(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Iruñeko eta Tuterako herritarrentzako arreta bulegoen ordutegia zabaldu du asteazkena, 2012.eko urtarrilak 4


Astean zehar etenik gabeko ordutegia izango dute eta larunbatetan ordubetez luzatuko da


Iruñeko Inf012navarra bulegoko irudia

Iruñeko Inf012navarra bulegoko irudia.

Nafarroako Gobernuak jendeari arreta emateko ordutegia zabaldu du Iruñeko eta Tuterako Inf012navarra bere bulegoetan. Era horretan, aste honetatik aurrera, etenik gabeko herritarrentzako arreta izango da 08:00etatik 18:30ak arte eta larunbatetan 09:00etatik 14:00ak arte.

Herritarrentzako arreta-bulego horiek Iruñeko Roncesvalles kaleko 11. zenbakian eta Tuterako Foruen plazako 5. eta 6. zenbakietan daude. Bertan Foru Erkidegoko herritar eta enpresek era guztietako kudeaketa eta izapide elektronikoak egin ditzakete.

Zehazki, Inf012Navarra bulegoetan eskaerak erregistratu, izapideak Internet bidez egiteko aholkularitza jaso eta ziurtagiri digitalak lor daitezke.

Gainera, herritar eta enpresek informazioa ere aurki dezakete honako gai hauen inguruan: laguntzak eta diru-laguntzak, bekak, oposaketak, kontratazioak, ikastaroak, baimenak… eta iradokizunak nahiz kexak ere egin ditzakete.

Herritarrei arreta emateko beste zenbait bide

Nafarroako Gobernuak, Inf012Navarra bulegoetan ez ezik, honako bide hauetan ere arreta ematen die herritarrei: 012 telefonoaren bidez (astelehenetik ostiralera 08:00etatik 19:00ak arte eta larunbatetan 09:30etik 13:30era),

gobierno@navarra.es posta elektronikoan eta Nafarroako Gobernuaren Twitter profiletan nahiz FacebookTuenti eta Google+ sare sozialetan.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa