(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Proiektu batek mendiko kirol-jarduerei lotutako toponimoak bildu eta zabalduko ditu osteguna, 2012.eko otsailak 2


Horretarako, Euskarabideak eta Nafarroako Mendi Kirol Federazioak lankidetza-hitzarmen bat izenpetu dute


Hitzarmenaren sinadura

Gómez-ek eta Iriartek hitzarmena sinatu dute. ( irudia handitu )

Euskarabideak eta Nafarroako Mendi Kirol Federazioak lankidetza-hitzarmen bat izenpetu dute gaur aisialdiko eta mendiko kiroletako jardueren esparruan erabilitako toponimoak biltzen, ofizialtzen eta zabaltzen laguntzeko helburuarekin.

Lankidetza horren oinarriak ezartzen dituen testua, erakunde autonomoko zuzendari-gerente Maximino Gómez-ek eta federazioko presidente José Manuel Iriartek sinatu dute, toponimia-batzordeko arduradun Mikel Belasco ere izan den ekitaldian.

Lankidetzaren barnean toponimoak biltzea jasoko da; haien zehaztapen ofiziala, UNESCOren eta Euskaltzaindiaren adituen batzordeak ezarritako irizpideen arabera; eta haien zabalkundea federazioak erabiltzen dituen proiektu eta euskarrietan, esaterako, GR ibilbideak, kartografia…

Gogora ekarri behar da, bi erakundeek urteak daramatzatela Foru Erkidegoko mendiko hainbat ibilbidetan (GR-…) dauden toponimiak berraztertzen. Orain, ordea, federazioak hala eskatuta, lankidetza-eremu bat sortu da alor horretan ekintza sistematikoagoak garatzeko.

Hitzarmenean jasotzen denez, Nafarroako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioak urtero txosten bat egingo du toponimo berriak proposatuz edo dauden toponimoetako akatsak zuzentzen, eta Euskarabideak proposamenak aztertzen eta haiek ofizialtzen lagunduko du. Ondoren,  emaitzak ezagutzera emango ditu federazioak parte hartuko duen proiektu nahiz jarduera guztietan.

Hitzarmenari jarraipena egiteko, batzorde bat eratuko da eta hura osatuko dute Euskarabideko hiru kidek (zuzendari-gerentea, presidente ariko dena; Euskararen Prestakuntza eta Sustapen Zerbitzuko zuzendaria; eta euskara-teknikari bat) eta Nafarroako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioko bi kidek (presidentea eta toponimia-arduraduna).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa