(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Nafarroako zerbitzu publikoen kalitatearen VI. Sariketa antolatu du

osteguna, 2012.eko urtarrilak 19


Jardunbide egokiak eta berrikuntza sustatzen ditu


Nafarroako Gobernuak Nafarroako zerbitzu publikoen kalitatearen VI. Sariketa antolatu du administrazio publikoetan. Hautagaitzak aurkezteko epea ekainaren 30a arte zabalik izango da, lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilari, Roberto Jiménezen 1/2012 foru-aginduan jasotzen denaren arabera.

Sariketa honek Administrazioaren beraren barnean jardunbide egokiak aitortzea dakar, berrikuntza lehenetsiz. Epaimahaiak finkatutako eta ezarritako esperientziak edo proiektuak aztertuko ditu, eta haien bitartez emandako zerbitzuen kalitatea hobetzea edota arazo edo behar bat konpontzea lortu dena.

Sari bakarra emango da –eman gabe gera daiteke-, nahiz eta behar besteko merezimenduak dituzten hautagaitzei accesit-ak eman ahal izango zaizkien. Sariak lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilari, Roberto Jiménezek banatuko ditu Bikaintasunaren Nafarroako Egunaren ekitaldian zehar.

Aurkeztutako memoriak Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko dira eta saritutako hautagaitzak politika publikoen eta zerbitzu publikoen kalitateko Ebaluazio Erregistroan inskribatuko dira herritarrek kontsultatzeko aukera izan dezaten.

Hautagaitzak politika publikoen eta zerbitzu publikoen kalitatearen ebaluazioko Foru Batzordearen aurrean aurkeztu beharko dira, Iruñean, Navarrería kaleko 39. zenbakian egoitza duena. sercalinap@navarra.es helbidearen bidez edo administrazio-prozedura erkidearen 30/1992 Legean aurreikusitako beste edozein bideren bitartez ere eman ahal izango dira.

Deialdian ezingo dute parte hartu 2012. urteko Bikaintasunaren Nafarroako Sarira aurkezten direnak. Aurreko deialdietan irabazle izan diren organo, unitate eta erakundeek berriz lehiatu ahal izango dute, baldin eta saritutakoen aldean hobekuntza ezberdinak aurkezten badituzte.

Iaz, V. Saria Hezkuntzako Ikuskaritza Zerbitzuak lortu zuen, "Oinarrizko eskola-gaitasunak garatzeko proiektua: hobetzeko ziklo bat" lanarekin, eta accesit-ak eskuratu zituzten: Nafarroako Osasun Zerbitzuak eta Lan Osasuneko Nafarroako Institutuak, biek elkartuta "Aldi baterako ez gaitasunaren kudeaketa klinikoa. Aldi baterako ez gaitasuna osasun-irizpideekin izapidetzeko prozedura berria" jardunbide egokia aurkezteagatik, eta ANIMSArekin batera Iruñeko Udalak aurkeztutako "Zergatik ez berrerabili? "lanagatik, 010 kalitate-sistema Herritarrentzako Arreta Zerbitzu guztian INTEGRATZEKO esperientzia.

Hautagaitzak aurkezteko erakundeak animatzeko NAPIn jardunaldi bat antolatzea aurreikusita dago; bertan aurreko edizioetan saria jasotzen duten jardunbide egokiak aurkeztuko dira. Aurkeztu nahi duten taldeei memoria lantzen lagunduko dieten prestakuntza-tailerrak egitea ere aztertzen da.



 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa