(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Adineko pertsonen elkarte eta erakundeentzat 1.300.000 euro banatuko ditu Nafarroako Gobernuak diru-laguntzatan asteartea, 2012.eko urtarrilak 17


Funtzionamendu-gastuak eta autonomia pertsonala eta mendekotasunaren prebentzioa bultzatzen duten jarduerak finantzatzen laguntzera bideratuta daude


Adineko pertsonen elkarteentzat diru-laguntzak eskaintzen ditu Nafarroako Gobernuak.

Erretiratuen elkarteei edo adineko pertsonen alorreko elkarteei zuzendutako diru-laguntzen 2012. urteko deialdirako eskaerak aurkezteko epea zabaldu du Nafarroako Gobernuak. Elkarte horien funtzionamendurako laguntzak, lokalaren eta pertsonalaren gastuak kontuan hartzen direlarik, zein programak aurrera eramateko laguntzak eskaintzen dira. Lehenengoak finantzatzeko 600.000 euro jarri ditu Nafarroako Gobernuak eta beste 700.000 euro bigarrenak finantzatzeko.

Deialdi bietara aurkezteko epea urtarrilaren 14an zabaldu zen eta otsailaren 14ra arte egongo da zabalik.


Funtzionamendu gastuetara bideratutako diru-laguntzak

Elkarte eta kluben funtzionamendu gastuak eta haien zerbitzura kontratatutako pertsonalaren gastuak hartzen dituzte euren baitan diru-laguntza hauek. Pertsonalaren gastuetarako laguntzak erakundearen bazkide kopuruaren araberakoak izango dira. Horrela, garbitzaile, sukaldari edo atezainen pertsonal gastuetarako laguntzak jasotzeko aukera izango dute 50 bazkidetik gorako erakundeek bakarrik. Administrazioko langileen eta langile teknikoen gastuei dagokienez, bestalde, 500 bazkidetik gora dituzten erakundeek bakarrik jaso ahal izango dituzte diru-laguntzak.

Langile hauen lanaldi osoko (40 ordu astean) honako gehienezko aurrekontua onartzen da: 20.722,52 euro urtean, diplomatutako langileentzat; 16.784,88 euro urtean, administrazioko langileentzat, eta 11.524 euro urtean, atezainarentzat, eta garbiketako eta sukaldeko langileentzat.

Funtzionamendurako zuzendutako diru-laguntzak ere bazkide kopuruaren araberakoak izango dira. Honako gastuak onartuko dira: lokalaren errenta, argindarra, ura, berogailua, gasa, telefonoa, mantenu kontratuak, kanal digitalaren kostua, bulegoko materialaren erosketak, posta materiala, aldizkari eta egunkarietako harpidetzak, lokalaren asegurua eta aholkularitza gastuak. Batzordeko kideen ordezkaritzaren gastuei dagokienez, lekualdaketa gastuak bakarrik onartzen dira (eremu urdina, kilometroak, autobusa eta abar), beti ere, klubaren jarduerekin lotuta baldin badaude.

Pertsonalari eta funtzionamenduari dagokion diru-laguntza honakoa izango da: elkarteak edo klubak 1 eta 50 arteko bazkide kopurua baldin badauka, ez du pertsonalari dagokion diru-laguntzarik jasoko, baina bai funtzionamendu-kostuen aurrekontuaren %36; 51 eta 150 arteko bazkide kopurua dutenek, pertsonalari dagokion aurrekontuaren %20 finantzatuko zaio eta funtzionamendu aurrekontuaren %36; 151 eta 350 arteko bazkide kopuruarekin, langileriaren aurrekontuaren %40 eta funtzionamendu aurrekontuaren %38 jasoko du elkarteak; 361 eta 600 bazkide artean dituzten elkarteen kasuan, langileriaren gastuen %60 eta funtzionamendu gastuen %40 finantzatzen dituzte diru-laguntzek; 601etik gora bazkide dituzten elkarteek, berriz, langileriaren gastuen %80 eta funtzionamendu gastuen %42 jasoko dituzte diru-laguntza bidez.

Errenta gastuei dagokienez, urteko 5.000 euroko gehienezko diru-laguntza ezartzen da.

Programak antolatzera bideratutako diru-laguntzak

Zahartze aktiboa, autonomia pertsonala eta adineko pertsonen mendekotasunaren prebentzioa sustatzera bideratutako programak izan behar dira, eta ondorengo jardute arlotan kokatu behar dira: prestakuntza-arloan, bizitza aktiboaren arloan (mantentze fisiko eta kognitiboa, aisia eta astialdia) eta bizitza produktiboaren arloan (belaunaldien arteko parte-hartzea, gizarte jarduerak eta jolas jarduerak eta okupazionalak). Kasu honetan, eta lortutako puntuaketaren arabera, aurrekontuan %80ra arteko laguntza onartu daiteke.

Diru-laguntzaren onuradun izan daitezkeen bi erakunde modalitate bereizten dira: Erretiratuen klub eta elkarteak eta adineko pertsonei zuzendutako berariazko programak garatzen dituzten beste erakunde batzuk, baina kolektibo horrek bakarrik osatuta ez daudenak.

Bestalde, diru-laguntzen xede diren jarduerak honako arloetan sartu behar dira:

a. Prestakuntza-arloa: Prestakuntza-ikastaroak (informatika, sukaldaritza, eskulanak, memoria tailerrak eta abar), kultura jarduerak (erakusketak, literatura, arte, sukaldaritza, argazkilaritza eta beste hainbaten lehiaketak, antzerki emanaldiak, musika emanaldiak (abesbatzak, jotak, kontzertuak), zinema proiekzioak, hitzaldiak, mahai-inguruak, errezeta trukeak eta abar.

b. Bizitza aktiboaren arloa: jokoak, txapelketak, tailerrak eta jarduera fisikoak (taichi, yoga, igeriketa eta abar), dantza, mendi-ibiliak, irteerak, bidaiak. Nazio mailako zazpi egun baino gehiagoko bidaiak eta nazioartekoak diru-laguntzetatik kanpo geratzen dira. Ez dira deialdiaren aurrekontuan sartu behar.

c. Bizitza produktiboaren arloa: Boluntariotza (egoitzetara eta etxetara bisitak eta abar), egun berezien ospakizunak (bazkidearen eguna, nagusien eguna, aitaren eguna eta abar), gastronomia gertaerak (bazkariak, kalderoteak, afariak, askariak eta abar), bazkideekiko hartu-emana (jarduera amaieretako jaiak, sari-banaketak, omenaldiak bazkideei, urtebetetzeak eta abar).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa