(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Europako Inbertsio Bankuak eta Sodenak Moderna Planaren proiektuak finantzatzeko mailegu bat adostu dute osteguna, 2012.eko otsailak 2


Gaur sinatutako akordioak 2012rako 100 milioi euroko lehen ordainketa formalizatu du


Transcripción textual del video

Europako Inbertsio Bankuak Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Garapen Sozietatea (Sodena) enpresa publikoari 100 milioi euroko mailegu bat eman dio Moderna Planaren barnean enpresa txiki eta ertainen (ETE) inbertsioko proiektuak finantzatzeko Moderna Planaren barnean. Nafarroako Lehendakari eta Moderna Fundazioko lehendakari Yolanda Barcinak, EIBren lehendakariorde, Magdalena Alvarezek eta Sodenako lehendakari Lourdes Goicoecheak mailegua emateko akordioa izenpetu dute gaur goizean Nafarroako Jauregian, Nafarroako Gobernuak bermatzen duena; hori dela eta, bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Álvaro Mirandak ere izenpetu du.

EIBak Sodenari emandako maileguaren hitzarmena izenpetzen

EIBek Sodenari emandako maileguaren izenpetzea Moderna Planaren proiektuak finantzatzeko. Ezkerretik eskuinera: Goicoechea, Yolanda Barcina eta Magdalena Álvarez. ( irudia handitu )

Europako Inbertsio Bankuak (EIB)Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Garapen Sozietatea (SODENA) enpresa publikoari 100 milioi euroko mailegu bat eman dio Moderna Planaren barnean enpresa txiki eta ertainen (ETE) inbertsioko proiektuak finantzatzeko.

Nafarroako Lehendakari eta Moderna Fundazioko lehendakari Yolanda Barcinak, EIBren lehendakariorde, Magdalena Alvarezek eta Sodenako lehendakari Lourdes Goicoecheak mailegua emateko akordioa izenpetu dute gaur goizean Nafarroako Jauregian, Nafarroako Gobernuak bermatzen duena; hori dela eta, bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Álvaro Mirandak ere izenpetu du.

Gaur izenpetutako operazioak 250 milioi euroko mailegu guztiaren 2012. urterako lehen zatia da; mailegua Europako Inbertsio Bankuaren administrazio kontseiluak onartu zuen iragan udan. EIBaren maileguak Nafarroan gutxienez 500 milioi euroko enpresa-inbertsioa eragingo duela kalkulatzen da. Gaur izenpetutako maileguak % 3,287 interes-tipo batean lortu da, 12 urteko amortizazio-epean eta 4 urteko gabealdiarekin.

EIBtik etorritako finantzaketa Moderna Planeko sektore estrategikoei laguntzeko izango da (ekonomia berdeaosasunaren ekonomia eta talentuaren ekonomia) ETEk eta erakunde publikoek sustatutako inbertsio-proiektuen baterako finantzaketaren bidez. Zehazki, EIBaren funtsen % 70 gutxienez ETEei emango zaie eta % 30 arte erakunde publikoei.


EIBak Sodenari emandako mailegua izenpetzen Moderna Planaren proiektuak finantzatzeko

Barcina Lehendakaria, Magdalena Álvarez, Lourdes Goicoechea eta Álvaro Miranda Moderna Fundazioaren patronatuko kideekin. ( irudia handitu )

Magdalena Alvarezek bere diskurtsoan azpimarratu duenez, "EIBak konpromiso irmoa du ezagutzaren ekonomiaren alde egiteko helburuarekin lan egiten duten proiektuei laguntza emateko, oinarrizko giltza dena ekonomiaren lehiakortasuna hobetzeko eta kalitatezko hazkundearen ale egiteko", eta nabarmendu du "operazioak honek garrantzi handia duela ETEen aldetik enpleguaren sorrera pizteko tresna gisa, gure sare produktiboaren bizkarrezurra dena".

Nafarroako Lehendakariak azpimarratu duenez, finantza-hitzarmen hau "itxaropenerako leiho bat da Nafarroarentzat eta baieztatu du, batez ere, gure Erkidegoak Europar Batasunean sortzen duen konfiantza"; gaineratu du, "gure ahalegin guztiak ondo egiten dakigun horretan egin behar dugula, eta horregatik zehaztu ditugula sektore batzuk gure ahaleginak bideratzeko eta sare ekonomiko sendo bat sortzeko; hala, ekonomia berde, osasunaren ekonomia eta talentuaren ekonomiako sektoreetan nazioarte-mailan lehiatu ahal izango dugu".

Izenpetutako akordioaren arabera, SODENAk jasotako funtsak eskualdeko eta estatuko bitarteko bankuetara bideratuko ditu, eta haiek azken onuradunei emango diete. Mailegu horretako bat jaso nahi duten proiektu guztiek MODERNA Fundazioak ematen duen MODERNA zigilua izan beharko dute. Operazioa datozen asteotan gauzatuko da.

Mailegu hori enpresa txiki eta ertainei laguntzeko EIBaren politikaren barnean sartzen da; haren bidez erraztu nahi da, egungo egoera ekonomikoan, ETEek likidezia-finantzaketa edo inbertsioen finantzaketa baldintza onetan izan dezaten epe luzerako terminoetan eta, horrekin batera, ordainketetan malgutasuna edo interes-tipo baxuagoak izan ditzaten.

Europako Inbertsioa Bankuak (EIB) Europar Batasuneko epe luzerako finantzaketa-erakundea da, eta bertako estatu kideak dira akziodunak. Inbertsio bideragarria duten proiektuei epe luzerako finantzaketa ematen die EBaren politikaren helburuak lortzen laguntzeko xedez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Discurso de la Presidenta de Navarra, Yolanda Barcina
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa