(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ogasunak enpresa eta zergadunentzako kreditua erraztuko du zerga itzulpenak berme gisa eskainiz osteguna, 2011.eko abenduak 15


Espainian aintzindaria den sistema hau garatzeko hitzarmenak izenpetuko ditu 8 finantza erakunderekin


Transcripción textual del video

El vicepresidente segundo y consejero de Economía y Hacienda del Gobierno de Navarra, Álvaro Miranda, ha explicado esta mañana el convenio que se va a firmar el próximo lunes, 19 de diciembre, con 8 entidades financieras con el objetivo de que las empresas y contribuyentes puedan utilizar las devoluciones pendientes de impuestos para obtener créditos de circulante. El vicepresidente Miranda ha estado acompañado por el presidente de la Confederación de Empresarios de Navarra, José Antonio Sarría.

Presentación del convenio de Hacienda Tributaria para facilitar el crédito a empresas.

Miranda kontseilariak eta Sarría CENeko lehendakariak enpresa eta zergadunei kreditua errazteko hitzarmena aurkeztu dute. ( irudia handitu )

Álvaro Miranda Ekonomia eta Ogasun kontseilariak azaldu duenez, Nafarroako Gobernuak hitzarmen bat izenpetuko du datorren astelehenean, abenduaren 19, zortzi finantza erakunderekin enpresa eta zergadunek, itzultzeke dauzkaten zergen kontura, kreditu zirkulatzailea lortzeko aukera izan dezaten. Aurkezpen ekitaldian, José Antonio Sarría Nafarroako Enpresarien Konfederazioko lehendakaria ere izan da.

Álvaro Mirandak adierazi du prozedura berria dela, bakarra eta aintzindaria Espainian, enpresa eta zergadunei kreditua errazteko, Nafarroako Ogasunak eurei itzuli behar dizkien zergak (BEZ, Sozietateen gaineko zerga, PFEZ) berme gisa eskaintzen dituena.

Nafarroako Gobernuak ondoko erakundeekin sinatuko du hitzarmena: Banca Cívica, Caja Rural de Navarra, Euskadiko Kutxa, La Caixa, Banco Popular, BBVA, Banco Santander eta Banco Sabadell.

Prozedura

Honako prozedura hau jarraituko du:

- Zergadunak, behin itzultzekoa den zergaren aitorpena egin ostean, ziurtagiri bat eskatuko dio telematikoki Nafarroako Ogasunari, azken honek aurrekoak jaso behar duen diru kopurua egiazta dezan.

- Nafarroako Ogasunak ziurtagiri bat igorriko du internet bidez. Bertan, ondoko informazioa agertuko da: zein zerga den, Administrazioak diru kopurua itzultzeko duen epea eta zergadunaren inguruko hainbat datu (zorrik ez duela, ikerketa espedienterik zabalik ez duela edota bahitura eskaerarik ez duela).

- Hitzarmena izenpetu duen finantza erakundetako batera eramango du zergadunak jasotako agiria eta, zergaren itzulpena berme duela, kreditua negoziatuko du erakundearekin.

- Ziurtagiriaren atzealdean, zergadunak eta finantza erakundeak kredituaren ematea jasoko dute eta, ondoan, zergaren itzulera zein kontu korrontetan egin behar den zehaztuko dute. Kontu korrontea loteslea izango da hiru aldeentzat eta, horrenbestez, Nafarroako Ogasunak ez du aldaketarik onartuko baldin eta zergadunaren eta finantza erakundearen arteko adostasunik ez badago.

- Egiaztagiria, kredituaren ematearekin, Nafarroako Ogasunean aurkeztuko da.

- Itzulpena egiterako orduan, ziurtagirian jasotako kontu korrontean sartuko du dirua Nafarroako Ogasunak. Hala ere, une horretan zergadunak Nafarroako Gobernuarekin zorrik badu, lehendabizi hauek ordainduko dira eta ondoren kontu korrontean sartuko da dirua.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Enpresa eta zergadunei kreditua errazteko hitzarmena
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa