(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 500.000 euroko aurrekontua duen Fiteroko mediku-kontsultategi berria osorik finantzatuko du ostirala, 2012.eko urtarrilak 20


Vera kontseilariak egungo zentroaren instalazioak bisitatu ditu gaur, eta 2013. urtean prest izango den etorkizuneko eraikinaren kokapena ezagutu du


Fiteroko mediku-kontsultategira egindako bisita

Vera kontseilaria Fiteroko mediku-kontsultategiko langileekin solasean, egungo zentrora egindako bisitan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak osorik finantzatuko du, 500.000 euro inguruko aurrekontua duen Fiteroko mediku-kontsultategi berriaren eraikuntza.

Horrenbestez, Erriberako udalerri honek oraingoa ordezkatuko duen mediku-zentro berri bat izango du 2013an. Egun dagoena txiki geratu da udalerriko 2.200 biztanleak artatzeko; horri gehitu behar zaio irekita dagoen aldian bainuetxea okupatzen duten 900 bat pertsona, hau da, ia urte guztian (abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra soilik ixten ditu ateak).

Osasun Departamentuko kontseilariak egungo mediku-kontsultategia bisitatu du gaur, eta harekin batera izan da Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari-gerente Angel Sanz ere, eta eraikin berria kokatuko den lursailetara hurbildu da.

Mediku-kontsultategian egiten dute lan Luis Castiello medikuak eta Ana Cornago erizainak lanaldi osoz; Santiago Martínez medikuak eta María Fernanda González erizainak, berriz, lanaldi erdiz. Lan-taldea honako hauek osatzen dute: Ana Isabel Lacarra administrariak, Castejónen eta Cintruénigon ere zerbitzuak betetzen dituen gizarte langile Mercedes Montoriok, Edurne Ciriza pediatrak eta pediatriako erizain Susana Roncal-ek, Cintruénigoko alboko udalerriarekin partekatzen dutena.


Fiteroko mediku-kontsultategira egindako bisita

Vera kontseilaria mediku-kontsultategi berria altxatuko den lekua bisitatzen. ( irudia handitu )

Bisitaldia mediku-kontsultategi berria egingo den lursailetik egindako ibilbide batekin amaitu da, udalerriko udal-pilotalekuaren alboan daudenak. Fiteroko Udalak 500 metro koadroko orube bat laga du eraikina egiteko, 438 metro koadro inguruko azalera erabilgarria izango du eta honako areto hauek izango ditu: medikuntzako bi kontsulta eta erizaintzako beste bi; pediatriako kontsulta bat eta pediatriako erizaintzako beste bat; eta bi lanposturentzako administrazioko gune bat.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa