(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Pirinioetako Autobiaren (A-21) Nafarroako azken bi zatiak ireki ditu osteguna, 2012.eko urtarrilak 26


Urtarrilaren 15etik dauden zabalik, 16,6 kilometro luze dira eta 271 milioi euro inbertitu dira


Transcripción textual del video

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak Pirinioetako Autobiaren (A-21) Nafarroako azken bi zatiak ireki ditu gaur goizean. Venta de Judas Esarekin eta Esa Nafarroaren eta Zaragoza probintziaren arteko mugarekin lotzen duten zatiak dira.

Bi zati horiek Nafarroa 2012 Planaren barruan egin dira. Guztira 16,6 kilometro dituzte eta 271 milioi euro erabili dira horietan inbertitzeko. Autovía del Pirineo, S.A. enpresak finantzatu du "itzalpeko bidesaria" formularen bidez. 650 langile inguruk parte hartu dute zati horiek eraikitzeko obretan. Langile horien % 80 nafarrak izan ziren.

Gainera, ireki diren bi zatik konplexutasun handiak izan dituzte eraikitzeko orduan, izan ere, bi tunel (1.648 eta 950 metrokoak), estaltzeko egitura bat (132 metrokoa) eta hiru biaduktu (456, 200 eta 125 metrokoak) eraiki behar izan dira.

 

Agintariak oholtzan, irekiera-ekitaldian

Barcina Lehendakariak irekiera-ekitaldian hitz egin dueneko unea ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak Pirinioetako Autobiaren (A-21) Nafarroako azken bi zatiak ireki ditu gaur goizean. Venta de Judas Esarekin eta Esa Nafarroaren eta Zaragoza probintziaren arteko mugarekin lotzen duten zatiak dira. Irekiera-ekitaldian Anai Astiz Sustapen eta Etxebizitza kontseilariak eta Jesús Rodríguez Autovía del Pirineo, S.A. emakidadun enpresako Administrazio Batzordeko presidenteak ere parte hartu dute.

Yolanda Barcinak azpimarratu duenez, azken bi zatien bidez "amaitu da Nafarroako errepideen garai historikoa", azken 40 urteetan zehar Foru Erkidegoan eraiki diren errepide handien azken kilometroak izan direlako.

Lehendakariak nabarmendu du, hala ere, A-12 autobiak, A-68 autobiak zein Pirinioetako Autobiak ez dutela jarraitzen Foru Erkidegoaren mugetatik harago. "Nafarroatik ezin daiteke atera autobiak erabiliz, Euskal Autonomia Erkidegoarekin ditugun loturetatik ez bada". Hori dela-eta, Espainiako Gobernuari eskatu dio "hainbat urtean motelduta egon dena bizkortzeko". "Nafarrok, ahalegina eginez eta dauzkagun diru-sarrerak erabiliz, autobia hauek eraiki ditugu. Ez dira guretzat bakarrik, baita estatuko gainerakoentzat ere; horregatik, elkarrekikotasuna eskatu nahi dugu", gehitu du Barcinak.


Irekiera-ekitaldira joan direnen taldea

Agintariak obraren zuzendaritza-taldearekin eta enpresa parte-hartzaileen ordezkariekin ( irudia handitu )

Barcinak Nafarroako autobien sareen obretan parte hartu duten langile guztiak ere gogoratu ditu. "Horietako batzuei estortsioa egin zien, mehatxatu edo hil egin zituen ETA talde terroristak", esan du.  Laneko istripuak izan zituztenak ere gogoratu ditu "kasu batzuetan heriotzak ere izan baitira, zoritxarrez", esate baterako, Dragados enpresako Fernando García Benito langileburua 2011ko martxoaren 8an hil zen Esako tunela eraikitzeko lanean ari zenean.

Bestalde, Anai Astiz Sustapen eta Etxebizitza kontseilariak bere departamentuko teknikari guztien lana eskertu du; haien merituak "garrantzi berezia du, izan ere, azken bi faseak eraikitzea konplexuena izan delako eta, hortaz, abian jartzea ere".

Astizek, halaber, lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du "departamentu honek obra kopuru handiena burutzeko aurrekontua lor dezan, obra horiek enpleguan, gure enpresen jardunean eta Nafarroa lurraldeari dagokionez lotzeko izango duten eragin bereziagatik".

Irekiera-ekitaldian ere izan dira Alberto Catalán Nafarroako Parlamentuko presidentea, Carmen Alba Nafarroako Gobernuko ordezkaria, Camino Bonafaux Obra Publikoetako zuzendari nagusia, Sustapen eta Etxebizitza Batzordeko hainbat parlamentari eta emakidadun enpresako zein bi zati horiek eraikitzeko orduan parte hartu duten beste enpresetako ordezkari eta teknikariak. 

Ekitaldirako gonbita jaso dute, baita ere, Oibar, Burgi, Kaseda, Ibargoiti, Xabier, Ledea, Irunberri, Elo, Nabaskoze, Zangoza, Urraulbeiti, Elortzibar eta Esa herrietako alkateek, Zaraitzuko eta Erronkaribarreko Batzar Nagusietako presidenteek eta Abintzao, Idotzin, Izko, Getze eta Tabar kontzejuek. 

Hasteko, agintariek egoitzak eta A-21 autobideko Kontserbazio eta Ustiapen Zentroko (COEX) kontrol-gela ikusi dituzte eta, irekiera-ekitaldia amaitzean, iragan urtarrilaren 15ean abian jarri ziren bi zatietan zehar ibili dira, eta obraren zuzendaritza-taldeko langile teknikarien azalpenak jaso dituzte bertatik.

271 milioi euroko inbertsioa

Bi zati horiek Nafarroa 2012 Planaren barruan egin dira. Guztira 16,6 kilometro dituzte eta 271 milioi euro erabili dira horietan inbertitzeko. Autovía del Pirineo, S.A. enpresak finantzatu du "itzalpeko bidesaria" formularen bidez. 650 langile inguruk parte hartu dute zati horiek eraikitzeko obretan. Langile horien % 80 nafarrak izan ziren.

Gainera, ireki diren bi zatik konplexutasun handiak izan dituzte eraikitzeko orduan, izan ere, bi tunel (1.648 eta 950 metrokoak), estaltzeko egitura bat (132 metrokoa) eta hiru biaduktu (456, 200 eta 125 metrokoak) eraiki behar izan dira.

Ireki diren bi zatien inguruko informazioa

Lehen zatia (4. zatia) 10,1 kilometro luze da eta 2010eko ekainean hasi ziren eraikitzen. Venta de Judasen hasten da, N-240 eta NA-150 errepideen arteko bidegurutzean, eta Esaren herriko mugan amaitzen da; gune horretan hurrengo zatiarekin dago lotuta. Lehen zati horretan hiru lotura daude: Pirinioetako Atariko lotura, mendebaldeko Ledeakoa eta ekialdeko Ledeakoa. Horrez gain, 200 metroko biaduktua eraiki dute Irati ibaiaren gainean, 132 metroko estaltzeko egitura bat Ledeako harrobien inguruan, Ledeako tunela, 950 metrokoa, azpiko hiru pasabide, bat goikoa eta beste bi animalientzat.

Bestalde, bigarren zatia (5. zatia) 6,5 kilometro luze da eta 2009ko irailean hasi zuten. Esa herriaren mugan hasten da eta Zaragoza probintziaren mugan amaitu. Han, Sustapen Ministerioari dagokion ondoko zatiarekin lotuko da. Zati horretan ere Esako lotura egin behar izan da, 1.648 metroko tunela, eta Errando mendiaren pasabidea albo batera uzten duena, 456 eta 125 metroko bi biaduktu (Esako urtegia berriz handitzeak ekarriko duen etorkizuneko uholde-laminak albo batera uzteko), azpiko hiru pasabide eta goiko pasabide bat.

Gainera, zati horiek eraikitzeko lanetan, Ledean Brontze Aroaren eta Burdin Aroaren arteko trantsizioan dataturiko herri baten hondakin arkeologikoak aurkitu dira. Aztarnategia ondare-interes handiko kokaleku bitxia da, orain arte Nafarroan ez delako informaziorik bildu trantsizio kronokulturaleko etapa horren antzeko adibiderik. Gaur egun amaitu dute hondeatzen eta dokumentatzean, eta estaltzea eta ondoren laborategian ikertzea falta da.

Pirinioetako Autobia (A-21)

Pirinioetako Autobiaren luzera 46 kilometrokoa da Nafarroan eta, guztira, 370 milioi euro baino gehiago inbertitu dira. Gaur egun, Zaragoza probintziaren mugan behin-behineko lotura jarri da Iruña-Huesca errepidearekin (N-240) hurrengo zatiaren obrak amaitu arte Aragoin (Sustapen Ministerioaren eskumenekoa da). Hori dela-eta, Nafarroako Gobernuak gidariei arretaz gidatzeko eskatzen die gune horretan, izan ere, autobia utzi eta ohiko errepide batean sartzen dira.

Bestalde, lehengo Iruña-Huesca errepidea (N-240), Foru Erkidegotik pasatzen dena, Pirinioetako Autobiaren zerbitzubide gisa erabiltzen da orain. Gainera, Xabierraldiak ospatzean, erromesek ez dute galtzada ibilgailuekin partekatu beharko eta, hala, mota horretako ekitaldien segurtasuna handituko da.

Gaur egun, Autovía del Pirineo, S.A. enpresa arduratzen da autobiaren Nafarroako zatia kontserbatzeaz (azpiegituraren kalitatearen eta zerbitzuaren egoeraren arabera ordainketa jasoko du) eta "itzalpeko bidesaria" sistema hasi du autobiatik pasatzen diren ibilgailu kopuruaren arabera inbertsioa berreskuratzeko.

Pirinioetako Autobia (A-21) Nafarroatik pasatzean, Foru Erkidegoko ekialderantz gaitasun handiko bidea da eta Nafarroako ekialdeko komunikazioak sendotzen ditu, batik bat Irunberri, Zangoza, Esa inguruak eta Pirinioetako Erronkaribar eta Zaraitzu ibarrak.

46 kilometroko luzera dauka, eta eraikitzeko sei zatitan banatu zen bidea. Lehenengoa (Noaingo lotunea) 2005eko maiatzean ireki zen, bigarrena (Noain-Elo) 2006ko apirilean, hirugarrena (Elo-Izko) 2008ko azaroan, laugarrena (Izko-Venta de Judas) 2010eko maiatzean eta azken biak (Venta de Judas-Esa eta Esa probintziako muga) iragan urtarrilaren 15ean jarri ziren abian.

Pirinioetako Autobia (A-21) Iruña-Jaka-Huesca-Lleida ardatzaren parte da, eta Ebro ibarraren iparraldean dagoen errepide handia da. Lleidarako distantzia laburtuko du (80 km) eta Mediterraneoko isurialdera doan trafikoa handituko du; ondorioz, industriak, inbertsioek eta turismoak erakartzeko duten aukera areagotuko du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Pirinioetako Autobiaren (A-21) azalpenezko  liburuxka

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa