(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Goicoechea kontseilariak energiaren ekonomiari buruzko biltzar batean parte hartu du, Iruñean osteguna, 2012.eko urtarrilak 26


Nafarroa, duela hiru urtetik, Europar Batasunak 2020rako ezarri zuen helburua betetzen ari da, hau da, erabiltzen den energiaren % 20 gutxienez iturri berriztagarrietatik lortzea


Energiaren Ekonomiaren Espainiako Elkartearen biltzarra hasteko ekitaldia

Goicoechea kontseilaria Energiaren Ekonomiaren Espainiako Elkartearen VII. Biltzarreko buruen mahaian ( irudia handitu )

Lourdes Goicoechea Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilariak Energiaren Ekonomiaren Espainiako Elkartearen VII. Biltzarraren irekiera-ekitaldian parte hartu du gaur goizean, Iruñeko Baluarte Biltzar Jauregi eta Auditorioan. Topaketaren irekiera-ekitaldian Alfonso Carlosena Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak, Gonzalo Sáenz de Miera Energiaren Ekonomiaren Espainiako Elkartearen presidenteak eta Ignacio Contín biltzarreko batzorde antolatzailearen buruak ere parte hartu dute. Biltzarrera Espainia osoko energiaren sektoreko ehun bat profesional joaten da.

Mintzaldian, Goicoechea kontseilariak energiaren sektoreak, bereziki energia berriztagarrien sustapenari esker, azken hogei urteetan Nafarroan eman den "eraldaketa izugarria" aipatu du. Azken 15 urteetan 5.000 lanpostu sortu ditu. Goicoecheak "energiaren fakturak ekonomian duen garrantzia" aipatu du. Horri lotuta, kontseilariak esan du 2010ean energiaren gastua 1.942 milioi eurokoa izan zela, hau da, Nafarroako barne produktu gordinaren % 10. Bestalde, iturri berriztagarrien eta baterako sorkuntzaren bidez sortutako elektrizitatea saltzeak 468 milioi euro ekarri zituen (eskualdeko BPGren % 2,4). 

Lourdes Goicoecheak Nafarroako Energiaren I. eta II. Planen emaitzen balorazioa egin du 2010eko azken balantzearen arabera, eta azpimarratu du, datuen arabera, "Nafarroan energia aurrezteko neurriak oso eragin positiboa izaten ari direla" eta energia berriztagarriak energiaren kontsumo osoan geroz eta garrantzi handiagoa lortzen ari direla. Zehazki, Nafarroa, duela hiru urtetik, Europar Batasunak 2020rako ezarri zuen helburua betetzen ari dela esan du, hau da, erabiltzen den energiaren % 20 gutxienez iturri berriztagarrietatik lortzea. Kuota hori % 80ra handitzen da iturri berriztagarrietatik lortzen den elektrizitatea kontsumitzen denarekin lotuz gero.

Amaitzeko, kontseilariak 2020rako Nafarroako III. Energia Planaren helburu batzuk azaldu ditu. Planaren helburua energiaren kontsumoa % 16 murriztea da eta, horretarako, "energiaren kontu-ikuskapenekin jarraitzea eta plan eraginkorrak abian jartzea proposatzen du industriaren sektoreko lehiakortasun-elementu eta etxeetan aurrezteko neurri gisa". Horrez gain, banakoen eta taldeko ibilgailu elektrikoak sustatzea ere helburuetako bat da.

Planean energia garraiatzeko azpiegituretan inbertsioak egitea ere barne hartu da. Horretarako, Goicoecheak esan duenez, Nafarroako Gobernuak sektoreko enpresarik garrantzitsuenekin hainbat konpromiso egitea lortu du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa