(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak eta Torres kontseilariak Nafarroako XIV. Gazte Sariak eman dituzte asteazkena, 2011.eko azaroak 30


San Adriango Maitane eta Asier Castillo eta Laura González, “Motxila 21” down sindromea dutenen gazte elkartea eta Gazte Kontseilua izan dira sarituak


Transcripción textual del video


 

Entrega galardones de juventud 2011

Barcina Lehendakaria eta Torres kontseilaria sarituekin. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Angulo Nafarroako Lehendakariak eta Elena Torres Miranda Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria kontseilariak Nafarroako 2011 Gazte Sariak entregatu dituzte gaur Nafarroako Jauregian egin den ekitaldi batean. Sariak Nafarroako Gazteria Institutuak ematen ditu eta gazteen bizi kalitatea, autonomia eta gizarte partaidetza sustatzen duten pertsona eta elkarteen lana eta ibilbidea aintzatesten dituzte.

XIV. edizio honetan, saridunak ondokoak izan dira: San Adriango Maitane eta Asier Castillo eta Laura González, “Motxila 21” down sindromea dutenen gazte elkartea eta Nafarroako Gazte Kontseilua.

Maitane Castillo eta Asier Castillo anai-arrebek eta azken honen neska lagun Laura Gonzálezek jaso dute Gazte Saria, joan zen ekainean Tarragonako Segur de Calafell herrian itotzear zegoen 75 urteko emakume bat salbatzerakoan erakutsi zuten adore eta elkartasunagatik. Maitane Castillo soroslea da eta, beste bi gazteekin elkarlenean, emakumea uretik ateratzea lortu zuen. Honen senarrak ohartarazi zien emakumearen estutasunaz (ahulduta, uretik irten ezinik zebilen) eta hiru gazteek erreskatatzea lortu zuten, euren bizitza arriskuan jarriz.

Maitane Castillok 23 urte ditu eta Psikologia ikasketak burutzen ari da. Asier Castillok 27 urte dauzka eta San Adriango enpresa bateko mantenimendu langilea da. Laura Gonzálezek, azkenik, 29 urte ditu.




Entrega galardones de juventud 2011

Motxila 21 elkarteari eman zaio saria. ( irudia handitu )

Bestalde, “Motxila 21” gazte elkarteak lortu du Gizarte Partaidetza Saria. Nafarroako Down Sindromea dutenen Elkarteko kideez osaturiko musika taldea da. Zehazki, down sindromea duten 18 eta 30 urte arteko 12 gaztek eta 8 boluntariok osatzen dute. 2005. urtean sortu zen taldea, hainbat senitartekok musika eta menpekotasunaren inguruan zuten interesari lotuta. Ondoren, zenbait musikari eta boluntario gehitu ziren ekimenera. Denak boluntarioak dira eta ez dute lan honekin dirurik irabazten.

Besteak beste, el Drogas Barricada taldeko kantariaren eta Marea taldeko Piñas eta Kutxiren laguntza izan dute. Euren lehen ikuskizun handia 2010. urtean eskaini zuten, Iruñako Gayarre Antzokian, “Eszena eta Menpekotasuna” zikloaren barruan. 2011. urte honetan hainbat kontzertu eman dituzte, Agoitz, Berbinzana, Erronkari edo azken Nafarroa Oinezen, Tafallan. Ekainaren 16an, gainera, Urteko Musika Ibilbide Onenaren Saria jaso zuten Nafarroako VII. Musika Jaialdian.

Azkenik, Nafarroako Gazte Kontseiluari eman diote Erakundearen Saria. Duela 25 urte sortu zen erakunde hau gazteen eskubideak defendatu eta Nafarroako politika, gizarte, ekonomia eta kultur garapenean gazteen partaidetza sustatzeko helburuarekin.

Gazteriaren 11/2011 Foru Legeak zeregin berriak egotzi dizkio eta bere eginkizuna sendotu du, bai Nafarroako gazteen goi ordezkari gisa, baita Administrazioarekin harremanetarako solaskide gisa ere, gazteekin zerikusia duten politika publikoen elaborazio, garapen eta ebaluazioan.

25 urte hauetan, Nafarroako Gazte Kontseiluak jarduera eta ekimen ugari bultzatu ditu. Horien artean aipatzekoak bakea eta kontzientzia eragozpenaren aldeko mugimenduan izandako parte-hartzea, asoziazionismoaren egunen antolaketa, “Gozamenez” izeneko gazteria eta sexu heziketa programari emandako bultzada eta “Elkaso” gazte elkarteen urteroko azokaren antolakuntza. Gaur egun, 73 elkartez osaturik dago eta 20.000 gazte inguru ordezkatzen ditu. Bost arlotan egiten du lan: asoziazionismoa, osasuna, gizartea eta ekonomia, berdintasuna eta garapen jasangarria.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa