(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Abian dira Merkataritza Modernizatzeko III. Plana eta 2012an sektoreari laguntzak emateko deialdiak
astelehena, 2012.eko urtarrilak 30


Sektoreari, 2012an, guztira 967.550 euroko laguntzak emateko beste lau deialdi onetsi dira


La Morea zentro komertziala

Nafarroako Gobernua, Nafarroako Industria eta Merkataritza Ganberaren laguntza teknikoaren bidez, Nafarroako Merkataritza Modernizatzeko III. Plana egiten hasi da. Plan horrek legegintzaldi berrirako ildo estrategikoak markatuko ditu eta jardueren finantzazioa eta kronograma zehazteko aukera emango du. Horixe iragarri du Juan Luis Sánchez de Muniáin Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak Txikizkako Merkataritzaren Nafarroako Behatoki Aholkulariaren bileran.

III. Plana zehazten apirilaren amaieran amaituko dute. Planaren helburua aurreko planaren jarduera-programak berritzea da. Horrez gain, berrikuntza eta komunikazioa bezalako arloetan arreta jartzen duten programa berriak gehitu dira, eta merkataritzaren sektoreko eragileen artean zein Merkataritzaren Federazioaren Behatokian bertan, merkatarien elkarteetan, udaletan, enpresen erakundeetan, sektoreko sindikatuetan eta Nafarroako Gobernuaren zerbitzuetan adostasunik handiena lortzea bultzatzen du.

Gainera, Planak merkataritzaren erroldaren eta kontsumoaren ohituren inguruko azterlanak, egoeraren araberako txostenak eta bestelako azterlan espezifikoak egitea bultzatuko du, erabat garrantzitsuak direlako gaur egungo egoera ekonomikoari efikaziaz aurre egiteko.

Ia milioi bat euroren laguntza berriak

Txikizkako Merkataritzaren Nafarroako Behatoki Aholkulariaren bileran 2012an sektoreari laguntzak emateko beste lau deialdi onetsi ziren, guztira 967.550 eurokoak.
Onetsitako deialdietako bat merkataritzaren hirigintzako programari diru-laguntza emateko da, 300.000 eurokoa, hiriko merkataritza eta landaguneetan hurbileko merkataritza bultzatzeko.

Kolektiboak sustatu eta kudeatzeko diru-laguntzen deialdia ere onetsi da, 622.500 eurokoa. Laguntza horien helburuak hauek dira: merkatarien elkarteen jarduera sustatzea, udal merkatuen egitura komertziala berregituratu eta modernizatzen laguntzea, merkatarien arteko lankidetza indartzen duten enpresen integraziorako proiektuak babestea eta enpresen lehia modernizatzea eta hobetzea indartzen duten sentsibilizazio- eta komunikazio-ekintzei mesede egitea.

Onetsi den beste deialdi bat merkataritzaren sektoreko prestakuntza-programarako laguntzak lortzeko da. 28.600 euroko aurrekontua du, eta asmoa eragileen prestakuntza espezializatua sustatzea da.

Amaitzeko, bileran 16.450 euroko aurrekontua duen diru-laguntza onetsi da, berrikuntzaren bitartez saltokietan lehiakortasuna hobetzeko programarako. Laguntza horren helburuak UNE 175001 (zerbitzuen kalitatea saltoki txikientzat) arauen familia ezartzea bultzatzea eta saltokiei nortasunaren diagnostikoa eta irudi korporatiboa egiten laguntzea dira.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa