(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun errezeta elektronikoa Atarrabia, Antsoain eta Ermitagañan ezarriko du Nafarroako Gobernuak urtarrilean asteazkena, 2011.eko abenduak 21


Ondoren, Iruñako eta Iruñerriko oinarrizko osasun eremutan ezarriko du eta, hori buruturakoan, Nafarroa osora zabalduko du


Transcripción textual del video

Gaur goizean hasi dituzte Atarrabia, Antsoain eta Ermitagañako oinarrizko osasun eremuetan errezeta elektronikoa ezartzeko instalazio teknikoak. Atarrabiako eremuan zortzi farmazia daude, Antsoainen sei eta Ermitagañan hemeretzi.

Errezeta elektronikoak prozesua automatizatuko du: batetik, ziklo klinikoa (medikuen agindua eta sendagaien ematea) eta, bestetik, ziklo administratiboa (faktura egitea). Hortaz, aurrerantzean, medikuak agindutako sendagaia lortzeko, gaixoak nahikoa izango du botiketan osasun txartela aurkeztea (ez du paperezko errezeta eraman beharko).

Osasun etxe baten barrukaldea.

Osasun etxe baten barrukaldea.

Gaur goizean hasi dituzte Atarrabia, Antsoain eta Ermitagañako oinarrizko osasun eremuetan errezeta elektronikoa ezartzeko instalazio teknikoak. Atarrabiako eremuan zortzi farmazia daude, Antsoainen sei eta Ermitagañan hemeretzi.

Zerbitzua urtarrilaren 11an jarriko da abian Atarrabian, hil horren 16an Antsoainen eta ondoren Ermitagañan.

Nafarroako Gobernuak gaur ezagutu du, bere asteroko bileran, Osasun errezeta elektronikoa Foru Komunitatean ezartzeko plana.

Behin lehenengo fasea amaituko denean, errezeta elektronikoa Iruña eta Iruñerriko oinarrizko osasun eremutan ezarriko da: Burlata (14 farmazia), Uharte (9), Arrotxapea (25), Txantrea (16), Donibane (26), Iturrama (16), Barañáin (14) eta Etxabakoitzen (7).

Iruñerrian ezarri ostean, errezeta elektronikoa Nafarroa osora zabalduko da.

Farmazia gastuaren aurrezpena

Errezeta elektronikoak prozesua automatizatuko du: batetik, ziklo klinikoa (medikuen agindua eta sendagaien ematea) eta, bestetik, ziklo administratiboa (faktura egitea). Hortaz, aurrerantzean, medikuak agindutako sendagaia lortzeko, gaixoak nahikoa izango du botiketan osasun txartela aurkeztea (ez du paperezko errezeta eraman beharko).

Errezeta elektronikoa Nafarroa osora zabaldu aurretik, esperimentazio fase bat burutu da Iruñerrian, Mendillorriko oinarrizko eremuan. Bertan, 2010eko maiatzean jarri zuten abian zerbitzua eta urte arteko farmazia gastua % 5,35 gutxitu da. Nafarroako beste oinarrizko osasun eremutan, berriz, % 1,61koa izan da murrizketa epe berean.

Gainera, farmazia gastuak % 2,7 egin du behera gaixo bakoitzeko, Nafarroa osoan % 1,4 egin duen bitartean. Arrazoi nagusiena, agindutako sendagai kopuruan izandako beherakada: Mendilloriko eremuan % 2,3 gutxitu da eta Nafarroa osoan, aldiz, % 0,7 handitu da.

Errezeta elektronikoaren onurak

Errezeta elektronikoaren prozesua honakoa da: medikuak sistema berriaren bidez aginduko dizkio sendagaiak gaixoari. Honek paper bat jasoko du sendagaia erabiltzeko jarraibideekin (sendagaiaren posologia eta tratamenduaren iraupenarekin) eta farmazian, behin osasun txartela aurkeztu eta gero, sendagaia emango diote.

Medikuek egindako aginduak eta farmazialariek emandako sendagaiak datu base batean gordeko dira.

Errezeta elektronikoaren onura nagusienak hauxek dira:

- Herritarrentzat: segurtasun handiagoa aginduetan, bikoizketak ekidingo direlako, eta errezetak hartzeko osasun etxera joan behar ez izana.

- Medikuentzako: burokrazia gutxiago (hortaz, artapen klinikoak egiteko denbora gehiago) eta tratamenduaren jarraipen hobea egiteko aukera.

- Osasun administrazioarentzat: unean uneko kontrol handiagoa sendagaien ematean, emandako agindu eta sendagaien ezagutza denbora errealean izateko aukera, akats eta iruzur gutxiago, eta faktura farmazeutikoaren kontrol eta kudeaketan erraztasunak.

- Botikentzat: gaixoen historia farmazeutikoaren inguruko informazioa gehiago, sendagaiak emateko eta fakturak egiteko erraztasunak, medikuekin komunikazio hobetzen du, eta gaixoek hartzen dituzten sendagaien inguruko informazioaren kontrol handiagoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa