute.

Lana garaile atera zen Etxepare Sarietan. Saria euskara zerbitzua daukaten hainbat tokiko erakundek antolatu eta Barañaingo, Baztango, Berriobeitiko, Berriozarko, Burlatako, Lizarrako, Uharteko, Garesko eta Zizur Nagusiko Udalek, Bortzirietako eta Nafarroa iparraldeko euskararen mankomunitateek, Malerreka eta Sakanako mankomunitateek eta Erronkari eta Zaraitzuko Batzar Nagusiek ordaindu dute.

Iñaki Agirrezabal, Jon Zabaleta, Mikel Valverde eta Patxi Zubizarretak osaturiko epaimahak azpimarratu zuen obrak ‟eguneroko errealitatea beste ikuspegi batetik erakusten duela; hodeiak eta euria maiz tristurarekin eta umore txarrarekin bateratzen badira ere, argitalpenean optimismoz eta fantasiaz adierazten dira. Horregatik azaltzen dira kaleetan nahasten diren koloretako aterkiak, hezetasuna atseginez hartzen duten barraskiloak, berdetzen diren zuhaitzak, etab. Liburuaren narratzaileak egun euritsuez gozatzen du, aitak kotxez eramaten duelako eskolara, plisti plasta ibiltzen delako bota politak jantzita eta putzuetan irudizko arrainak harrapatzen dituelako. Konposizioa jolasean ari da testuaren eta irudien arteko orekarekin. Kontaketaren lirismoak, hitzak eta irudiak inguratzen dituen giro magikoak irakurleei enpatia sentiarazten diete eta hunkitu egiten dituzte. Eta egun euritsuek argi urri eta ahula izan arren, egileak liburuaren orrialdeak kolorez eta kontrastez betetzen ditu, eta horiek poztasuna eragin eta nekeetan irria ezpainetan jartzera bultzatzen dute.

Horrez gain, hauxe aipatu zuten idazleari buruz: "eguneroko gauzei beste ikuspuntu batetik begiratzeko gaitasuna du, ez fantasiatik, eguneroko errealitatearen alde poetikoa goraipatzen du formen eta koloreen bidez eta irudien konposizioaren, originaltasunaren eta orekaren bidez.

Horrek guztiak testua lirismo oso iradokitzailez betetzen du".

Bilduma Pamiela argitaletxeak argitaratu du. Koloretako 32 orrialde dauzka eta 6 urteko haurrentzat gomendatzen da.

3 euro balio du.

Leire Salaberria (Andoain, Gipuzkoa, 1983) ilustratzaile gazteak Arte Ederrak ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta orain Bartzelonan bizi da.

Haren lana hainbat lehiaketa eta bekatan aukeratua izan da. Gaur egun ilustrazioan aritzen da lanbidez.

Etxepare Sariak

Etxepare sariak 2004. urtean sortu zituzten Nafarroako euskararen hainbat udal zerbitzuk Foru Erkidegoan euskal literaturaren alorrean erreferentzia izango zen sari bat ematearren.

Lehen bi edizioetan (2004 eta 2005) haurrei zein helduei zuzenduriko narrazioak saritu zituzten.

2006an, Etxepare haurrentzako bildumak sortzeko beka bihurtu zen.

Hala, helburua euskaraz sortutako bildumen sorrera sustatzea zen, euskaraz argitaratutako bilduma gehienak itzulpenak direlako. Hiru edizio antolatu ziren (2006, 2007 eta 2008). 2009an beka sari bihurtu zen.

Sariak sortu zirenetik, hauek izan dira sari horien irabazleak:

Rubén Ruizen "Nora joan da argia?" (haurrentzako narrazioa) eta Alberto Ladrónen "Tunguska" (helduentzako narrazioa), 2004an; Patxi Zubizarretaren "Txantxa. Quick" (helduentzako narrazioa), 2005ean; Pello Añorga (idazlea) eta Jokin Mitxelenaren (ilustratzailea) "Gerlari handia", 2006an; Joxan Ormazabal (idazlea) eta Iraia Okinaren (ilustratzailea) "Zirkua amets", 2007an; Iñaki Zubeldia (idazlea) eta Estibalitz Jalónen (ilustratzailea) "Katalina kontalari", 2008an; eta Mikel Gurrutxaga (idazlea) eta Maite Gurrutxagaren (ilustratzailea) "Alex, nire laguna", 2009an.

Saria 6.000 euro dira, egile-eskubideen aurrerapen gisa, eta lana argitaratzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa