(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2011ko Sortu OTEB sariak banatu dizkie proiektu teknologikoei osteguna, 2011.eko azaroak 10


"Ttlabel" izeneko proiektuak unibertsitateen eta zentro teknologikoen proiektu onenaren saria lortu du eta "Midere" eta "Biomoléculas" proiektuek ekimen pribatuko proiektu onenarena ex aequo


2011ko OTEB Sarien irabazleak

2011ko Sortu OTEB sarien irabazleak, Enpresa eta Berrikuntza zuzendari nagusiarekin eta CEINen zuzendari kudeatzailearekin batera ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 2011ko Sortu OTEB sariak eman dizkie gaur goizean oinarri teknologikoko negozioak garatzeko aukera duten proiektuei. Lehiaketa Nafarroako Plan Teknologikoaren barruan egin da eta bi kategoria ditu: unibertsitate eta zentro teknologikoetako proiektuak eta enpresek edo partikularrek sustaturikoak. Bi kategorietan saria 5.000 eurokoa da.

Lehenengo kategorian, aurten "Ttlabel" proiektua saritu dute. Paula Aldazek sustatu du eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak kudeatu, eta nekazaritzako elikagaien eta botiken ekoizpenean hotz-katea monitorizatzeko denbora-tenperatura etiketak garatzean datz.

Ekimen pribatuko proiektuen kategorian, saria "Midere" eta "Biomoléculas" proiektuek jaso dute ex aequo. Lehena Helphone enpresak bultzatu du eta Interneteko erreputazioa monitorizatzeko software plataforma bat du oinarri.

"Biomoléculas" proiektua Ana Escribano ikertzaileak bultzatu du defentsak, polinizatzaileak eta flora laguntzailea eragiten duten eta botanika jatorri duten biomolekulak ekoizteko.

Ekimen pribatuko proiektuen kategoria horretan, sariaren epaimahaiak Tuterako Applied Foods enpresaren aipamen berezia egin du. Enpresak elikagaien bioitsasgarriak ekoiztu eta banatzen ditu.


Sortu OTEB Sarien hirugarren ediziora hamabi proiektu aurkeztu ziren. Sariak Jorge San Miguel Nafarroako Gobernuko Enpresa eta Berrikuntzako zuzendari nagusiak eta Pablo Romera Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa (CEIN) sozietate publikoko zuzendari kudeatzaileak eman dituzte.

Sariak banatzeko ekitaldi berean, estatuko OTEB marka eman zaie 2011n oinarri teknologikoko enpresa berritzaile (OTEB) izatearen ziurtagiria lortu duten bi enpresei: Bionanoplus enpresak nanopartikula eta mikropartikula polimerikoak garatzen ditu, eta Enonatura enpresak ardogintzaren sektoreari zerbitzu teknikoa eta laborategiko zerbitzua eskaintzen dizkio.

Espainiako Enpresa eta Berrikuntza Zentro Europarren Elkarte Nazionalak (ANCES) sari hori estatu mailan nabarmenak diren OTEBei ematen die, besteak beste, puntako teknologietan dutelako oinarria, produktu edo zerbitzu berritzaileak eskaintzen dituztelako, denboran zehar I+G+B iraunkorra eta hazteko aukera handia daukatelako eta langile kualifikatuak izateagatik.

Gaur egun estatuko 200 enpresak daukate OTEB zigilua, eta horietatik 15 nafarrak dira. Dagoeneko aipatu direnez gain, Idifarma, Ansabere Surgical, Barbolight, Cromasa Identificación Electrónica, Digna Biotech, Open Bravo, Iden Biotechnology, 3P Biopharmaceutical, Simax, Ojer Pharma, Tafco Metawireless, Proretina eta Orbital Aerospace enpresek daukate marka.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa