(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak -% 1,2ko defizitarekin itxi zituen 2011ko kontuak, estatuarekin adostutakoa baino hamarren bat beherago asteazkena, 2012.eko otsailak 1


Gobernuko presidenteordeak Nafarroako gizarteak emaitza horiek lortzeko egin duen ahalegina azpimarratu du


Transcripción textual del video

Nafarroako 2011ko Kontu Orokorrak -% 1,2ko defizitarekin itxi ziren, estatuarekin adostutakoa baino hamarren bat gutxiagoko defizitarekin (-% 1,3). Hala agertu du Nafarroako Gobernuak gaur ikusi duen txostenak, eta berau Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministeriora bidaliko da.

Nafarroako Jauregia

Nafarroako Jauregia

Nafarroako 2011ko Kontu Orokorrak -% 1,2ko defizitarekin itxi ziren, estatuarekin adostutakoa baino hamarren bat gutxiagoko defizitarekin (-% 1,3). Hala agertu du Nafarroako Gobernuak gaur ikusi duen txostenak, eta berau Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministeriora bidaliko da.

2011n, Nafarroako Ogasunaren diru-sarrerak 3.533 milioi eurokoak izan ziren eta gastuak 3.852 milioi eurokoak. Horrek, estatuko kontabilitateari jarraiki egindako doiketen ondoren, 230 milioi euroko defizita (-% 1,2) egon dela esan nahi du.

Álvaro Miranda bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak aurkeztu ditu datu horiek, eta gogorarazi du defizitaren doiketa egitean Nafarroak ez duela kontuan hartu Pirinioetako Autobia, ezadostasunak sortu direlako Estatuko Kontu Hartzailetza Nagusiaren eta Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioaren artean azpiegituraren zenbaketaren inguruan. Nafarroako Gobernuaren ustez, ez da barne hartu behar Kontu Orokorretan.  Foru Gobernuak Estatuarekin gai honen inguruan egin dituen hizketaldiek datozen asteetan jarraituko dute Ogasun Ministerioak behin betiko erabakia hartu arte, aurreikusi denez, otsailaren amaieran.

Miranda presidenteordeak adierazi du ordura arte Nafarroak bere jarrerari eutsiko diola. Azkenean Pirinioetako Autobia kontuan hartuz gero, 5 hamarren gehitu beharko zaizkio defizitari, ondorioz, -% 1,7koa izango da. Edonola ere, kontalaritzako oharra izan arren, ez du inolako eraginik izango Nafarroako zor publikoan.

Gastuaren doiketa

Nafarroako Gobernuak, iragan irailean, 2011rako aurrekontuko gastua doitu zuen. Horren emaitzak ere gaur goizean aurkeztutako txostenean jaso dira. Amaierako gastua 3.852,5 milioi eurokoa izan zen, hau da, 313,45 milioi euro murriztu ziren (-% 7,37) 4.166,4 milioi euroko hasierako aurrekontutik.

Zenbateko horretatik, inbertsio errealek eta kapital-transferentziek izan dituzte doiketa handienak ( % 32,83 eta -% 30, hurrenez hurren). Langileen gastuek gora egin dute zertxobait (% 1) hasierako aurrekontuan jasotakoarekin alderatuta, nahiz eta finkatutako aurrekontuari dagokionez murriztu.

Departamentuei erreparatuta, murrizketen eragin txikiena izan dutenak Hezkuntza (-% 1,91) eta Osasun (-% 2,20) Departamentuak izan dira; aldiz, Gobernuko zerbitzuen eta inbertsioen murrizketak batez beste % 7,37koak izan dira.

Miranda presidenteordeak Gobernuak eta Nafarroako gizarteak, krisialdi ekonomiko orokorra dela-eta, gastuari eta defizitari eusteko egin duten ahalegina azpimarratu du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
2011ko ekitaldiko Nafarroako aurrekontuaren itxieraren laburpena
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa