(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 1,3 milioi euro bideratuko ditu emakumearen kontrako indarkeriari aurre egiteko osteguna, 2011.eko azaroak 10


Torres kontseilariak alor horretan ez dela murrizketarik izango iragarri du, krisi garaian bagaude ere


Torres kontseilaria eta Alfredo Irujo, Abokatuen Elkargokoa

Torres kontseilaria eta Iruñeko Abokatuen Elkargoko dekano Alfredo Irujo, genero-indarkeriaren aurkako espezializazio juridikoko ikastaroaren inaugurazioan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 1.334.650 euro bideratuko ditu emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko borrokan. Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko kontseilari Elena Torres Mirandak iragarri du alor horretan ez dela murrizketarik izango, krisia dugun arren.

Nolanahi ere, dauden baliabideen koordinazioan aldaketak egingo dira eraginkortasuna handitzeko xedez. Hala, duela hilabete batzuetatik, Berdintasun eta Familiarako Institutu berriaren eskumena dira, besteak beste, baliabideen koordinazioa, alokairuan edo erosita etxebizitzak izateko txostenak lantzea eta emakumeen aurkako indarkeria-alorrean bermatutako zerbitzu guztiak kudeatzea: laguntza ekonomikoak, harrera-baliabideak eta espezializatutako ekipoak.

Azken horiei dagokienez, kontseilariak aipatu du gaur egun genero-indarkerian lan egiten duten profesionalen ekarpenak jasotzen ari direla estrategia eta ibilbide-orria itxi eta Nafarroan ezartzeko. Aurten Lizarran sortutako talde espezializatu bat dago jada, eta haien jarduerak ebaluatu ondoren, 2012an ere lanean jarraituko du. Gainera, Tuteran beste bat sortuko da 2012. urtean, eta hurrengo urteetan beste lau zonalde geografiko estaliko dira erkidego osoan estaldura osoa izan arte.


Bertaratutakoak

Ikastarora bertaratutakoak. ( irudia handitu )

Torres kontseilariak adierazpen horiek egin ditu genero-indarkeriaren aurkako espezializazio juridikoko homologatutako ikastaroaren XI. edizioaren inaugurazioan. Ikastaro hori Nafarroako Gobernuak finantzatzen du, Nafarroako Abokatuen Elkargoekin batera. Ikastaroa Iruñean burutuko da azaroaren 10etik 12ra bitartean, eta emakumeen aurkako indarkeriari lotutako hainbat esparrutako ehun bat profesional bilduko da (abokatuak, auzitegi-medikuntzako profesionalak, psikologiakoak, laguntza-baliabidetakoak eta ekimen sozialeko erakundeetako profesionalak).

Hain zuzen, kontseilariak adierazi du SAMek, hau da, indarkeriaren biktima diren emakumeentzako arreta juridiko espezializatua talde espezializatuetatik emango dela; azken horiek koordinatuko dituzte ere: psikologiako profesionalak, gizarte-lanekoak, gizarte-hezkuntzakoak, berdintasuneko eragileak, eta emakumeen arreta integrala hobetzen duten beste baliabide espezializatu batzuk; izan ere, Torresen iritziz, indarkeria-arloko erronketako bat da "emakumeek lan-erreferentzia bakar bat izan dezatela, eta atzetik profesionalen koordinatutako sare bat egote beren beharrei era integralean erantzuteko".

Kontseilariak iragarri du ere, legegintzaldiaren helburua izango dela, Nafarroan sexu-esplotazio izateko xedez emakumeen salerosketaren errotik kentzeko asmoan aurrera egitea; horrekin batera, Sexu Esplotazioko Helburuekin Emakumeen Salerosketaren aurka Nafarroako Foruak egin zituen jarduera-plana abian jartzea ere.

Bestalde, eta koordinazioarekin batera, eragile guztien genero eta berdintasuneko prestakuntzan aurrera egiteko beharra ikusi da, esku-hartzeko baldintza gisa; alderdi hori ere lehentasunezkoa izango da legegintzaldi honetan.

Foruzaingoak, Guardia Zibilak, Iruñeko Udaltzaingoak eta Poliziak Berdintasun eta Familiarako Nafarroako Institutura hilean behin bidaltzen dituzten datuen arabera, aurtengo irailaren 30ean 952 salaketa jaso ziren (data berean iaz jaso zena baino % 1,81 gehiago).

Horrez gain, eta institutuaren datuekin bat etorriz, 2010. urtean indarkeriaren biktima diren emakumeentzako arreta juridikoko zerbitzuaren bidez (SAM) 763 emakume artatu ziren (670 premiazko arreta-zerbitzuaren bidez eta 93 aholkularitzako programatutako arretaren bidez). Premiazko laguntzak % 0,6 murriztu ziren aurreko urtearekin alderatuz (674 izan ziren). Nabarmendu behar da ere, 11 profesionalek 2010ean jaso zutela prestakuntza genero-indarkeriaren aurkako espezializazio juridikoko homologatutako X. ikastaroaren bidez.


Genero Indarkeriaren aurkako Espezializazio Juridikoko Homologatutako Ikastaroa


Aurreratu denez, Nafarroako Gobernuaren Berdintasun eta Familiarentzako Nafarroako Institutuak, Nafarroako Abokatuen Elkargoekin batera, genero-indarkeriaren aurkako espezializazio juridikoko homologatutako ikastaroa antolatu dute azaroaren 10etik 12ra.

Hiru egun horietan zehar, emakumeen aurkako indarkeriarekin lotutako jarduera juridiko eta judizialean dauden gai garrantzitsuak aztertuko dira, haien artean: indarkeria horretan gutxien ikusten diren formak (sexu-esplotazioa xede duten emakumeen salerosketa, sexu-organoak moztea…), genero-indarkeriak familiaren esparru zibilean eta adin txikikoengan duen eragina, indarkeriak emakumeengan eta beraien seme-alabengan duten eragin psikologikoa, gizon gogorrak edo indarkeria-dinamikak, hedabideetan emakumeen aurkako indarkeriak zer tratamendu duen, genero-indarkeriaren Lege integrala: Auzitegi Konstituzionalaren jurisprudentzia eta proposamen berriak, genero-indarkeriaren aurkako borrokan zer ikuspegi juridiko dauden…

Eguneratze Juridikoko ikastaro hau nahitaezkoa da Emakumeen Laguntza Juridikoaren (SAM) txandari arreta ematen dioten abokatuentzat. Zerbitzu hori Nafarroako Abokatuen lau Elkargok eskaintzen dute Berdintasun eta Familiarentzako Nafarroako Institutuarekin izenpetutako hitzarmen baten bidez, eta zerbitzu hori duela hamarkada batetik baino gehiagotik finantzatzen du. Zehazki, 2011. urte honetan, 170.000 eurorekin finantzatzen da.

Hitzarmen horren barnean sartzen da Iruñea, Tutera, Tafalla eta Lizarrako Abokatuen Elkarteek informazio eta aholkularitzako zerbitzua doan eskaintzea, bai eta jarraipen nahiz laguntza juridiko berezia ematea genero-indarkeria dagoen kasuetan. Gainera, orain egiten den profesionalentzako Espezializazio Juridikoko Ikastaroa sartzen da bertan.


 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa